BILAKETAK

Mahai ingurua

RSS-Podcast

aa

Amaitu berri den Korrikari, hamar egunez barruan eman duen mezuari eta Lorea Agirrek ahotsa jarri dionari,  euskalgintzari eta erronka berriei begira Argia aldizkarian berriki kaleratutako erreportajeari begira jarri gara tertulian Gaizka Amondarain irakasle eta Hala Bediko lagunarekin eta Axier Lopez Argiako kazetariarekin.

Hoy, participan en la tertulia Niko Moreno, Enrique Martinez y Agus Herna con los quién hemos valorado los resultados de las elecciones en Ipar Euskal Herria.

Alpeetako hegazkinaren istripua gertatu berritan eta kaxa beltzak agertu bezala berehala etorri da agintarien ondorioa, kopilotuak propio erorarazi zuen hegazkina. Erantzun hain azkarraren zergatiaz, giza faktoreaz, hegazkinen gero eta erabilera handiagoaz eta komunikabideek istripuaz emandako informazioaz gogoeta egin dugu tertulian Ariane Kamio Garako kazetariarein eta Ana Eizagirre EHUko irakaslearekin.

Igandean izango da Ipar Euskal Herriko kantonamendu hauteskundeen bigarren itzulia eta orduan erabakiko da zein hautagaik osatuko dute Pabeko ganbera. Abertzaleek ordezkaritza lortzeko dituzten aukerak, gainerako alderdiengan eragiteko dituzten aukerak, Pabeko biltzarraren balizko osaketa eta eskuin muturraren indarra hizketagai izan ditugu Goizeder Taberna Mediabaskeko kazetariarekin eta Ixabel Etxeberria irakaslearekin.

Charlamos y debatimos sobre algunas de las noticias mas comentadas de la semana con nuestros colaboradores habituales. Hoy, participan en la tertulia Mikel Aramendi y Joseba Agirretxea sobre la última redada y el crash del avion A320 de German Wings .

Guardia Zibilak gaur goizean abiatu duen operazioari begira jarri gara tertulian  Danele Sarriugarte idazle eta itzultzailearekin eta Ekhiñe Atorrasagasti kazetariarekin. Lau dira atxilotuak: Etxerateko Nagore Lopez Luzuriaga eta Izaskun Abaigar, Jaiki Hadi elkarteko Oihana Barrios eta Fernando Arburua preso ohia. Atxiloketak, hain zuzen, nazioarteko itzal handiko 24 lagunek sakabanaketarekin amaitzeko eta Arnaldo Otegi aske uzteko eskatu dutenean etorri da. Atxiloketen larritasunaz, nazioarteko adierazpenaren garrantziaz eta errepresioaren espiraletik irteteko erronkez hausnarketa egin dugu.

Esta mañana la Guardia Civil ha detenido a Nagore López de Luzuriaga, Izaskun Abaigar, Fernando Arburua y Oihana Barrios en un nuevo operativo contra el apoyo a presos, que ha sido bautizado como ‘Operación Pastor’, una prolongación de la conocida como ‘Mate’. Una nueva redada contra la solidaridad con los presos políticos vascos que hoy, en Kalegorrian, hemos comentado junto con Juan Ibarrondo y Mikel Zubimendi.

Antsoainen izandako gertakariari begira jarri gara gaur tertulian Aitor Abaroa Gaztezuloko zuzendariarekin. Miren Peñak bere buruaz beste egin zuen larunbatean, langabezian geratu eta hipoteka ezin ordainduta baldintzak berriz negoziatzeko Laboral Kutxak ezezkoa eman ostean. Gurean zabaltzen ari den arazo sozial honetaz, etxe kaleratzeen aurka sortutako mugimenduaz eta eragiteko aukerez gogoeta egin dugu.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »