BILAKETAK

Mahai ingurua

RSS-Podcast

aa

Charlamos y debatimos sobre algunas de las noticias mas comentadas de la semana con nuestros colaboradores habituales. Hoy, participan en la tertulia Juan Ibarrondo y Mikel Zubimendi.

Bietako bat berandu xamar gerturatu bazaigu ere bi donostiar izan ditugu gaur tertulian eta lehenik eta behin asteburuan Donostiako udalak Atanon egindako parte hartze ekimenari begira jarri gara. Euskal Herrian sortu berri den Kitzikan sexu askapenerako gazte antolakunde berriari begira ere jarri gara. Mugimendu berriak dakartzan berritasunak eta erronkak aipatu ditugu Markel Ormazabal Aztikerreko soziologorekin eta Ekhiñe Atorrasagasti kazetariarekin.

Charlamos y debatimos sobre algunas de las noticias mas comentadas de la semana con nuestros colaboradores habituales. Hoy, participan en la tertulia César Manzanos, Fermin Munarriz y Jose Luis Úriz.

Erlijio tendentziak, kristautasunaren beherakada baina Elizaren boterea, islmaren ustezko zabalpena…hizpide hartu ditugu tertulian Amaia Ereñaga Zazpika aldizkariko kazetariarekin eta Mikeldi Diez Sakanako langabetuen asanbladako lagunarekin. Datuek erakusten dute ez-sinesdunak gero eta gehiago direla gurean baina, oraindik orain, zer indar du kristautasunak gurean?

Charlamos y debatimos sobre algunas de las noticias más comentadas de la semana con nuestros colaboradores habituales. Hoy, participan en la tertulia Niko Moreno, Enrique Martinez y Martxelo Otamendi.

Kutxabank eta Greziara begira jarri gara tertulian Sonia Gonzalez LAB sindikatuko kidearekin eta Axier Lopez Argiako kazetariarekin. Kutxabankeko presidente ohi Mario Fernandezen eta Mikel Cabieces PSEko zuzendari ohiaren hitzartzeak oinarri, ustezko irregulartasunak eta Kutxabanken pribatizazioa hartu ditugu hizpide. Greziak hartu duen bide berriari eta gobernu berria EBeko gainerako kideekin eta EBZarekin izaten ari den negoziaketei ere erreparatu diegu.

Charlamos y debatimos sobre algunas de las noticias más comentadas de la semana con nuestros colaboradores habituales. Hoy participan en la tertulia Arritxu Marañon, Maite Ubiria e Iñaki Anasagasti.

Askapen prozesuetan eta ezkerreko mugimendu eraldatzaileetan emakumek duten parte hartzeaz gogoeta egin dugu tertulian Euskal Herriko Bilgune Feministako kide Oihana Etxebarrietarekin eta Ixabel Etxeberria irakaslearekin. Horretarako, bi argazki jarri ditugu mahai gainean: Estatu Islamikoak atzera egitea lortu duen Kobane eta borrokaren lehen lerroan dauden emakume kurduak, eta Syrizaren garaipena Grezian eta gobernuko lehen lerroan emakumerik eza. Bi egoera horiek oinarri hartuta geure buruari begira jarri eta emakumeen parte hartze politikoaz gogoeta egin dugu.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »