BILAKETAK

Mahai ingurua

RSS-Podcast

aa

Ostiralero bezala, gaur ere tarte egin diogu ipar Euskal Herriko aktualitateari. Hasteko ordea, Parisera begira jarri gara eta zehazki, Charlie Ebdo-ren kontrako atentatuak sorrarazi duen egoeraz hausnartu dugu Idoia Eraso, Pepe Aizpuru eta Allande Boutin kazetariekin.

Charlamos y debatimos sobre algunas de las noticias más comentadas de la semana con nuestros colaboradores habituales. Hoy participan en la tertulia Maite Ubiria e Iñaki Anasagasti.

Adierazpen askatasunaren eta umorearen mugak, atentatuak salatzeko egindako mobilizazioez agintariek egindako erabilpena, islamofobiaren gorakada, neurri polizialen gorakada, Estatu Islamikoaren jazarpena munduan…hainbat dira Charlie Hebdoren aurkako atentatuek mahai gainean jarri dituzten gaiak. Horietako batzuk hartu ditugu hizpide tertulian Ekhi Erremundegi EHKZ proiektuko kide eta kazetariarekin eta Gaizka Amondarain irakasle eta Hala Bediko lagunarekin.

Abokatuak atxilotzeak duen helburuaz, presoei eta euren senideei ezartzen zaien mendeku politikaz, giza eskubideetatik haratago kontutan izan beharreko izaera politikoaz, agintarien erantzun ezaz eta azken gertakariez hausnartu dugu tertulian Amaia Ereñaga Zazpika aldizkariko kazetariarekin eta Mikeldi Diez Sakanako langabetuen asanbladako lagunarekin.

Charlamos y debatimos sobre algunas de las noticias mas comentadas de la semana con nuestros colaboradores habituales. Hoy, participan en la tertulia César Manzanos y Mikel Zubimendi.

Azken egunetan sare sozialetan nausitu diren bi traola nagusiak #CharlieHebdo eta #JeSuisBasque izan dira. Dispertsioaren aurka larunbatean Bilbon milaka argi piztu ziren, igandean Parisen herritar zein mundu osoko mandatariak kalera atera ziren azken atentatuak salatu eta askatasuna aldarrikatzeko eta atzo berriz askatasuna eta defentsa eskubidea ere urratu zien Estatu espainiarrak hainbat herritarri 16 atxiloketa eta miaketekin. Azken gertakarien inguruan eta askatasunaren eta segurtasunaren izenean hartzen ari diren erabakiez hausnartu dugu  Ekhiñe Atorrasagasti eta Joanes Etxebarria kazetariekin.

Charlamos y debatimos sobre algunas de las noticias más comentadas de la semana con nuestros colaboradores habituales. Hoy, participan en la tertulia Fermin Munarriz y Jose Luis Úriz.

Larunbateko argazki esanguratsua oraindik buruan esnatu gara gaur goizean 16 euskal herritarren aurkako polizia operazio batekin. Horrelako erasoen aurrean eman beharreko erantzunaz, ahalmenaz, erasoen zergatiaz edota presoen gaiak duen garrantziaz gogoeta egin dugu tertulian Iñaki Petxarroman Berriako zuzendari ordearekin eta Markel Ormazabal Aztikerreko soziologo eta preso ohiarekin.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »