BILAKETAK

Mahai ingurua

RSS-Podcast

aa

Sexu askapenaren egunari begira jarri gara tertulian Amaia Ereñaga Zazpika aldizkariko kazetariarekin. Asteburuko Zazpikan, hain zuzen, homosexualitatea zahartzaroan nola bizi duten aztertu dute eta horri erreparatu diogu baita transexualen egoerari ere. Sexu berekoen arteko ezkontzei begira ere jarri gara.

Charlamos y debatimos sobre algunas de las noticias más comentadas de la semana con nuestros colaboradores habituales. Hoy, participan en la tertulia Niko Moreno, Enrique Martinez y Martxelo Otamendi.

Biarritzeko aireportuari “Biarritz Pay Basque” marka ezarri diotela eta, turismoari begira jarri gara tertulian Goizeder Taberna Mediabaskeko kazetariarekin eta Ixabel Etxeberria irakaslearekin. Onura ala kalte egiten dio turismoak Ipar Euskal Herriari? Turismo ereduez ere hitz egin dugu, kostaldearen eta barnealdearen artean dagoen desorekaz eta baita identitateak duen garrantziaz ere.

Charlamos y debatimos sobre algunas de las noticias mas comentadas de la semana con nuestros colaboradores habituales. Hoy, participan en la tertulia Mikel Aramendi, Iñaki Antiguedad y Joseba Agirretxea

Pentsaera eta jarrera erradikal eta moderatuei begira jarri gara tertulian Danele Sarriugarte idazle eta itzultzaile eta Olatz Dañobeitia Joxemi Zumalabeko kidearekin. Kattalin Minerrek Gaur8n idatzitako “Moderazio erradikala” artikulutik tiraka hainbat galdera jarri ditugu mahai gainean: jarrera erradikalagoak behar ditu Euskal Herriak? Zer ulertzen dugu erradikaltasunaz? Uste baino kontserbadoreagoak gara? Erradikaltasunaren esanahi berri bat behar dugu?

Urtaro berriaren etorrera erabakitze eskubidearen aldeko hitzordu arrakastatsuarekin lotu dugu lehenik tertulian Amagoia Mujika Gaur8ko kazetariarekin eta Grazi Etchebehere erizainarekin. Ondoren, udako solstizioari eta San Juan gauari begira jarri gara. Zer garrantzia hartzen du gaurko gauak? Eta zer esanahi dute herri hainbatetan egingo diren akelarreek? Zer garrantzia dute festek pertsonon egunerokoan eta identitate kolektiboan?

Gure Esku Dago ekimenak deituta atzo bost hiruburuetan izan ziren ekimenei begira jarri gara tertulian Unai Gartzia historialariarekin eta Eneritz Otamendi baserritarrarekin. Izandako parte hartzeari baina hutsuneei ere begira jarri gara. Mugimenduak aurrera begira dituen erronkak ere jarri ditugu mahai gainean.

Charlamos y debatimos sobre algunas de las noticias más comentadas de la semana con nuestros colaboradores habituales. Hoy, participan en la tertulia Niko Moreno, Enrique Martinez y Agus Hernan.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »