BILAKETAK

Mahai ingurua

RSS-Podcast

aa

Kataluniako herria nola iritsi den gaurko Diada historikora, burujabetza prozesuan izan duen garapen politiko soziala eta aurrera begira izango dituen erronka nagusiez gogoeta egin dugu Gaizka Aranguren kazetariarekin eta Andoni Egia geografoarekin. Biek ala biek gertutik jarraitzen duten prozesua da kataluniarra. Estatu beraren menpe gauden einean, prozesu katalandarrak gurean izan ditzaken ondorioez ere hitz egin dugu.

Mehatxu eta eraso bat baino gehiagorekin abiatu dugu ikasturte hasiera hezkuntzan. Nabarmentzekoak, LOMCE legea Hego Euskal Herrian eta Ziburuko ikastolaren aurkako erasoa Ipar Euskal Herrian. Biak aztertu ditugu tertulian Goizeder Taberna kazetariarekin eta Mikeldi Diez Sakanako langabetuen asanbladako kidearekin. Horrezgainera, haurren ikas materiala tarteko urte garaio honetan familietan sortzen diren gastuez ere egin dugu gogoeta.

El escritor gasteiztarra Juan Ibarrondo analiza el auge del discurso xenófobo en Europa y en concreto, las acusaciones del alcalde Javier Maroto, que la semana pasada acusó a la comunidad magrebí de Gasteiz de «vivir principalmente de las ayudas sociales y no tienen ningún interés en trabajar o integrarse». Cave destacar que el fiscal superior de la CAV, Juan Calparsoro, ya ha incoado diligencias de investigación por las polémicas declaraciones que efectuó el alcalde de Gasteiz.

Bikote banaketa gehien gertatzen diren garaia omen da uda eta opor garaia. Era berean, familiaz gozatzeko eta elkartzeko momentuak ere badira baina guraso asko haurrak eskolan noiz hasiko desiatzen ere egoten da. Opor garaiko giza harremanez eta oporrek gure bizitzetan hartu duten garrantziaz ere hausnartu dugu gaurko tertulian Unai Gartzia irakasle eta Hala Bedi irratiko lagunarekin eta Eneritz Otamendi baserritarrarekin.

Charlamos y debatimos sobre algunas de las noticias mas comentadas de la semana con nuestros colaboradores habituales. Hoy, participan en la tertulia Fermin Munarriz y Jose Luis Úriz.

Hondarribiako alardearen egunean gai horixe izan dugu aztergai tertulian Arantza Santesteban historialariarekin eta Danele Sarriugarte itzultzaile eta idazlearekin. Hondarribi nahiz Irungo alardeen gatazkaren jatorria non dagoen aztertu dugu, zein emakume eredu bultzatu nahi den edota jaiak publikoa ala pribatua izan behar duen. Instituzioen papera ere aipatu dugu, baita alarde parekidearen aurka agertzen diren emakume gazteen jarrera ere.

Charlamos y debatimos sobre algunas de las noticias más comentadas de la semana con nuestros colaboradores habituales. Hoy, participan en la tertulia Niko Moreno, Martxelo Otamendi y Enrike Martinez.

Ikuspegi sozioekonomikotik gogor hasi dugu ikasturtea; langabeziak gora egin du abuztuan, murrizketak nagusi gobernuen aldetik, lan istripuak, enpresen itxiera eta etenak…eta honen aurrean ekonomia feministak egiten duen hausnarketa eta batik bat proposatzen dituen alternatibak aztertu ditugu Naiz-eko kazetari Ariane Kamiorekin eta LAB sindikatuko Sonia Gonzalezekin. Horretarako, Amaia Perez Orozco ekonomilariaren azken liburua “Subversión feminista de la economia” eta honi buruz eldiario.es-en egindako elkarrizketa hartu dugu hizpide.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »