BILAKETAK

Kale Gorrian

RSS-Podcast

aa

Como todos los días, nuestro compañero Ion Telleria repasa las noticias más destacadas en la prensa del día… Puedes seguir la lectura de prensa mientras observas las portadas del día.

Mañana, coincidiendo con el Gudari Eguna, el frontón Beltzenia de Hendaia acojerá un acto político en homenaje a las víctimas del GAL. La cita es a las 11:30 de la mañana y fué presentada hace algunos días en rueda de prensa, entre otros, por familiares de Josu Muguruza, Jon Lopategi, Ramon Oñederra, Joxe Benito Mujika ‘Xenki’ o Kandido Saseta. Nosotros, en Kalegorrian, hemos hablado con Jon Irazola, ex-refugiago político vasco que vivió en primera persona el terror de los GAL.

la fotoAzokei begira jarri gara lehenik eta behin Lierni Elortzarekin. Udazken garaiko produktuak hasi dira nagusitzen, besteak beste, bruselaza edota erreineta zuria. Bitxikeria moduan meloia eta sandia ere aipatu dizkigu. Horrezgainera, artzantza munduan sakondu nahi izan dugu gaurkoan Gotzone Sestorainekin. Leitzako Gorritz baserrikoa da bera eta izen bereko gazta komerzializatzen duen artzain familiakoa.

Alfonbra gorririk ez baina begirada gorriz eta ikuspegi kritikoz beteriko jardunaldia antolatu du aurten ere Kortxoenea gaztetxeak 5. Zinemaldi Alternatiborako. Espazioz aldatuta eta eskaintza murritzagoarekin baina gogoeta soziopolitikoa zabaltzeko gogoz. Bi hitzordu izango dira: gaur 19:00etan Itsasgain-en eta larunbatean 19:00etan Txantxarrekan. Markel Ormazabalek eman dizkigu xehetasunak.

Aurtengo Zinemaldiaren kalitateaz, hutsuneez eta euskal zinemak duen ordezkaritzaz, “Loreak” pelikulak ezar dezakeen inflexio puntuaz edota “Lasa eta Zabala” bezalako pelikula politiko bat Sail Ofizialean aurkezteak izan dezaken garrantziaz gogoeta egin dugu Gaizka Izagirre Zinemaldiko gure berri emailearekin eta Aitor Abaroa Gaztezuloko zuzendariarekin.

Gaur goizean, Donostiako epaitegietan, Bilboko bizilagun senegaldar bat epaituko dute “top manta”-rekin lotuta. Gipuzkoako Fiskaltzak ez du 2010eko Zigor Kodeko aldaketa aintzat hartu eta delitu bezala interpretatu du egun falta baino ez dena. Arrazakeriaren kontrako elkarteek saltzaile ibiltari batentzat eskatutako zigorra “neurriz eta legez kanpokoa dela” salatu dute. SOS Arrazakeria elkarteko Patxi de la Fuentek azaldu digu kasua.

Gai zinez interesgarria ekarri digu gaurkoan Gaindegia-ko Imanol Esnaolak: Biztanleria dentsitatea Euskal Herrian.

Como todos los días, nuestro compañero Ion Telleria repasa las noticias más destacadas en la prensa del día… Puedes seguir la lectura de prensa mientras observas las portadas del día.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »