BILAKETAK

Kale Gorrian

RSS-Podcast

aa

Gure herrietako jaiek norbanakoan zein kolektiboan duten garrantziaz hitz egin dugu antropologia aholkularitza eskaintzen duen Farapiko Araitz Rodriguezekin. Tradizioak eta honen garapenak duen garrantzia nabarmendu digu baita jai parekideek duten esanahiaz xehetasunak eman ere. San Martzial egun honetan Irungo alardeei begira ere jarri gara.

Gaizka Amondarain irakaslea eta Hala Bediko laguna eta Ixabel Etxeberria irakaslearekin izan gara, eta EH Zuzenean festibala, Uztaritzen euskara ofizial izendatu izena eta .eus domeinuaz aritu gara.

Gaur, Irunen, San Martzial eguna ospatzen dute, jaietako egun handia eta baita polemikaren eta gatazkaren iturria ere. Urteetako gatazka ez da konpondu eta bi alardek desfilatuko dute gaur Iruneko kaleetan zehar. Bata diskriminatzailea eta bestea parekidea. Udal Gobernuak eta alkateak ordea, alarde diskrimanatzaileari bakarrik egin dion harrera udaletxean eta hori “onartezina da” alarde bakarra eta ez diskriminatzailea defendatzen duen EH Bildurentzat. Guk, gaiaren inguruko bere iritzia jasotzeko, Bilduko zinegotzia den Oinatz Mitxelena elkarrizketatu dugu Kalegorrian saioan.

Ahaztuak 1936-1977 homenajeó ayer en la Casa de Juntas de Gernika a Benito Reola, un gudari que comandó una de las dos Brigadas Vascas enviadas por el lehendakari José Antonio Agirre a combatir en suelo asturiano en 1937. Este militar, que participó en una ofensiva organizada para acabar con los franquistas atrincherados en Uviéu, fue apresado y fusilado por falangistas de forma extrajudicial. Hemos entrevistado a Martxelo Alvarez de Ahaztuak e Iñaki Tamayo Reola, nieto de Benito reola.

Amaitu da Lekornen EHZren 19. edizioa eta gaur, Kalegorrian saioan, Ion Telleria kazetariak Eneko Etxegarai antolatzaileari atzo egindako elkarrizketa entzun dugu. Oztopoen gainetik, EHZko antolatzaileak pozik daude eta jaialdiaren balorazio baikorra egin dute.

Como todos los días, nuestro compañero Ion Telleria repasa las noticias más destacadas en la prensa del día… Puedes seguir la lectura de prensa mientras observas las portadas del día.

Charlamos y debatimos sobre algunas de las noticias más comentadas de la semana con nuestros colaboradores habituales. Hoy, participan en la tertulia Niko Moreno, Martxelo Otamendi y Enrike Martinez.

Bertso musikatuen bidez egiten dugu asteko errepasoa ostiraletan. Asteko hainbat gairen inguruko bertsoak prestatzen dizkigute hainbat bertsolarik eta gero horiei musika jartzen die zuzenean Ane Arrutik gitarra hartuta. Baina gaur beste bi piraten bisita jaso dugu eta Iñaki Apalategiren bertsoei ahotsa jarri die Ion Telleriak eta musika berriz Ekain Zubizarretak bere ukelelearekin. Hobetzen ari zarete mutilak! Plazer bat!

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »