BILAKETAK

Kale Gorrian

RSS-Podcast

aa

Mikel Karton musikari donostiarrak 2010ean ekin zion bakarkako bideari eta horren emaitza da orain hilabete kaleratutako “Protesta Ahotsa” diskoa. 13 kantuz osatutako diskoa Zaldibiko Haizetxe baserrian grabatu zuen Beñat Antxustegi musikariaren laguntzaz. Bertako zenbait kantu jo dizkigu zuzenean.

la fotoAktualitatearekin eta egunorokotasunarekin lotutako gai sozialak eta kultur gaiak aztergai izan ditugu, gaur Arantza Santesteban historialaria eta Amagoia Mujika Gaur8ko kazetariak Gamonal, “Asier eta biok” pelikula eta Zinegoak komentatu dituzte.

Eider Olazar eta Oihana Etxebarrieta kazetari eta militante feministek irabazi dute aurtengo BERRIA beka “Emakumeok kazetarion agendan: euskal emakume adituen biltoki digitala” proiektuarekin. Albisteetan eta oro har, hedabideetan emakume protagonisten falta igarri dutenez, euskal emakume adituen eta arituen agenda digitala sortu nahi dute. Horretaz guztiaz hitz egin dugu gaur, proiektuaren bultzatzaileetako batekin, Oihana Etxebarrietarekin.

Como todos los días, nuestro compañero Ion Telleria repasa las noticias más destacadas en la prensa del día… Puedes seguir la lectura de prensa mientras observas las portadas del día.

Charlamos y debatimos sobre algunas de las noticias mas comentadas de la semana con nuestros colaboradores habituales. Hoy, participan en la tertulia Ainhoa Aznarez, Joseba Santamaria y Fermin Munarriz.

El pasado 6 de diciembre de 2012, el grupo antimilitarista de Bilbo (KEM- MOC) realizó una acción noviolenta en la exposición para homenajear al Regimiento Garellano que tenía lugar esos días en el Centro Municipal de Distrito de Basurto y como consecuencia de una denuncia policial, hoy juzgarán a uno de los antimilitaristas que participó en aquella acción. En   concreto, Ignacio Sanz ha sido acusado de atentado contra agentes de la   autoridad y lesiones durante el desarrollo de la acción, por lo que será   juzgado el próximo 21 de enero. La petición fiscal es de 3 años de cárcel y varios miles de euros de multa. Hoy en Kalegorrian hemos hablado con el y nos ha explicado todo lo sucedido auel 6 de diciembre y el porque de su acción noviolenta.

1980 urtean hartu zuten parte lehen aldiz emakumeek Donostiako San Sebastian egunean, Kresala danborradan. Orduz geroztik urrats ugari eman dira eta gaur egun, 127 danborradetatik 117 mistoak dira, 10etan ordea soilik gizonezkoek parte hartzen dute. Elkarteak mistoak izateak ordea, ez du esan nahi parekideak direnik. Danborradako postuak sexuaren arabera banatzen baitira oraindik ere. Hori aldatzeko bidean zenbait urrats eman ditu Donostiako Udalak, horien artean aipagarria aurten lehenengo aldiz Donostiako Hiritar izendapena izango duten bi mutiko Easo Ederraren ondoan joango direla. Urratsez urrats egiten omen da bidea…

Gero eta gehiago dira aisialdian kirola egiten duten emakumeak. Esaterako, areagotuz doa taldean korrika egiten duten emakumeen ekimena. Azpeitiko Udalak esaterako, zortzigarren urtez jarraian abian jarri du emakumeei lasterka egitera animatzeko programa, “Zuk ere ahal duzu!” leloa hartuta. Aisialdian kirola praktikatzearen onuraz eta emakumeentzat dakarren botere hartzeaz hitz egin digu Ainhoa Azurmendi Avento Consultoriako kirol aholkulari eta berdintasun agenteak.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »