BILAKETAK

Kale Gorrian

RSS-Podcast

aa

En vísperas de la Diada del viernes hemos entrevistado a Meritxell Serret, miembro del secretariado nacional de la Asamblea Nacional Catalana. Serret ha reconocido que les hubiera “gustado mucho” que Barcelona se hubiera adherido a la AMI (Associació de Minucipis per la Independéncia), aunque ha añadido que “ya es un gran avance el hecho de que se votara y que haya una mayoría que quiere estar en la AMI, a pesar de que no sea una mayoría absoluta”. Respecto a a Diada de este año la portavoz independentista se ha mostrado convencida de que la convocatoria será “todo un éxito”.

la foto 2“Astoroxa”, hala deitu diogu sintonia honen erritmoan asteartero izango dugun umore tarteari. Hainbat lagunek egingo digute bixita, horien artean Eñaut Gantxegi izan dugu gaur. Hiriburuz hiriburu udako jaien errepasoa egin digu eta Un Pene-koen negarrak, Baionako Leonaren orroak, Mauleko zinegotziek egindako rave-a, Goiaren bertsoa edota Marotoren ingelesa ekarri dizkigu.

la fotoHondarribian alarde eguna den honetan Emakundek bertako udalari gogorarazio dio gero eta herri gehiago ari direla gizon-emakumeen eskubideen berdintasuna ziurtatzeko “tradizioak egokitzen”. Horietako herri batzuei begira jarri gara gu. Hondarribia Berdintasun saria jaso duten Donostiako Kresalatik Maribi Alonso eta Tolosako Udaberritik Itzea Urkizu eta Amaia Beitia gerturatu zaizkigu baina Baztango alkate ohi Garbiñe Elizegi ere. Euren esperientzia kontatu eta emakumeek herriko tradizio eta ohituretan parte hartzeak duen garrantziaz hitz egin digute.

Hondarribiko alardera begira jarri gara Gara egunkariko kazetari Oihane Larretxearekin. Aurtengoan keinu baikorrak ikusi dituela adierazi digu: oihu gutxiago, alarde baztertzailetik parekidera gerturatu direnak edota ertzaintza kaskorik gabe joan izana. Alkateak konpainia parekideari harrerarik egin ez badio ere udaletxeak gaia mahai gainean duela adierazi dute Jaizkibel konpainiatik.

Martin Garitano hace un repaso de las portadas del día.

Charlamos y debatimos sobre algunas de las noticias mas comentadas de la semana con nuestros colaboradores habituales. Hoy, participan en la tertulia Martxelo Otamendi,  Fermin Munarriz y Jose Luis Úriz.

Kataluniako prozesu subiranista gertutik jarraitzen ari da Berriako kazetari Samara Velte. Bere begietatik begiratuko diogu ibilbideari nazioarteko atal honetan. Irailaren 27an izango diren  hauteskunde plebiszitarioak izan ditugu oinarri gaurkoan; hauteskunde hauen izaera, mahai gainean dagoen proiektu aukera, erreakzioak eta ostiralean izango den Diada aipatu ditugu berarekin.

Migrazioari eta errefuxatuen auziari begira jarri gara SOS Arrazakeria elkarteko Mikel Mazkiaranekin. Milaka herritarrek Europara etorri nahi izatearen arrazoiak aztertu ditugu, baita krisi humanitarioaren aurrean Europar Batasunak erantzun bateratu bat emateko duen ezintasuna edota errefuxatuekiko elkartasunez Europan eta gurean ere  sortzen ari den “Ongi etorri errefuxatuak” ekimena eta sarea.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »