BILAKETAK

Kale Gorrian

RSS-Podcast

aa

Pasa den hilabetean atera zen espetxetik Oier Oa preso ohia, baina berak dioen moduan “ezin esan” askatasuna berreskuratu duenik. Orduz geroztik, Paris inguruko herri batean dago asignatuta Euskal Herritik 800 bat kilometrora. Hori gutxi balitz, baldintza gogorrak ezarri dizkio epaileak. Besteak beste, egunean hirutan joan behar du sinatzera komisaldegira eta 21.00etarako lo lekuan egon behar du. Egoera horretan, Oa-k argi dio “Jendearen elkartasunari esker bizi naiz. Hori da errealitatea”. Goizean elkarrizketatu dugu Kalegorrian saioan eta Euskal Herrian bizi den egoera politikoaren inguruan hausnarketa egin du.

Añorgako plazatik dator notizia, sugarra piztu dela bizitzaz bizia. Firestone zena biziberritzen hasi dira dozenaka lagun, kapitalismoaren eskaintza itzulipurdikatu nahian. Horren aitzakian, lapurren gordelekuan gorderiko harribitxi bati hautsa kendu, eta jirabiraka jarri dugu Arcade Fire taldearen The Suburbs diska. Aldirietatik datorrelako eraldaketa, kulturarena omen den hirira.

Nepaleko lurrikara gertatu zenetik astebete pasa denean hura bizitu zuten bi euskal herritarrekin hitz egin dugu. Dagoeneko etxean den Robert Larrandaburu mendi gidari zuberotarra eta Katmandun laguntzen geratzea erabaki duen Sandra Aiape nafarra. Laguntza jasotzerako garaian nepaldarrek eta mendebaldekoek dituzten ezberdintasunak nabarmendu dituzte biek, eta Nepalera laguntza bideratzeko moduak ere aipatu dizkigute. Besteak beste, igande honetan Senperen ospatuko den Herri Urratsen laguntza ekonomikoa bideratzeko aukera egon daitekeela aipatu digu Larrandaburuk.

Buruko gaitzei begira jarri gara gaur tertulian Amagoia Mujika Gaur8ko kazetariarkein eta Grazi Etchebehere erizainarekin. Eskizofrenia edota nahaste bipolarra ezezagunak ditugu akaso, depresioak berriz gero eta zabalduagoak gurean. Baina bata zein bestea, ulertzen al ditugu buruko gaitzak? Burua ere gaixotu daitekeela eta burua “galdu” dezakegula onartzen al dugu? Alpeetako hegazkinaren gertakariak edota Bartzelonan ikasle batek bere irakaslea hil izanak, besteak beste, zer pentsatua eman digu eta gogoeta hauek mahai gainean jarri ditugu.

Euskal Herri osotik joandako ehundik gora lagunek parte hartu zuten iragan larunbatean Errekaleorren antolaturiko auzolanean. Bertan izan zen Martin Mendizabal, Kalegorrian saioko kolaboratzailea eta bertako bizilagun bati, Jonbe Agirreri elkarrizketa egin zion. Lekukotza hori oinarri hartuta osatu dugu Gasteizko auzo autogestionatu honen inguruko ondorengo erreportaia.

Durante toda la jornada de ayer se llevaron a cabo varias protestas frente a centros escolares de Nafarroa, en protesta por las evaluaciones individualizadas de la LOMCE a niños de tercero de primaria. Unas movilizaciones que hoy hemos querido valorar con Expe Iriarte del sindicato LAB. Iriarte ha subrayado que “los padres y madres que han sido insumisos ante la LOMCE son un ejemplo a seguir”.

Ayer por la noche la Policía Municipal de Iruñea desalojó a los padres y madres que habían entrado en la escuela Beñat Etxepare de Txantrea. Protestaban por las pruebas de evaluación de la LOMCE a alumnos de 3º de primaria que dieron comienzo ayer y que generaron protestas de todo tipo. Nosotros, en Kalegrrian, hemos charlado con Rosa, una de las madres que participó en el encierro de la escuela Beñat Etxepare para denunciar la imposición de la LOMCE.

Como todos los días, nuestro compañero Ion Telleria repasa las noticias más destacadas en la prensa del día… Puedes seguir la lectura de prensa mientras observas las portadas del día.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »