BILAKETAK

Sortzaileak estudiotik

RSS-Podcast

aa

la foto(1)Ostiraletan sortzaile, musikari eta abeslariak gonbidatzen ditugu gurera euren ibilbidearen berri eman eta zuzenean kanta diezaguten. Gaur martxoak 8 Emakumeen egunari begira jarri gara kantu feministak egiten dituzten Idoia Arraiza eta Janire Uriarterekin. 2010ean Hernanin izan ziren neska gazteen topaketetarako egin zuten “Kuleroak burura eta salto egin mundura” kantua eta 2012an Leitzan izan ziren topaketa feministetarako egin zuten “Hamaika egiten ari gara” kantuak jo dizkigute zuzenean.

Alkhat Hainbat sortzaile, musikari eta abeslari gonbidatzen ditugu ostiraletan gure estudiora euren lanen berri eman eta zuzenean kanta diezaguten. Gaurkoan, Aguxtin Alkhat eta taldekide duen Xan Bidegain musikariak hurbildu zaizkigu. Azken honek Willis Drummonden hamar urteko ibilbidea egin duen bitartean Alkhaten proiektuaren parte ere izan da eta beste taldekide batzuekin batera martxoaren 12an kaleratuko dute Haizeen meneko diskoa. “Lehen promozio kontzertua” guri eman digute eta disko berriko kantu bat jo digu zuzenean Aguxtin Alkhatek.

Ostiraletan hainbat sortzaile, musikari eta abeslari gonbidatzen ditugu gure estudiora euren lanen berri eman eta zuzenean kanta diezaguten. Gaurkoan, ez digu gitarra ekarri Ander Solozabal Kortabarriak, ihauterien ondorenarekin eta larunbateko kontzerturako ahotsa zaindu beharra tarteko, musika oinarri duten telebista serie bat (Treme) eta pelikula bat (“I walk de line”) ekarri dizkigu. Baita beste zenbait burutazio ere.

Joseba Irazoki Ostiraletan musikari, abeslari eta sortzaileak gonbidatzen ditugu gurera. Gaur, Joseba Irazoki gerturatu zaigu gitarra hartuta bere azken proiektuez hitz egin eta zuzenean kantatzera. “Joseba Irazoki eta lagunak” bere azken diskoko kantu bat eta “Women of the word” kantuaren bertsioa jo dizkigu. Gustora hartu dugu bixita.

la fotoOstiraletan sortzaile, musikari eta abeslariak gonbidatzen ditugu “sortzaileen txokora” euren lanaren berri eman eta zuzenean kanta diezaguten. Gaur, Iker Lauroba gonbidatu dugu berarekin batera Saharara bidaiatzeko. Saharari Kantari lehiaketa irabazi zuen pasa den urtean horretarako prestatutako “Sahara” kantuarekin. Ondotik, Saharako errefuxatu kanpalekuak ezagutzeko aukera ere izan du eta Hassana Aali gazte sahararrrari bere elkartasuna adierazi dio. Kantu hau eta bere proiektu berriko “Abisatuta negoen” jo dizkigu zuzenean.

Aran Ostiraletan musikari, abeslari eta sortzailek gonbidatzen ditugu gurera. Gaurkoan Aran Vicedo bertaratu zaigu gitarra hartuta. Musikarekin duen loturaz eta martxan dituen hamaika proiektuz aritu gara; Sabu taldea, batukada feminista, Aran&Aran poesia errezitaldia, “Motxila ikusezina”…zuzenean bi kantu ere jo dizkigu: “Retales” (Sabu taldearekin laister kaleratuko duen disko berriko kantua) eta “tik-tak” (Ainara Sarasketaren letra duena).

Ostiraletan hainbat sortzaile, musikari eta abeslari gonbidatzen ditugu gure estudiora euren lanen berri eman eta zuzenean kanta diezaguten. Gaur, More More eta Managaitz taldeetako Andrea Lopetegi etorri zaigu gitarra hartuta eta aspaldian isildutako Deabruak Teilatuetan taldea berpiztu digu. Haien “amagandik” kantua jo digu zuzenean, urtarrilaren 3an euskal presoen alde Zarautzen egindako ekimen baten harira.

Ez digu gabon kanturik ekarri baina bai kantu irlandar baten bertsioa eta bere taldearen (Bidelapurrak) beste bat. Gaur, Ander Sorozabal gitarra hartuta etorri zaigu eta bigarren ahotsen bat ere sartu da kantuan zuzenean ari zela.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »