BILAKETAK

Mahaingurua

RSS-Podcast

aa

Charlamos y debatimos sobre algunas de las noticias mas comentadas de la semana con nuestros colaboradores habituales. Hoy, participan en la tertulia Fermin Munarriz, Jose Luis Úriz. y Joseba Santamaria.

Ostiralero bezala, gauroan ere ipar Euskal Herriko aktualitateaz solastu dugu Pepe Aizpuru eta Idoia Eraso kazetariekin. Bereziki bi gai landu ditugu; Ziburuko ikastolaren afera eta ikasturte politiko berrian erakunde propioaren aferak izango dituen gako nagusiak.

Hausnarketa eta analisiarekin zabalduko dugu Kalegorrian saioko bigarren atala aurtengo ikasturtean ere. Ixabel Etxeberria irakaslea eta Iñaki Petxarroman Berriako zuzendari ordea izan dira gaur gurean eta ikasturte hasierari begira jarri gara beraiekin. Ikastetxeetan martxan jarri diren erreformez gain, Ziburuko ikastolaren egoerari erreparatu diogu baita lana eta familia uztarteko politikei ere.

Aurreko ikasturtean bezala aurtengoan ere tertuliarekin emango diogu hasiera Kalegorrian saioko bigarren zatiari, hausnarketa eta analisiari leku egiteko. Joan den ikasturteko hainbat lagunen konpainian jarraituko dugu; horietako bi izan dira, hain zuzen, gaur gurean: Amagoia Mujika Gaur8ko kazetaria eta Grazi Etchebehere erizaina. Zaintzaz eta zahartzaroaz egin dugu gogoeta beraiekin.

Gaizka Amondarain irakaslea eta Hala Bedi irratiko laguna egon da gaurko tertulian. Eskozia eta Kataluniako galdeketak eta Gure Esku Dago ekimena aipagai izan ditugu.

Izugarri garatu dira teknologia berriak. Mugikorrari begira pasatzen dugu eguna, mezua, whatsappa, twitterra, facebooka…gure bizitza erreagoa da orain? edo konplikatuagoa? Gai honen inguruan aritu gara solasean Mikel Goñi eta Maddi Ane Txoperenarekin, lehenari izugarri gustatzen zaizkio teknologia berriak, bigarrenak ez dauka smarphone-ik,   erosteko intentziorik ere ez.

Gaurko tertulian atzo publiko egin zen 35/02 sententziaz aritu gara solastean Aiert Goenaga eta Maialen Etxeberria ERNAIeko bozeramailearekin. Horretaz gain, tradizioaz eta parekidetasunak ere solastu dugu Elizondoko mutil dantzen afera abiapuntutzat hartuz.

Aspaldiko eztabaida da gatazka guneetatik heldu diren argazki eta irudien tratamendua. Israelgo ofensiba dela eta irudi gogorrak ikusi ditugu egunkari, telebista eta sare sozialetak. Hilotzak, zaurituak…non dago  muga? Zer lortzen da horrelako argazkiak kaleratzerakoan? Zer nolako ardura dute bertatik zuzenean informatzen duten kazetariek? Gaiak badu zer errana. Berriako kazetari Jon Ordoñez eta Bostok Photo-ko Gari Garaialde argazkialarekin izan gara solasean.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »