BILAKETAK

Kirol leihoa

RSS-Podcast

aa

Hauek izan dira gaurko saioko protagonistak: Alba Menendez (Bera Bera), Ainhoa Azaola (Zuazo), Araitz Urtiaga (Aiala Zarautz), Iraia Iturregi (Athletic), Aintzane Encinas (Reala), Anne Mugarza (Oiartzun), Leticia Canales (Surf), Libana Taboada (Zumaia), Oihana Kortazar (Mendi lasterketak) eta Maider Mendizabal (Me reto 100 días).

Gaurko saioa izan da Kirol Leihoaren lehen denboraldiko azkena. Hasteko,  Euskal Selekzioak Tallinen Estoniaren aurka jokaturiko partidaren gainean hitz egin dugu Iraia Iturregirekin. Euskal Selekzioak Euskal Herritik kanpo jokatu duen bigarren aldia izan da, eta, beraz, zita istorikoa. Halaber, Esther Lopez boleibol jokalari hernaniarraren ibilbidea ezagutzeko parada izan dugu. Lopez boleibol munduko erreferente bat da eta bere garaipen zerrenda mugagabea da horren adierazle: 8 liga, 7 kopa, 5 Superkopa eta Europako txapelketa bat. Bestalde, asteburuko gainerako kontuak errepasatzeko ondorengo kirolariak izan ditugu bidelagun: Nerea Abancens (Oiartzun), Maider Unda (Borroka), Poli Guajardo (Hockey Reala), Olatz Ibarguren (Ordizia), Maialen Arana (Orvina), Montse Puche (Bera Bera), eta Leticia Canales (Surfa).

Bera Berak hirugarren liga jarraian irabazi ostean Tati Garmendia taldeko kirol zuzendariarekin hitz egiteko aukera izan dugu. Bestalde, Maider Castilloren ibilbideari gainbegiratu zabal bat eman diogu. Castillo eibartarra da baina azken 14 denboraldietan Levanten jokatu ostean futbola uzteko erabakia hartu du. Halaber, asteburuko gainerako albisteak errepasatzeko ondorengo kirolariak izan ditugu protagonista: Oihana Kortazar (Mendi lasterketak), Alazne Inziarte (Oiartzun), Eneritz Arbelaitz (Emarri), Irati Esteban (Ordizia), Aiora Armendariz (Orvina), Sandra Buzon (Bilbo), Ainhoa Azaola (Zuazo) Mirene Etxeberria (Arku tiraketa) eta Begoña Lazcano (Piraguismoa).

Gaurko saioan Rakel Mateoren istorioa ezagutzeko aukera izan dugu. Rakel Mateok anorexia pairatu zuen 10 urtez eta gaixotasuna gainditu zuenean lanean ari zela 100 kiloko karga erori eta ezker hanka ezgaitua geratu zitzaion. Ondoren, bizikletan hasi zen, gero duatloi eta triathloian murgildu zen, eta, orain, Rio de Janeiroko Olinpiar Jokoak ditu begiz jota. Bestalde, Luis Maria Elustondok (Euskadiko Futbol Federazioko Presidentea) Euskal Selekzioak hilaren 23an Estoniaren aurka jokatuko duen partidaz hitz egin digu. Unai Gazpiok berriz, Realeko entrenatzaile izateari utziko zuela iragarri zuen aurreko astean eta 3 urte hauetan bizitutakoa eta aurtengo denboraldia baloratu ditu. Halaber, Oihana Kortazarrekin Zegama-Aizkorri mendi maratoiaren aurrerapena egin dugu.Horretaz gain, Eneritz Arbelaitzek (Emarri) giza probaren mundua gerturatu digu. Bestalde, asteburuak emandakoa errepasatzeko ondorengo kirolariak izan ditugu bidelagun: Iraia Iturregi (Athletic), Angel Vilariño (Rally-ak), Elena Loyo (Atletismoa), Maite Zugarrondo (Bera Bera), Nerea Elicegui (Zuazo) eta Leire Fernandez (Mendi lasterketak).

Gaurko saioan arreta berezia eskaini diogu Aiala Zarautz eskubaloi taldeari, izan ere, Ohorezko Mailara igotzea lortu du. Bizitutako guztiaren berri emateko gurekin izan da Martin Larrañaga, taldeko entrenatzailea. Bestalde, asteburuko gainontzeko kontuak errepasatzeko ondorengo kirolariak izan ditugu bidelagun: Ainara Manterola (Reala), Alazne Gomez (Athletic), Andrea Marin (Bilbo), Olatz Ibarguren (Ordizia), Maialen Arana (Orvina), Maite Azkoaga (hockey Reala), Matxalen Ziarsolo (Bera Bera), Oihane Gil (Zuazo), Maria Larrakoetxea (Leadernet) eta Isabel Rodrigez (Getxo).

Gaurko saioa waterpoloari buruz mintzatuz hasi dugu, izan ere, WP 9802-k atzo lortu zuen Ohorezko Mailarako igoera. Horren guztiaren berri eman digu Oihane Anduezak. Bestalde, Voleybolean Leadernetek ligako finala jokatzeko txartela eskuratu zuen eta taldeko jokalari den Jaione Esain gurekin izan dugu. Halaber, asteburuko gainontzeko gaien errepasoa ondorengo kirolariekin burutu dugu: Angela Vilariño (rally-ak), Eguzkiñe Peña (Reala), Nekane Diez (Athletic), Ane Garmendia (Ordizia), Sandra Buzon (Bilbo), Lucia Gomez (Orvina), Nerea Unceta (hockey Reala), Maider Unda (borroka), Maria Escudero (Leioa) eta Mari Jose Garcia (Hernani).

Gaurko saioan tarte berezia egin diogu Aiala Zarautz eskubaloi taldeari, izan ere, play off-etako lehen fasea gaindituta pausu bakarrera du Ohorezko Maila. Horretaz guztiaz hitz egiteko gurekin izan da taldeko entrenatzailea, Martin Larrañaga. Bestalde, orain arte jorratu ez ditugun 2 kirol mintzagai izan ditugu: Rally-ak Angela Vilariñorekin eta Curling-a Irantzu Garciarekin. Bestalde, asteburuko errepasoa egiteko ondorengo kirolariak izan ditugu bidelagun: Itziar Gastearena (Reala), Irene Paredes (Athletic), Nuria Amezcua (Taekwondo), Maite Maiora (mendi-lasterketak), Maite Gonzalez (Ordizia), Andrea Marin (Bilbo), Maialen Arana (Orvina), Ainhoa Belzunegi (Hockey Reala), Montse Puche (Bera Bera), Ainhoa Azaola (Zuazo), Begoña Lazcano (piraguismoa) eta Maria Larrakoetxea (Leadernet).

Gaur aurkeztu dute Montse Puche Bera Berako entrenatzaile moduan eta guk berarekin hitz egiteko, eta bere asmo eta helburak ezagutzeko parada izan dugu. Halaber, izan dugu beste elkarrizketa berezi bat, izan ere, Judith Monasterio Gernikako kapitainak saskibaloia utzi du ibilbide oparo batean ostean. Bestalde, asteburuko errepasoa egiteko hurrengo emakumeek jarri dute ahotsa: Aranzazu Muguruza (Gipuzkoa EHU), Lorena Ramirez (Zuazo), Maialen Zelaia (Reala), Maite Lizaso (Athletic), Itsaso Gonzalez (Orvina), Diana Nogales (Bilbo), Miriam Arana (Ordizia), Patricia Maraña (Reala belar hockey-a) eta Jaione Esain (Leadernet).

« Aurreko berriak :: Hurrengo orrialdea »