BILAKETAK

Kirol leihoa

RSS-Podcast

aa

Gaurko Kirol Leihoan aste buruari errepasoa egiteaz gain Lara Arruabarrena tenislariak bere ibilbidearen kontaketa egin digu. Halaber, ziklokrosean emakumeek jasaten duten diskriminazioaren berri eman digu Naia Alzolak, eta, hori ekiditeko egiten ari diren lan mardula ere azaleratu du.

Gaurko saioan asteburuari errepaso zabal bat egiteaz gain oso gonbidatu bereziak izan ditugu. Diana Cantero eta Elena Loyo, besteak beste. Diana Canterok Karateko Munduko Txapelketa irabazi berri du Kumite modalitatean eta esperientziaren berri eman digu. Elena Loyo, bestalde, miss Araba izan zen 2005ean, eta,  egun, goi-mailako atleta da. Bere ibilbide osoa gainbegiratu dugu.

Astelehenero egiten dugun bezala, asteburukoari errepaso zabala egin diogu. Alazne Gomez Athletic-eko futbolaria, Eli Pinedo Bera-Berako jokalaria, saskibaloian ari den Araia Peña Gernikako jokalaria,  Realeko Belar Hockey-an ari den Ainhoa Belzunegi, Olatz Odriozola txirrindularia, Ainhoa Garmendia pilotaria eta gaurko elkarrizketa luzearen tartean mendiko lasterketa luzeetako korrikalari onenetarikoa den Nerea Martinez iruindarrarekin solastu dugu.

Asteburukoari errepaso zabala egiteaz gain, Matxalen Ziarsolo Bera-Bera taldeko jokalariarekin eta Leticia Canales surflariarekin egon gara gaurko “Kirol Leihoan”.

Bigarren saioan asteburuan gertaturikoa (futbola, saskibaloia, eskubaloia, pala…) errepasatzeaz gain Mireia Epelde eta Maider Undarekin hitz egiteko aukera izan dugu. Mireia Epeldek Txirrindularitza profesioanal utzi berri du, eta, Maider Unda berriz, abuztuan ama izan ostean entrenamenduetara itzuli da.

Lehen saio honetan hainbat kirolen berri eman ditu Mikel Ibargoienek, horrez gain hiru elkarrizketa egin dira: Idoia Etxeberria harri jasotzailea, Uxue Ezkurdia eskubaloiko jokalaria eta, saskibaloian aurka arituko diren Amaia Segües eta Naiara DIez.

« Aurreko orrialdea :: Ondorengoak »