BILAKETAK

Burdinola

RSS-Podcast

aa

Nazioarteko zein Euskal Herriko metal nobedadeen bilduma berri bat prestatu dugu Burdinola saioan. Menu interesgarria eskainiko dugu: Bloodshot Dawn, Amaranthe, Obituary, Blut Aus Nord, Insomnio Kroniko, In Thousand Lakes, Corrosive eta denboraren makinak nahi duena!

Burdinola heavy metal saioa izan dugu. Heavy Metal menua ondorengoa izan da. Nazioartetik At The Gates, Revocation, Helevorn eta Accept taldeen berriena. Euskal Herritik, aldiz, Xtasy, More Too, A.D eta Matutano taldeen lan berriak. Bukatzeko, denboraren makinak metal talde ezagun baten lehen diskoa ekarri digu gogora

slipknotcover Ezohiko eguraldi bero honek eromena dakar. Eta eromenak nobedade sorta zoroa. Metal musika eroena dela ere esan izan da. Eta noski, gustuko dugu zoroak izatea. Horrela, 60 minutuko metal mainxtreem bilduma eskaini dugu Burdinola saioan: Slipknot, Overkill, Soilwork, Divahar, Basque Metal Country, Nakkiga, Darkness By Oath eta denboraren makinak nahi duena!

exodus-azala Udazkeneko metal loreak espero baino gehiago dira. Nobedade asko eta onak. Horiek eskaintzeko programa batzuk beharko ditugu, baina gure metal hitza beteko dugu. Nobedade ugari izan ditugu Burdinola saioan: Exodus, Evergrey, Crimson Shadows, Xerath, Dawnmaster, Cerebral Effusion, Meltdown, … eta denboraren makinak nahi duena!

Denboraldi berria, asmo zaharrak. Gureari eutsiko diogu. Heavy Metala uhinetan euskaraz hedatzeko helburuarekin jarraitzen dugu. Eta zu entzule, hor espero zaitugu, orain arte bezala. Burdinola heavy metal irratsaioaren denboraldiko lehen saioan, nobedadeez beteriko menu berezia izan dugu: Scar Symmetry, Eluveitie, Deadlock, Fallujah, Estigia, In Thousand Lakes, Asymmetric, … eta denboraren makinak nahi duena!

Denboraldiari bukaera emateko, Burdinola saioaren Metaldaketak hirugarren atala eskaini dugu. Oraingoan, Darkness By Oath, Axxis, Nevermore, Dungeon, Northern Kings, Megadeth eta Vision Divine taldeen bertsioak izan dira protagonista

Muturrekotasuna. Fenomeno hori bizi du metal musikak. Zenbat eta metal gogorragoa entzun, orduan eta hobe. Horrela izan ahal zara soilik benetako metal zalea. Guk, ordea, ez dugu horrela ikusten eta askotariko metal proposamenak jasotzen ditugu Burdinola irratsaioan. Baita denboraldiko azken saioan ere: Amberian Dawn, Allegaeon, Tankard, Voyager, Cerebral Effusion, Khous, Akhvan, Hurmurao, …

Gogorregia da metal musika. Gogorregia jendarte zabalerako. Guk ez dugu leunduko, baina dibulgatzen segiko dugu Burdinola saioan. 60 minutuko metal mainxtreem berri bat eskaini dugu: Septicflesh, Ancient Bards, Incantation, Loudness, Kraussk, Knives, Horn Of The Rhino…

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »