BILAKETAK

Burdinola

RSS-Podcast

aa

Giza katearen fenomenoa ere gurera ekarri nahi dugu. Heavy metal musika gure esku dago. Horrela, 60 minutuko metal mainxtreem bilduma berri bat osatu dugu Burdinola saiorako: Equilibrium, Falconer, Sinister, Valkeryon, Lord Witch, Extinction, …

Festibalen eskizofrenia dator. Kontzertuak ikustera joaten diren metal zaleek taldeen set listak buruz ikasten dituzte. Guk momentuz, ez. 60 minutuko metal mainxtreem bilduma interesgarria osatu dugu Burdinola saioan: Vader, Xandria, Unisonic, Aposento, 13 Left To Die, Sobieht, Etorkizun Beltza, The Descent, …

Metal musikatik beste estiloetara bihurtzen direnak geroz eta gehiago dira. Eboluzio naturala omen da. Guk gurean jarraitzea nahiago dugu, metalarekin tematuta. 60 minutuko metal mainxtreem bilduma ederra izan dugu Burdinola saioan. Nazioarteko Elvenking, Holy Moses, Agalloch eta Arakain taldeen berriena, eta Euskal Herriko Debon, Selfshot, Deceiver eta Estigia mitikoen doinuak.

Umiltasuna beharrezkoa da bizitzan. Baita musikan ere. Umila den bandak bidea errazago egin ahal izango du. Ondoko menua izan dugu Burdinola irratsaioan: Arch Enemy, Sabaton, Impaled Nazarene, Dulcamara, Sffera, The Brutal Band, Legalize Murder, Bulletnoise, … Entzun!

Zuzenekoetatik bizi dira. Baina ohiko set-lista baino zerbait gehiago eskaini behar dute musika taldeek. Eskaintzen ditugun nobedadeak bitartekoak baino ez dira. Gaur ere hainbat izan ditugu Burdinola saioan : Epica, Aborted, Sinbreed, Suicidal Angels, Darkness By Oath, Taupada, Xtasy, Noxbleed, … entzun!

Nazioarteko bidaia ez da Europara mugatuko. Aldiz, Euskal Herriko doinuek nazioartera begira jarriko gaituzte. Doinuekin bidaiatzea gustuko dugu Burdinola saioan. Ondokoa eskaini dizuegu: Edguy, Enthroned, Killer Be Killed, Frequency, Diabulus In Musica, Dawn Of The Maya, Gaueko Itzalak, … Entzun!

Iluntasunaren izenean aritzen garela pentsatuko dute hainbatek. Heavy metala beltz kolorekoa da neurri handi batean, eta talde askok kolorea musikara bideratzen dute. Gogortasuna, malenkonia, ezkortasuna, … Baina bada argirik. Melodia oso garrantzitsua da metal musikan. Burdinola saioan entzun duzuen nobedadeen hautaketak asko du aipatu dugunetik: Insomnium, Lacuna Coil, Steel Panther, Epidemia, Kartzarot, Ingravitö, Meltdown, F.P.V., …

Aste Santua hasi da askorentzat. Oporraldia. Ezin ahaztu gizon baten heriotza ospatzeko egiten dela. Guk ez dugu ospatzeko asko, soilik heavy metalari eutsiko diogu. Izan ere, nobedaderik bada oporraldian ere gozatzeko: Devil You Know, Brainstorm, Toxic Waltz, Allowance, Budasam, Flitter, Ileon, … izan heavy! Gaur, gaueko 23:00etan, Burdinola irratsaioan!

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »