BILAKETAK

Aisia

RSS-Podcast

aa

Pipas Larrandaburuk parapenta mendian egitearen magia azpimarratu du, eta ez duela aspaldi Madagaskaren egindako bidaia baten esperientziak lotu ditu.

talaiatik ana galarragaGaur da iristeko NASAren Dawn zunda Zeres planeta nanoaren orbitara.  2007an atera zen zunda Eguzki-Sistemako  asteroideen gerrikorantz. Marte eta Vesta asteroidea inguratu ondoren, bere helburu nagusira helduko da gaur: Zeres planeta nanoaren orbitara.  planeta nanotik 13.500 km-ra, eta orbitan jarraituko du 16 hilabetez, planeta nanoaren ezaugarriak ezagutu nahian. Eguzki Sistema ezagutzeko aukera handia da hau, misterioz beteta dago gainera planeta nano hau. Bi puntu distiratsu antzeman zituzten Zeresen azalean. Hain justu, Zeresek krater ugari ditu, eta haietako batean ikusi zituzten bi puntuak. Bestetik, ur-lurrun zorrotadak isurtzen dituela ere jakina da.

Senda belarren inguruan aritzen da Nekane Martiarena, gaur Sorgin-belarraren inguruan aritu zaigu,  Kardabelar edo atxikoria-belarra bezala ere ezaguna. n inguruan aritu zaigu. Euskal Herrian beti izan da ezaguna eta erabilia. Gibel eta kolesterol arazoentzako, odol eta toxinak garbitzeko, liseriketa arazoak hobetezeko…belar konpletoa da. Gordinik entsaladan edota egosita….gehiago jakiteko, entzun!

“Iguzki” mendira joateko proposamena egiten digu Antton Iturrizak talaitik honetan.  Bi Nafarroen artean dago 800 metro garai dituen  mendiak. Errobi inguruan dagoen mendi honetara joateko Bidarrai herrira gerturatu beharko dugu. Antton Iturrizak mendi honetara igotzeko azalpenak ematen dizkigu. Errobi eta Baztan errekak, infernuko zubia edo Saindua kobazuloa.. paraje zoragarriak!

TALAIATIKandoni arabaolazaArabaolazak kontatu digu, duela 7 urte hasitako xedea pasaden urtarrilean borobildu zutela Jordgeson eta Caldwellek Yosemiten. 900 metro luze den paretan, 15 egun eskalatzen pasa dituzte. 9Ako bi luze tartean igoaz besteak beste. “Eskaladaren historiarentzat handia izan da” aitortu du. Halaber, mundu mailan egin zaion jarraipen mediatikoak asko harritu ditu eskalada munduan dabiltzanak. Obamak berak eskalatzaileak zoriondu zituen, “alajaina!”. Kritika ugari izan dira jarraipenaren inguruan, baina Arabaolazak gogoratu du orain arteko kritikak alderantziz izan direla, hedabideek kasu gutxi egiten diotela eskaladari. “Kritika guztien gainetik, zorionak biei!” amaitu du Arabaolazak.

talaiatik koldo gutierrezDesde ahora en adelante en TALAIATIK   hablaremos sobre el mundo de los videojuegos. Serán los dos locutores del programa radiofónico Machacabotones los que nos acompañarán todos los meses y nos acercarán a este mundo virtual, tan desconocido para algunos. Muchos piensan que  los videojuegos es matar marcinanos, pero según Koldo Garcia, este mundo  es mucho más amplio. Es arte. Si el cine y el cómic son el octavo y noveno arte, el videojuego es el décimo.

TALAIATIK Nekane Martiarena Nekane Martiarenak lan handia egin du sendabelarren inguruko informazioa biltzen. Gure aiton-amonen jakituria ez galtzea du helburu oiartzuar honen, eta orain arte ikasitako guztia elkarbanatuko du gurean, Talaiatik atalean. Nekanek argi du beste sendabideak gutxiestea ez duela helburu, sendabelarrak aukera osagarri bezala proposatzen ditu berak.

Sua argitaletxeko Hektor Ortegak Euskal Herriak liburu bildumaren 3ren alea ia kalean dagoela oroitarazi du, bide berde, bide gorri eta naturbideen gidaliburua hain zuzen ere,.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »