BILAKETAK

Jendartea

RSS-Podcast

aa

Ibilaldia, Eskola Txikien Jaia, Araba Euskaraz, Euskal Eskola Publikoen jaia…ez dira festa hutsak, urtetik urtera egiten diren festa horiek badute helburu bateratu bat, izan eragile batean edo bestearena: hezkuntza propio baten aldarrikapena egiten da festa guztietan. Motiborik ez da falta Euskal Herrian hezkuntza festak egiteko, Euskal Herrian ez baitugu oraindik hezkuntza ere propiorik. Horregatik, heldu diren hezkuntza jaietan parte hartzeko gonbidea luzatzen digute Hezkuntza Plataformen Topagunetik.

“Ongizatea konkretua, egunerokoa eta gure azaletan gorpuztutakoa. Badaukagu hori? Zerk eta nork sentiarazten digu egunerokoan ondo? Ondo egotea berdina al da zuretzat eta niretzat? Non amaitzen da zure ongizatea eta non hasten da nirea? Ordua da galdetzeko, ze puntura arte egungo sistema ekonomikoak bermatzen digun ongizatea: baina ongizate konkretua, egunerokoa eta gure azaletan gorpuztutakoa.  Bada egitura kolektiborik ongizateaz arduratzen dena? Zerk eta nork sentiarazten digu egunerokoan ondo? Eta hortxe dago kontua, egunerokoan ondo konkretuki sentiarazten diguten eremuak, intimoak direla. Harreman hurbilen gain dagoela, gure bizi kalitatea. Eguneroko tentsioak askatzen diren gunea etxea dela eta gure miseriak bertan lehuntzen direla. Eta beraz gune hauek politizatuko bagenitu, elkarbizitzak eztanda egingo luke.

talaiatiK itxaso ferrerasMugarik Gabeko Medikuekin iazko udaberrian Hego Sudan sortu berrian egon zen Ferreras. Gurasoek Plentziako hondartzako argazkiak bidaltzen zizkioten bitartean, euri sasoia zen Hego Sudanen. “Eta euriarekin, malaria etorri zen, eta malariarekin osasun zentroak bete ziren” kontatu du. Baina Mugarik Gabeko Medikuak antidotoarekin prest zeuden. ” El Corte Inglesek udaberri sasoia iragartzearekin batera, berriro dator euri sasoia, eta gure bazkideen babesarekin, antidotoaren formula prest dugu”.

talaiatik ZERO ZABORLehen adliz hartu du hitza Zero Zabor Ingurumenerako Babes Elkarteak  Talaiatik atal honetan. Azken lau urte hauetan Gipuzkoan egindako garapenaz aritu da. Panorama asko aldatu baita, pentsa:  2011 urtean gaika 6000 tona bildu baziren 2014 urtean 24000 tona bildu dira, 2011an halako lau. 250 milioi euro aurreztu dira. Horiek Gipuzkoako datuak dira, baina, inflexio puntua Euskal Herri osora zabaldu da.

Arrakastatsua izan da aurten Gaztemartxa,  2000 gaztek lotu zituzten Lekunberri eta Iruñea, herri baten burujabetza aldarrikatuz!  Europatik hala ere, Parisetik zein Madriletik, bestelako neurriak hartzen dira, murriztatzaileak, zapaltzaileak, baztertzaileak….nola pertsonak hala pertsonak aske nahi ditugu! Dio Aitzinako kideak Talaiatik honetan. Eta gonbidea luzatu, burujabetza aldarria, Aberri Egunetik, maiatzaren lehenera, langile egunera eramateko.

Islandiako 2636 personen genomak sekuentziatu berri dituzte. Islandiarri buruz dagoen informazioa dela eta azterketa genetikoak egiteko populazio aproposa da.
Lortutako informazioa aldakortasuna, genetikaren eragina gaixotasun batzuetan edota genomen eboluzioa aztertzeko erabili da.

talaiatik albaola elkartea Pixkanaka-pixkanaka ezagutzen ari gara Albaola Itsas Faktoriako lan taldea osoa, oraingoan, Eider Bergaretxe kultur arduradunaren hitzak entzun ditugu. Berak eman digu agendaren berri, eta aspertzeko aukera gutxi oraingoan ere: Apaizak Hobeto dokumentala, David Torresen argazki erakusketa, edo  etxeko txikientzako tailerrak.

Ana Galarragak, menpekotasuna jatearekiko edo janariarekiko dagoen eztabaida burutzen dela ikerlarien artean, obesitatearen kasuan adibidez,  jakin arazi du. Tartean, janariarekiko menpekotasuna neurtzeko eraboilzten den Yale eskala onartu behar baldin baden edo ez. Galdera zehatzak erabiltzen dituen metodoak ikerlari batzuen onespena izan arren, ofizialki ez dagoela oraindik onartua oroitarazi du Galarragak.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »