BILAKETAK

Talaiatik

RSS-Podcast

aa

Erizain launtzaile izateko ikasketak egin bazituen ere, amak baserrian laguntza behar zuela hasi zen serioski lanean  ELI Elgarreta Gabiriko baserrian. Egun, abeltzaina da eta EBEL  emakume baserritar elkarteko kidea. Baserrian,  betidanik izan dituzte ardiak, gaztagile familia batetik dagor Eli. Gaur egun, baserriko lana  gizarte segurantzan aitortua egon behar dela aitortu digu, berak hala egin du, baina ez da lan erraza izan, are zailagoa emakume izanda. Bere esperientziaren berri eman digu Talaiatik honetan.

Ibilaldia, Eskola Txikien Jaia, Araba Euskaraz, Euskal Eskola Publikoen jaia…ez dira festa hutsak, urtetik urtera egiten diren festa horiek badute helburu bateratu bat, izan eragile batean edo bestearena: hezkuntza propio baten aldarrikapena egiten da festa guztietan. Motiborik ez da falta Euskal Herrian hezkuntza festak egiteko, Euskal Herrian ez baitugu oraindik hezkuntza ere propiorik. Horregatik, heldu diren hezkuntza jaietan parte hartzeko gonbidea luzatzen digute Hezkuntza Plataformen Topagunetik.

El escritor alemán y premio Nobel Günter Grass falleció el pasado 13 de abril. Iñaki Urdanibia nos habla de su obra, entre la que destaca “Tambor de hojalata”. Trabajo publicado en 1959, supuso un terremoto en la sociedad alemana, una sociedad, que según Urdanibia trataba de obviar todo lo ocurrido durante el nazismo.

“Ongizatea konkretua, egunerokoa eta gure azaletan gorpuztutakoa. Badaukagu hori? Zerk eta nork sentiarazten digu egunerokoan ondo? Ondo egotea berdina al da zuretzat eta niretzat? Non amaitzen da zure ongizatea eta non hasten da nirea? Ordua da galdetzeko, ze puntura arte egungo sistema ekonomikoak bermatzen digun ongizatea: baina ongizate konkretua, egunerokoa eta gure azaletan gorpuztutakoa.  Bada egitura kolektiborik ongizateaz arduratzen dena? Zerk eta nork sentiarazten digu egunerokoan ondo? Eta hortxe dago kontua, egunerokoan ondo konkretuki sentiarazten diguten eremuak, intimoak direla. Harreman hurbilen gain dagoela, gure bizi kalitatea. Eguneroko tentsioak askatzen diren gunea etxea dela eta gure miseriak bertan lehuntzen direla. Eta beraz gune hauek politizatuko bagenitu, elkarbizitzak eztanda egingo luke.

Egia esan, lasaitu gaitu aditzeak La Gallina Vascako erredakzioan ere info7n bezala ibiltzen direla! Oraingoan ere Pello bekadunak egin du berea? Aldizkariaren apirileko zenbakia aurkezteko tarte bat atera du behintzat. Erredakzioan ez dakit, baina info7ko TALAIATIK kolaborazioan ederki aritzen da beti Pello. Akaso, datorren urterako fitxatu beharko dugu! Nork daki!

Gaur Ukraniako Minsk-eko akordioak eduki ditugu mintzagai baita Errusian gasaren aferarekin geopolitikoki ematen  ari diren aldaketak. Honez gain berrikuntza bat daukagu: Ibai Trebiño eta Mikel Arregi kazetari euskaldunei egindako elkarrizketa actualidad.rt.com-en dago entzungai, baita RT eta Telesur-en modu bateratuan Venezuela eta Errusiaren inguruan egindako programa, mendebaldeko komunikabideen intoxikazioaren inguruko elkarrizketa.

talaiatiK itxaso ferrerasMugarik Gabeko Medikuekin iazko udaberrian Hego Sudan sortu berrian egon zen Ferreras. Gurasoek Plentziako hondartzako argazkiak bidaltzen zizkioten bitartean, euri sasoia zen Hego Sudanen. “Eta euriarekin, malaria etorri zen, eta malariarekin osasun zentroak bete ziren” kontatu du. Baina Mugarik Gabeko Medikuak antidotoarekin prest zeuden. ” El Corte Inglesek udaberri sasoia iragartzearekin batera, berriro dator euri sasoia, eta gure bazkideen babesarekin, antidotoaren formula prest dugu”.

Aberri eguna igaro berritan, galdera lutzatu du Jagoba Zulueta Ipar Hegoa Fundazioko kideak. Euskal Estatua helburu, “asmatzen al dugu ibilbide bateratua eskaintzen?”; horixe galdera. Baikortasunerako tarterik badagoela dio Zuluetak.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »