BILAKETAK

Talaiatik

RSS-Podcast

aa

Joana Irigaray nous présente le festival Xarnegu eguna, manifestation culturelle existant depuis  2005, et qui a pour but de privilégier l’échange des cultures béarnaise, basque et landaise. A ce tire, du 29 avril au 3 mai diverses animations sont organisées dans sept villages différents.

Krisiarekin du zer ikusirik Josu Txapartegik helarazi digun gogoeta. Azken egun opor horietan, azaletik, jende ainitz zebilen ostatuetan, karriketan, oparotasun irudia hain zuzen ere. Baina ispiluaren beste aldean, urte osoan jakin dugu familiako batek lana galdu duela, beste bat ezin aurkituz, lantegi bat itxi egin dela, Caritasera jende gehiago joaiten dela…egoera larria zinez. Baina egoera horien aurrean zer egin?

talaiatik albaola elkartea Pixkanaka-pixkanaka ezagutzen ari gara Albaola Itsas Faktoriako lan taldea osoa, oraingoan, Eider Bergaretxe kultur arduradunaren hitzak entzun ditugu. Berak eman digu agendaren berri, eta aspertzeko aukera gutxi oraingoan ere: Apaizak Hobeto dokumentala, David Torresen argazki erakusketa, edo  etxeko txikientzako tailerrak.

Iñaki Urdanibia nos habla del libro del zaragozano Ángel Gracia “Campo Rojo”  un libro sin concesión sobre la adolescencia de provincias donde los libros, los sueños y las fantasías infantiles se convierten en la única vía de escape. Un libro que nos recuerda según Urdanibia la frase de Jean Paul Sartre “el infierno son  los otros”o “Homo homini lupus set”: el hombre es un lobo para el hombre.

Orain da aukera zoldabelarra sendabelarra aurkitzeko, itzaletan dagoen edozein maldaxkatan aurkituko duzu. Euskal Herrian aspaldian ezaguna da eta aspaldi erabiltzen da senda belar moduan. Izenak berak dioen moduan soldatzeko, zauriak ixteko balio du belar honek. Zelulen haziera bizkortzen du. Normalean, eta bereziki, kanpo erabilera da gehien egiten dena landare honekin. Barru erabileran, kontu handiarekin erabili behar da. Egokiena dakien pertsona batek aholkatuta eta tratamendu laburrak egitea litzateke. Gehiago jakin nahi baduzu entzun Nekane Mariarenaren Talaiatik.

Musikaren pantonera ez dugu, baina diskora iritsi gabeko estilo asko jorratu dira Euskal Herrian.

Ander Lertxundik kontatu digunez, ikerketa ezberdinek ondorioztatu dute udaberriarekin batera neurotrasmisoreak errezago askatzen ditugula eta hauek animoan, estresean edota maitasunean ditugun jarrerak hobetzen dituela. Transmisore horietan faktore askok eragiten dute. Beranduago iluntzearekin harreman sozialetarako denbora gehiago edukitzen dugu; tenperatura igoerekin arropa gutxiago dugu eta desira gehiago pizten da. Halaber, eguraldi aldaketak animoa hobetzen du, eta harreman sozial hauetatik, harreman erotikoetarako joerak handitzen dira. “Beraz, erlazioetarako prestutasuna areagotzen du udaberriak eta hortik aurrera gertatzen dena bakoitzaren sedukzio abileziarekin zerikusi gehiago du” amaitu du Lertxundik.

Txerra Bolinaga nos recuerda que la ley mordaza es un instrumento para anular a la disidencia y llama a acudir al Konpromiso eguna organizado en Donostia el 11 de abril para denunciar los juicios políticos.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »