BILAKETAK

Zebra Bidea

RSS-Podcast

aa

Lehenik eta behin, Antxeta Irratiko esatari Maia Muruagaren eskutik, bihar Uztaritzen ikusgai izango den Aukeran konpainiaren Geltokia emanaldia ezagutu dugu. Amagoia Mujikak ‘Gaur8’ astekariaren biharko alea aurreratu digu. Eguneko adierazpenen tartean, Arrasateko gazteek euskareren egoeraz duten iritziari egin diogu lekua. Iñigo Aranbarri aktoreari egindako elkarrizketan, igandean abiatuko diren Azkotiko Matadeiko VI. Antzerki Jardunaldixek landu ditugu. Gaurko literaturaren tartean, Garoa kultur laborategiko Imanol Agirrerekin egon gara, eta liburuak saltzeko dituen truko sekretuez hitz egin digu.

Lehenik eta behin, Bilbo Hiria Irratiko esatari Mieltxo Monforten eskutik Bizkaia aldeko kontuen berri izan dugu. Ondoren, Ikoitz Arrese eta Amaia Eneterreagarekin inauterien jatorriaz eta gaur egun dugun festa ereduaz hitz egin dugu. Jarraian, AGR297 proiektua medio duela zortzi urtetik etxegabetuta dauden Santurtziko 30 familien egoeraz hitz egin dugu Iñaki Kasaresekin. Gero, arte kontuetan murgildu gara, eta Halabedi irratiko esatari Jon Aranburuk eta arte kolaboratzaile Ana Revueltak Tabakalerako ‘Bisitariak’ programaren berri ekarri digute.

Lehenik eta behin, Irulegi Irratiako esatari Jojo Bidarten eskutik euren bueltako kontuen berri izan dugu. Ondoren, Argia astekariko zuzendari Estitxu Eizagirre batu zaigu, eta aldizkariaren azken alearen errepasoa egin digu. Eibarko inauterietako ‘Hartza eguna’ ezagutu dugu, Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Mieltxo Monfortek Amaia Arriagari egindako elkarrizketari esker. Oiartzun irratiko Mirari Martiarenak Pasaiako Albaola itsas faktoriaz egindako erreportajea ere izan dugu entzungai. Komunikazioari zabaltzen diogun tartera Urtzi Urkizu batu zaigu eta telebista kateen inguruko nobedadeak ekarri dizkigu. Amaitzeko, GHK-ko Ainhoa Intxaurrandietaren hitzekin eguneko adierazpenen tartea osatu dugu.

Lehenik eta behin, Xorroxin Irratiko esatari Fernando Anbustegirekin hitz egin dugu, Baztan, Malerreka, Bertizarana, Bortziriak, Zugarramurdi eta Urdazubi aldeko berriez. Ondoren, Aitor Abaroa eta Ander Perezekin tertulia egin dugu, euskararen ezagutzaz eta erabileraz kaleratu diren azken datuen inguruan. Elkarrizketa, Bilbo Hiriako koordinatzaile Mieltxo Monfortek Iñaki Carro abokatuari egin dio Kukutzako auziko sententziaz. Gizarte eta ekonomia kontuei buruzko tartean, Gaindegiako koordinatzaile Imanol Esnaolak Euskal Herriko biztanleriaren bilakaeraz aritu zaigu. Amaitzeko, Txapa irratiko lagunek Nahia Alkortari gaizki amaitzen diren haurdunaldiez egindako elkarrizketa izan dugu entzungai.

Lehenik eta behin, Ataria irratiko esatari Iñigo Terradillos batu zaigu irratien tartera, eta Tolosa aldeko kontuak ekarri dizkigu. Ondoren, Euskal Herriko Bilgune Feministako kide Idoia Trenorrekin azken ‘Bilgune Kontari’-n landutako kontuen errepasoa egin dugu. Eguneko adierazpenen tartera, Hamaika Telebistak 2015eko Argia Sariez egindako erreportajea ekarri dugu. Halabedi irratiko esatari Iker Leturiondok Asisko Urmenetari egindako elkarrizketari esker, berriz, ‘H28’ aldizkari satirikoaren berri izan dugu. Euskal antzerkigintzari zabaltzen diogun tartean, EHAZE Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteko koordinatzaile Itziar Eliasek ‘Hitzak’ obraz hitz egin digu. Amaitzeko, Bilbo Hiria irratiko koordinatzaie Mieltxo Monfortek eta Mikel Urbeltzek Bilboko Kafe Antzokiko zein inauterietako egitaraua ekarri digute.

Lehenik eta behin, Antxeta Irratiko esatari Maia Muruagaren eskutik, gaur Itsasun ikusgai egongo den ‘Zelda’ dantza ikuskizuna ezagutu dugu; eta Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Mieltxo Monfortek Bilboko inauterien berri ekarri digu. Oihana Llorentek  ‘Gaur8’ astekariaren biharko alea aurreratu digu. Eguneko adierazpenen tartean, Idurre Eskisabelek, Jule Goikoetxeak eta Saioa Iraolak Hamaika telebistaki ‘Idemtitateak’ saioan euskal estatu feministaz esandakoak bildu ditugu. Bi astez behin bezalaxe, Mikel Elorzak lagundu digu azken gertaeren errepaso kritikoa egiten, eta gaurko literaturaren tartean, 111 Akademiako koordinatzaile Amaia Goikoetxearekin egon gara. Amaitzeko, Txapa irratiko lagunek Amelia Barquinekin intersexualitatez izandako solasaldiari egin diogu lekua.

Lehenik eta behin, Beleixe Irratiko esatari Alfredo Alvaroren eskutik Sakana aldeko kontuen berri izan dugu Ondoren, Itziar Arteaga eta Izar Mendigurenekin ama edo guraso izatearen bueltan gizartean dauden presioez hausnartu dugu tertulian. Elkarrizketa, Josu Ozaitari egin diogu; hitanoaren inguruan Tolosaldeko gazteekin egin duen ikerketaz. Kultur sormenen tartean, musika kontuetan murgildu gara, eta Halabedi irratiko esatari Jon Aranburuk eta Ibon Rodriguez kolaboratzaileak Ben Watt musikariren abestiak proposatu dizkigute. Amaitzeko, Txapa irratiko lagunek Amaia Agirianori adimen gaitasun handiko haurrez egindako elkarrizketari egin diogu lekua.

Lehenik eta behin, Gure Irratiako esatari Ihintza Arrietaren eskutik euren bueltako kontuen berri izan dugu. Ondoren, Argia astekariko zuzendari Estitxu Eizagirre batu zaigu, eta aldizkariaren azken alearen errepasoa egin digu. Elkarrizketaren tartean, berriz, Halabedi irratiko esatari Jon Aranburuk Aramaioko auzobegiraleez egindako elkarrizketari egin diogu tartea. Komunikazioari zabaltzen diogun tartera Xabier Landabidea batu zaigu eta Interneteko ikasketa plataformez hitz egin digu.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »