BILAKETAK

Zebra Bidea

RSS-Podcast

aa

Gaurko irratien tartean, Esan Erran irratiko esatari eta Pulunbe aldizkariko kazetari Josu Marti eta Halabedi irratiko Jon Aranbururekin hitz egin dugu. Tertuliara Lander Arbelaitz eta Aitor Kaltzakorta batu zaizkigu, eta ofizialki abiatu ez den arren, maiatzeko udal eta foru bozetarako kanpainan murgilduta dabiltzan alderdiek esandakoez hausnartu dugu eurekin. Ondoren, Bilbo Hiria irratiko esatari Mieltxo Monfortek Josu Larrinaga EHUko irakasle eta soziologoari egin dio elkarrizketa ingurumenari buruzko kontuez. Gizarte eta ekonomia gaien tartean, Koop57ko Liher Gonzalezek ‘Heldu den matxinada’ liburua aletzen jarraitu du. Txapa irratiko lagunen eskutik, Arrasateko EHE Euskal Herrian Euskarazek abian jarritako dinamika ezagutu dugu; eta, amaitzeko, Nekane Martiarenak sendabelarren inguruan duen iritzia jaso dugu Info7 irratiaren eskutik.

TalaiatikETZIPM Talaiatik tartean lehenengo aldiz hartuko du parte ETZI PM-k. Hamabortzero hartuko dute tartea, oraingoan Aiert Goenagak hartuko du hitza, eta proiektuaren aurkezpena egin digu. Euskarazko prospektiba komunikatibo libreak sarean duen plaza berria da ETZI. PM; gaurko egunari begira baino, etorkizunera begira jarriak dira  “Asko dago idatzia izan ginetetik, etorkizunari buruz dena dago irudikatzeko, eta norbaitek idatzi behar baldin badu gure etorkizuna, hirugarren batzuei utzi baino, hobe dugu guk egitea.

Irratiko Argia Saria irabazita ere saio berria daukazue gaur.

Lehenik eta behin, Bilbo Hiria Irratiko esatari Mieltxo Monforten eskutik Bizkaia aldeko kontuen berri izan dugu. Ondoren, Ikoitz Arrese eta Amaia Eneterreagarekin notarik gabeko ebaluazio sistemak hezkuntzan izango lukeen eraginaz hitz egin dugu. Oiartzun irratiko esatari Mirari Martiarenak Idoia Beratarbide artistari ‘100tzen’ sormen laborategiaz egindako elkarrizketari ere egin diogu tartea. Gero, arte kontuetan murgildu gara, eta Halabedi irratiko esatari Jon Aranburuk eta arte kolaboratzaile Alba Fernandezek Edvar Munch artistaren ‘Oihua’ koadro famatuaren ingurukoak ekarri dizkigute. Amaitzeko, gaur Donostiako Antzoki Zaharrean estreinatuko den ‘Fausto, herritar eredugarri’ antzezlanaz aritu gara Galder Perez zuzendariarekin.

Lehenik eta behin, Xorroxin Irratiko esatari Josetxorekin hitz egin dugu, Baztan, Malerreka, Bertizarana, Bortziriak, Zugarramurdi eta Urdazubi aldeko berriez. Ondoren, Aitor Abaroa eta Ander Perezekin tertulia egin dugu, ‘Ciutat morta’ dokumentalaren eraginaz. Elkarrizketa, Bilbo Hiriako koordinatzaile Mieltxo Monfortek Iñaki Barcena EHUko irakasle eta ekintzaile ekologistari egin dio Repsol eta Petronorren inguruan. Gizarte eta ekonomia kontuei buruzko tartean, Gaindegiako koordinatzaile Imanol Esnaolak ‘gorabidean’ dauden sektoreez hitz egin digu. Amaitzeko, Askapenako Julen Zulaikarekin Hassana Aaliaren kasuaz eta larunbaterako deitutako manifestazioaz hitz egin dugu.

Lehenik eta behin, Ataria irratiko esatari Iñigo Terradillos batu zaigu irratien tartera, eta Tolosa aldeko kontuak ekarri dizkigu. Ondoren, Euskal Herriko Bilgune Feministako kide Oihana Etxebarrietarekin azken ‘Bilgune Kontari’-n landutako kontuen errepasoa egin dugu. Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Mieltxo Monfortek Gotzon Hermosillari egindako elkarrizketari esker, berriz, Barakaldoko kontuen berri izan dugu. Elkarrizketa, Berria egunkariko kazetari Jon Fernandezi egin diogu Greziako Parlamenturako hauteskundeen emaitzez. Euskal antzerkigintzari zabaltzen diogun tartean, EHAZE Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteko koordinatzaile Itziar Eliasek ‘Uda gau bateko ametsa’ obraz hitz egin digu. Amaitzeko, bateko eta besteko inauterien inguruko adierazpenak bildu ditugu.

Lehenik eta behin, Antxeta Irratiko esatari Maia Muruagaren eskutik, gaur Senperen Dantzaz konpainiak aurkeztuko duen ‘Flash’ ikuskizuna  ezagutu dugu; eta Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Mieltxo Monfortek ‘Zinegoak’ festibalaren berri ekarri digu. Amagoia Mujikak ‘Gaur8’ astekariaren biharko alea aurreratu digu. Eguneko adierazpenen tartean, Euskal Herria Zuzenean festibalaren aurtengo edizioaren aurkezpenean esandakoak bildu ditugu. Bi astez behin bezalaxe, Mikel Elorzak lagundu digu azken gertaeren errepaso kritikoa egiten, eta gaurko literaturaren tartean, 111 Akademiako koordinatzaile Amaia Goikoetxearekin egon gara.

Lehenik eta behin, Beleixe Irratiko esatari Alfredo Alvaroren eskutik Sakana aldeko kontuen berri izan dugu Ondoren, Itziar Arteaga eta Izar Mendigurenekin lan bila kanpora joatera behartuta dauden gazteez hausnartu dugu tertulian. Elkarrizketa, Gose musika taldeko Ines Osinagari egin diogu; gaur, Korrika kulturalaren egitaraua irekiko baitu taldeak 20:00etan, Bilboko Guggenheimen eskainiko duen ‘Gosariak’ emanaldiarekin. Kultur sormenen tartean, musika kontuetan murgildu gara, eta Halabedi irratiko esatari Jon Aranburuk eta Beñardo Goietxe kolaboratzaileak ‘Americana’ estilo musikaleko hiru abesti landu dituzte. Amaitzeko, Emarri giza proba taldekoek Astigarragan eginiko ate irekietan Oiartzun irratiko Mirari Martiarenak bildutako adierazpenei egin diegu tartea.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »