BILAKETAK

Zebra Bidea

RSS-Podcast

aa

Lehenik eta behin, Beleixe Irratiko esatari Alfredo Alvaroren eskutik Sakana aldeko kontuen berri izan dugu Ondoren, Itziar Arteaga eta Izar Mendigurenekin ikus-entzunezkoek euskara batuan edo euskalkietan izan beharko ote luketen hausnartu dugu tertuliaz. Elkarrizketa, Txapa irratiko lagunek Eneko Juaristiri egin diote, Palestinara egindako bidaiaz. Kultur sormenen tartean, musika kontuetan murgildu gara, eta Halabedi irratiko esatari Jon Aranburu Entzun aldizkariko Xabier Sagardiarekin aritu da hizketan. Amaitzeko, Topatu.info gazte egitasmo komunikatiboak ezkutuan dagoen Jone Amezagari egindako elkarrizketako hitzei egin diegu lekua.

Lehenik eta behin, Gure irratiko esatari Ihintza Arrietaren eskutik Lapurdi aldeko kontuen berri izan dugu: abokatuen greba; Julen Mujika euskal preso politikoaren egoera; eta Parisek diesel autoei ezarri asmo dien zerga berriari buruzko kontuak ekarri dizkigu Arrietak. Ondoren, Argia astekariko zuzendari Estitxu Eizagirre batu zaigu, eta aste honetako alearen aurrerapena egin digu. Elkarrizketa, berriz, Halabedi irratiko Jon Aranburuk Julen eta Iñigori egin die, TTIP Merkataritzari eta inbertsioei buruzko Itun Transatlantikoaz. Komunikazioari zabaltzen diogun tartean, Xabier Landabidearekin streaming-az aritu gara. Amaitzeko, Bilbo HIriako Mieltxo Monfortek Agus Perez kritikariari egindako elkarrizketari esker, Bizkaiko hiriburuan izan diren eta izango diren antzerki eta dantza emanaldien berri izan dugu.

Gaurko irratien tartean, Esan Erran irratiko esatari eta Pulunbe aldizkariko kazetari Josu Martirekin hitz egin dugu, Belate babes bereziko ingurune izendatu izanaz. Ondoren, Bilbo Hiria irratiko esatari Mieltxo Monfortek Jabi Zabala eta Xabier Monasteriorekin atzo amaitutako Durangoko azokaren balorazioa egin du. Elkarrizketa, berriz, SOS Arrazakeriako Mikel Mazkiarani egin diogu, ostiralean aurkeztu zuten 2013ko Espainiako arrazismo kasuen inguruko txostenaz. Ondoren, gizarte eta ekonomia kontuetan murgildu gara, eta Gaindegiako koordinatzaile Imanol Esnaolarekin hitz egin dugu Euskal Herrian goi mailako formazioak duen egoeraz. Amaitzeko, Zumaiako Ernaiko kideek abian jarritako Gu gara giltza dinamikaren inguruko elkarrizketa egin dute, Arraio irratiko lagunek.

Lehenik eta behin, Bilbo Hiria Irratiko esatari Mieltxo Monforten eskutik Bizkaia aldeko kontuen berri izan dugu Ondoren, Ariane Kamio eta Ikoitz Arreserekin bihar abiatuko den Durangoko Azokari begira jarrita, azokaren ereduaz eta izaeraz hausnartuz tertulia egin dugu. Gaurkoan, egun bat aurreratu dugu Gaur8 astekariari egiten diogun aurrerapena, eta Amagoia Mujikarekin ezagutu ditugu etziko aleak ekarriko dituen xehetasunak.Gero, arte kontuetan murgildu gara, eta Halabedi irratiko esatari Jon Aranburuk Alba Fernandez kolaboratzailearekin Giuseppe Arcimboldoren ‘Rodolfo II.a obra landu du. Amaitzeko, Txapa irratiko lagunen ekarpena jaso dugu: ‘Arte sorkuntza familian’ ikastaroaz Laia Abedosi egindako elkarrizketa.

Lehenik eta behin, Irulegi irratiko esatari Jojo Bidarten eskutik euren bueltako kontuen berri izan dugu: Zinegin festibalaren balorazioa; Julen Mujikari Okzitaniako Tolosako prefetak ezarritako debekua; eta beste hainbat kontu ekarri dizkigu Bidartek. Ondoren, Argia astekariko zuzendari Estitxu Eizagirre batu zaigu, eta aldizkariaren azken alearen aurrerapena egin digu. Elkarrizketaren tartean, berriz, Halabedi irratiko kideek Euskararen kate hautsiak liburuaz Arantxa Erasun eta David Anautekin eginiko solasaldia izan dugu entzungai. Komunikazioari zabaltzen diogun tartean, Patxi Gaztelumendi batu zaigu, eta komunikazio ikuspegitik “sareak ehundu” esamoldea errepikakor bihurtzeak sortzen dion kezka azaldu digu. Amaitzeko, Bilbo Hiria irratiko Mieltxo Monfortek LIher Barrantes euskara irakasleari eginiko elkarrizketa izan dugu.

Lehenik eta behin, Xorroxin Irratiko esatari Fernando Anbustegirekin hitz egin dugu, Baztan, Malerreka, Bertizarana, Bortziriak, Zugarramurdi eta Urdazubi aldeko berriez. Ondoren, Aitor Abaroa eta Ander Perezekin tertulia egin dugu, euskal preso politikoen egoeran agintariek duten paperaz. Gizarte eta ekonomia kontuei buruzko tartean, eta Koop7ko kide Liher Gonzalezekin hitz egin dugu asteburuan EHNE Bizkaiak egindako kongresuaz. Amaitzeko, Ika-Mizka egitasmoaren harira, hainbat euskaldun ezagunek eginko adierazpenak izan bildu ditugu.

Gaurko irratien tartean, Tolosako Ataria airratiko kideei esker, Tolosaldeko herrietan izango diren kultur eta mobilizazio ekintzen berri izan dugu. Ondoren, Euskal Herriko Bilgune Feministako Saioa Iraolarekin joan den asteko Bilgune Kontarin landutako gai nabarmenen errepasoa egin dugu. Elkarrizketa, berriz, Harribeltza elkarteko presidente Joseba Errekalderi egin diogu, gaur HIESaren aurkako nazioarteko eguna izanik, eta GIB birusdunen errealitateaz hitz egin dugu. Ondoren, euskal antzerkigintzaren tartean sartu gara, eta EHAZE Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteko koordinatzaile Itziar Eliasekin antzerkigintzak dituen dokumentazio beharrez hitz egin dugu. Amaitzeko, Bilbo Hiria irratiko lagunei esker, Barakaldoko Udalean dagoen egoeraren berri izan dugu.

Lehenik eta behin, Beleixe Irratiko esatari Alfredo Alvaroren eskutik Sakana aldeko kontuen berri izan dugu Ondoren, Itziar Arteaga eta Izar Mendigurenekin Barbie panpinaren alternatiba izan asmo duen Lammily panpinaren merkaturatzetik abitauta, umetako jostailuen erabilerak eraikuntza pertsonalean duten eraginaz tertulia egin dugu. Elkarrizketa, berriz, Iparra galdu baik plataformako kide eta Ibon Iparragirre preso politikoaren anai Jon Kirru Iparragirreri egin diogu, larriki gaixorik espetxean duen anaiaren egoeraz eta larunbatean preso gaixo larriak askatzeko Bilbon egingo den manifestazioaz. Amaitzeko, musika kontuetan murgildu gara, eta Halabedi irratiko esatari Jon Aranburuk Berri Txarrak taldeko kideei egindako elkarrizketa izan dugu entzungai.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »