BILAKETAK

Zebra Bidea

RSS-Podcast

aa

Lehenik eta behin, Gure irratiko esatari Ihintza Arrietaren eskutik Lapurdi aldeko kontuen berri izan dugu: lurralde erreformaren egitasmoak Ipar Euskal Herrian izango lukeen eragina; Uztaritzeko UztaHitz dinamika; eta Ipar Euskal Herrian sortu asmo duten hedabide berriari buruzko kontuak ekarri dizkigu Arrietak. Ondoren, Argia astekariko zuzendari Estitxu Eizagirre batu zaigu, eta Larrun hilabetekariaren azken alearen aurrerapena egin digu. Elkarrizketa, berriz, Oiartzun irratiko Mirari Martiarenak Mikel Ajuria alpinistari egin dio, bere azken espedizioez eta aurrera begira dituen asmoez. Komunikazioari zabaltzen diogun tartean, Berria egunkariko kazetari Urtzi Urkizu batu zaigu, eta hainbat hedabideren inguruko nobedadeak ekarri dizkigu.

Lehenik eta behin, Esan Erran irratiko esatari Josu Martirekin eta Halabedi irratiko Jon Aranbururekin hitz egin dugu, Ultzama eta Gasteiz aldeko berriez. Ondoren, Aitor Kaltzakorta eta Lander Arbelaitzekin emakumeenganako indarkeriaren aurkako egunaren harirako tertulia egin dugu. Elkarrizketa, berriz, Bilbo Hiria irratiko lagunek Josu Larrinagari egin diote, maiatzeko udal eta foru hauteskundeen harira kaleratzen diren boto intentzioaren inkestei buruz. Ondoren, gizarte eta ekonomia kontuetan murgildu gara, eta Gaindegiako koordinatzaile Imanol Esnaolarekin hitz egin dugu Euskal Herrian lehen sektoreak duen egoeraz. Amaitzeko, emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna izanik, piropoen eta erasoen artean dagoen muga lausoaren inguruko eguneko adierazpenak bildu ditugu.

Gaurko irratien tartean, Zarauzko Arraio irratiko kideei esker, Urola Kostako herrietan izango diren kultur ekintzen berri izan dugu, batetik. Ondoren, Euskal Herriko Bilgune Feministako Idoia Trenorrekin joan den asteko Bilgune Kontarin landutako gai nabarmenen errepasoa egin dugu. Elkarrizketa, berriz, Ikasle Abertzaleak antolakundeko kide Antxon Barberiari egin diogu, gaur hasi eta ostiralera bitartean iraungo duen heziguneetako mobilizazio astearen inguruan hitz egin dugu. Ondoren, euskal antzerkigintzaren tartean sartu gara, eta EHAZE Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteko koordinatzaile Itziar Eliasekin eta haurrentzako antzerkiaz hizketan aritu gara berarekin. Amaitzeko, Txapa irratiko lagunei esker, abenduan ikusgai izango den Tatoo Circus egitasmoa ezagutu dugu.

Lehenik eta behin, Antxeta Irratiko esatari Maia Muruagaren eskutik, Baionako Luna Negran arituko diren Nahia Zubeldia eta Manu Mathysen berri izan dugu irratien tartean. Ondoren, Gaur8 astekariko arduradun Amagoia Mujika batu zaigu, eta astekariaren biharko alearen aurrerapena egin digu. Elkarrizketa, berriz, Txapa irratiko lagunek Izaskun Marañon psikologoari egin diote, haurren artean izaten diren zeloei eta euren gurasoak kontuan izan beharrekoei buruz. Gaurko literaturaren tartean, 111 Akademiako koordinatzaile Amaia Goikoetxearekin egon gara, Lander Garroren Gerra txikia eta Iban Zalduaren Inon ez liburuez hizketan. Amaitzeko, igandean Usansolo herri bilakatu edo ez jakiteko egingo duten galdeketaren berri izan dugu Bilbo Hiria irratiko lagunek Usansolo Herria plataformako kide Monica Menari egindako elkarrizketari esker.

Lehenik eta behin, Bilbohiria Irratiko esatari Mieltxo Monforten eskutik Bizkaia aldeko kontuen berri izan dugu: politika zein gizarte kontuak ekarri dizkigu Monfortek. Ondoren, Aitor Abaroa eta Ikoitz Arreserekin frankismo garaiko krimenen erantzuleek duten zigorgabetasun egoerari buruzko tertulia egin dugu. Elkarrizketaren tartean, Xaloa telebistako kudeatzaile Ioseba Igarabiderekin hitz egin dugu, abenduan emisioa Iruñerrira hedatzeko behar duten diru bilketa kanpainaz. Ondoren, musika kontuetan murgildu gara, Halabedi irratiko Jon Aranbururen eta Beñardo Goeietxeren eskutik musika kontuen berri izan dugu. Amaitzeko, Ezkerraldeko gazteek jasan behar izan dute polizia jazarpenaz hitz egin dugu Paula Romosekin.

Lehenik eta behin, Irulegi irratiko esatari Jojo Bidarten eskutik euren bueltako kontuen berri izan dugu: Lurrama eta Xilabaren balorazioa; gai sozialak; eta larunbatean egingo den autodeterminazioari buruzko foroaren kontuak ekarri dizkigu Arrietak. Ondoren, Argia astekariko zuzendari Estitxu Eizagirre batu zaigu, eta aldizkariaren azken alearen aurrerapena egin digu. Elkarrizketa, berriz, Halabedi irratiko Iker Leturiondok Iban Zaldua idazleari egin dio gaur aurkeztu duten Gora Gasteiz herri dinamikako partaide gisa. Komunikazioari zabaltzen diogun tartean, Xabier Landabidea batu zaigu, eta GoogleApps-en inguruan hitz egin digu. Amaitzeko, Haurralde fundazioak eta Astigarragako Udalak elkarlanean sustatutako Matazak egitasmoaz aritu gara Haurraldeko kide Julen Figuerasekin.

Lehenik eta behin, Xorroxin Irratiko esatari Joseba Otolarekin hitz egin dugu, Igantzi, Bera eta Elizondo aldeko berriez. Ondoren, tertulia egin izan ezin dugunez, gaztetxeetan eta gune autogestionatuetan izaten diren genero rolei buruzko Hamaika telebistaren erreportajea izan dugu entzungai. Gizarte eta ekonomia kontuei buruzko tartean, eta Koop7ko kide Liher Gonzalezekin hitz egin dugu Ondarroako Arrigorri ostatu-jatetxe kooperatiboaren inguruan. Amaitzeko, Trebiñu Arabara batzeko Espainiako Kongresuan egindako eskaeraz bildutako eguneko adierazpenak izan ditugu.

Gaurko irratien tartean, Zarauzko Arraio irratiko kideei esker, Urola Kostako herrietan izango diren kultur ekintzen berri izan dugu, batetik; eta Ataria irratiaren bidez Tolosaldeko berriak jaso ditugu, bestetik. Ondoren, Euskal Herriko Bilgune Feministako Amaia Zufiarekin joan den asteko Bilgune Kontarin landutako gai nabarmenen errepasoa egin dugu. Elkarrizketa, berriz, Ane Irazabal kazetariari egin diogu, Egipton aurkitzen da bera, eta Suezko ubide berriaren egitasmo faraonikoaz hitz egin digu. Ondoren, euskal antzerkigintzaren tartean sartu gara, eta EHAZE Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteko koordinatzaile Itziar Eliasekin eta Euli giro obraz aritu gara. Amaitzeko, Bilbo Hiria irratiko lagunek Aitor Urrezti Gure Energia Plataformako kideari egindako elkarrizketa izan dugu entzungai.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »