BILAKETAK

Zebra Bidea

RSS-Podcast

aa

Lehenik eta behin, Xorroxin Irratiko esatari Fernando Anbustegirekin hitz egin dugu, Baztan, Elizondo eta Bera aldeko berriez. Ondoren, Aitor Abaroa eta Ander Perezekin igandean Katalunian egin asmo duten galdeketari buruzko tertulia egin dugu. Gizarte eta ekonomia kontuei buruzko tartean, eta Koop7ko kide Liher Gonzalezekin hitz egin dugu Olatukoop dinamikaren inguruan. Amaitzeko, Txapa irratiko kideek Haritz Kanpandegiri egindako elkarrizketari esker, Oñatiko Txantxi moneta sozialaren berri izan dugu.

Lehenik eta behin, Ataria irratiko esatari Iñigo Terradillosi esker, Tolosa aldeko kontuen berri jaso dugu. Ondoren, Euskal Herriko Bilgune Feministako Saioa Iraolarekin joan den asteko Bilgune Kontarin landutako gai nabarmenen errepasoa egin dugu. Elkarrizketa, berriz, Añorgako Cementos Rezola lantegi zaharreko etxebizitza okupatu dutenetako kide batei, Joni, egin diogu. Ondoren, euskal antzerkigintzaren tartean sartu gara, eta EHAZE Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteko koordinatzaile Itziar Eliasekin eta Aitor Bengoetxearekin hitz egin dugu. Amaitzeko, Zabaldi elkarteko Maider Sukunzarekin egon gara, elkarteak antolatu duen XVIII. Elkartasun Astearen inguruan.

Lehenik eta behin, Antxeta Irratiko esatari Koldo Nausiaren eskutik, gaur Judas Arrietak antolatuta Hondarribian egingo duten Txinatar Kultur Jardunaldien ebrri izan dugu. Ondoren, Gaur8 astekariko kazetari Oihana Llorente batu zaigu, eta astekariaren biharko alearen aurrerapena egin digu. Elkarrizketa, berriz, Mikel Elorzari egin diogu, eta astearen errepaso kritikoa egin digu. Ondoren, Garoa kultur laborategiko Imanol Agirrerekin aritu gara heriotzari buruzko liburuez. Amaitzeko, Oiartzun irratiko esatari Mirari Martiarenarekin arrautza frijituei buruzko ikerketa soziologikoa egin dugu.

Lehenik eta behin, Bilbohiria Irratiko esatari Mieltxo Monforten eskutik Bizkaia aldeko kontuen berri izan dugu: Barakaldoko, Txorierriko eta Bilboko kontuak ekarri dizkigu Monfortek. Ondoren, Itziar Arteaga eta Izar Mendigurenekin AHTren lanei buruzko tertulia egin dugu: Hernialdeko zuloa, gastatzen duten dirutza, herri mugimenduen zeregina… Elkarrizketa, berriz, Seaskako lehendakari Paxkal Indori egin diogu, Ziburuko Kaskarotenea ikastolaren bueltako azken kontuei eta azaroaren 8rako deitu duten manifestaziaori buruz. Ondoren, arte kontuetan murgildu gara, Halabedi irratiko Jon Aranbururen eta Alba Fernandezen eskutik Marcel Duchampen Iturria obra ezagutu dugu. Amaitzeko, aurten 30. urtemuga beteko duen Oreretako Zintzilik irrati libreko kide Julen Etxegarairekin egon gara.

Lehenik eta behin, Gure Irratiko esatari Ihintza Arrietarekin hitz egin dugu, Lapurdiko berriez. Ondoren, Argia astekariko zuzendari Estitxu Eizagirre batu zaigu, eta aldizkariaren azken alearen aurrerapena egin digu. Elkarrizketa, berriz, Halabedi irratiko Iker Leturiondok Errigora dinamikako antolatzaile eta ekoizle banari egin die. Komunikazioari zabaltzen diogun tartean, Xabier Landbidea batu zaigu croudfunding finantzaketa sistemaz hitz egitera. Amaitzeko, igandean Arrankudiagan euskal estatuari buruz egingo duten galdeketaz Bilbo Hiriako lagunek Julen Gorostizagari egindako elkarrizketa entzuteko aukera izan dugu.

Lehenik eta behin, Esan Erran irratiko esatari Josu Martirekin eta Halabedi irratiko Jon Aranbururekin hitz egin dugu, Ultzama eta Gasteiz aldeko berriez. Ondoren, Aitor Kaltzakorta eta Lander Arbelaitzekin euskarazko hedabideek dituzten oztopoei buruzko tertulia egin dugu. Elkarrizketa, berriz, Bilbo Hiriako Mieltxo Monfortek Josu Larrinagari egin dio, Abiadur Handiko Trenaren lanek eragindako zuloei buruz. Ondoren, gizarte eta ekonomia kontuetan murgildu gara, eta Gaindegiako koordinatzaile Imanol Esnaolarekin hitz egin dugu Euskal Herriko biztanleriaren jatorri aniztasunaren inguruan. Amaitzeko, eguneko adierazpenen tartean, gaur UEMAk eta Berastegiko Udalak eginiko salaketari egin diogu lekua.

Lehenik eta behin, Arraio irratiko kideei esker, Miren Garate eta Hodei Estebanekin hitz egin dugu, Zarauzko Putzuzulo gaztetxearen bederatzigarren urtemugaz. Ondoren, Euskal Herriko Bilgune Feministako Idoia Trenorrekin joan den asteko Bilgune Kontarin landutako gai nabarmenen errepasoa egin dugu. Elkarrizketa, berriz, Ernai gazte antolakundeko kide Borja Donairi egin diogu, LAB sindikatuarekin batera kaleratu duten Gazteentzako lan eskubideen gida-ren berri jakiteko. Ondoren, euskal antzerkigintzaren tartean sartu gara, eta EHAZE Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteko koordinatzaile Itziar Eliasekin eta Iñaki Ziarrustarekin hitz egin dugu, azken horrek itzuli, egokitu eta zuzendutako Arren ganbara eta emeneen sotoa obraren inguruan.

Lehenik eta behin, Antxeta Irratiko esatari Maia Muruagaren eskutik, gaur Maialen Errotabeherek Baionan aurkeztuko duen Biluzik diskoaren berri izan dugu. Ondoren, Gaur8 astekariko arduradun Amagoia Mujika batu zaigu, eta astekariaren biharko alearen aurrerapena egin digu. Elkarrizketa, berriz, Txapa irratiko kideek Itsaso Azkarateri egin diote, Bergaran asteburuan ikusgai egongo den Helduen nazioarteko XII. Txotxongilo Mostra ekitaldiari buruz. Amaitzeko, Bilbo Hiriako lagunen eskutik Deustuko gazte lokalaren 23. urtemuga ospakizunak ezagutu ditugu.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »