BILAKETAK

Zebra Bidea

RSS-Podcast

aa

Astelehenero egin ohi dugun gisa, iritziaren tartearekin ekin diogu gaur ere, zehazki, Antxon Iturrizak mendia eta itsasoa uztartuz egindako ibilaldi proposamenarekin. Elkarrizketa nagusian, Tolosan abian jarritako Tolosa kale biziak egitasmoaz aritu gara Ibai Iriarte bertako alkatearekin. Saioaren bigarren zatiari Arabako Hitzako Anakoz Amenabarrek ekarritako Arabako berriekin ekin diogu. Gaurko kolaborazio tematikoaz, berriz, SOS Arrazakeriako Patxi de la Fuente arduratu da, eta garapenzalekeriaren kronika egiteko Julio Villanuevak bat egin du gurekin. Amaitzeko, ekonomia justuagoaren tartean, Auzolan ekimeneko Leire Saitua batu zaigu.

Asteko lehen egunean egiten dugun bezala, iritziaren tartearekin ekin diogu gaur saioari; zehazki, Xarlo Etxezaharretak Europako Parlamenturako bozen emaitza jakin aurretik egindako hausnarketarekin. Elkarrizketa nagusia Bidazi elkarteko kide Oier Fuentesi egin diogu, eta Alkaiagan –Bera eta Irun artean– martxan duten tokiko produktuen azoka egonkorraz hitz egin digu. Saioaren bigarren zatiari Arabako Hitzako Anakoz Amenabarrek ekarritako Arabako berriekin ekin diogu. Herri mugimenduen tartean, berriz, STOP Kaleratzeak-eko Miren Olaetxearekin hitz egin dugu. Garapenzalekeriaren tartean Mikel Otero batu zaigu, eta bioerregaien inguruan aritu zaigu. Amaitzeko, Koop57ko Liher Gonzalezek bat egin du gurekin, eta Cronicas del estallido Viaje a los movimientos que cambiaron America Latina liburuan bildutako Boliviako borrokak kontatu dizkigu.

Astelehenero egin ohi dugun gisa, iritziaren tartearekin ekin diogu gaur ere, zehazki, Zaloa Ibeasek zaintzaz arduratzen diren langileen eta guneen egoeraz egindako hausnarketarekin. Elkarrizketa nagusian, Añorgan abian jarritako Zerbeza eta patatak egitasmoaz aritu gara Maddi del Campo eta Asier Azpirozekin. Saioaren bigarren zatiari Arabako Hitzako Anakoz Amenabarrek ekarritako Arabako berriekin ekin diogu. Gaurko kolaborazio tematikoaz, berriz, SOS Arrazakeriako Patxi de la Fuente arduratu da, eta garapenzalekeriaren kronika egiteko Mikel Alvarezek bat egin du gurekin. Amaitzeko, ekonomia justuagoaren tartean, Auzolan kooperatibako Leire Saitua batu zaigu.

Asteko lehen egunean egiten dugun bezala, iritziaren tartearekin ekin diogu gaur saioari; zehazki, Odei Barrosok Ipar Euskal Herriko haurrentzako euskarazko eskaintzaz egindako hausnarketarekin. Elkarrizketa nagusia Joxemi Zumalabe fundazioko kide Olatz Dañobeitiari egin diogu, eta Dabilen harriari goroldiorik ez  egitasmoaz hitz egin digu. Saioaren bigarren zatiari Arabako Hitzako Anakoz Amenabarrek ekarritako Arabako berriekin ekin diogu. Herri mugimenduen tartean, berriz, STOP Kaleratzeak-eko Miren Olaetxearekin hitz egin dugu. Amaitzeko, Koop57ko Liher Gonzalezek bat egin du gurekin, eta datozen kolaborazioetan xehe aztertuko duen Cronicas del estallido Viaje a los movimientos que cambiaron America Latina liburuaz aritu zaigu.

Astelehenero egin ohi dugun gisa, iritziaren tartearekin ekin diogu gaur ere, zehazki, Xarlo Etxezaharretak egindako hausnarketarekin. Elkarrizketa nagusian, Jone Miren Hernandez EHUko antropologia irakaslearekin hitz egin dugu, euskararen bueltan genero ikuspegitik hausnarketa eginez. Saioaren bigarren zatiari Arabako Hitzako Anakoz Amenabarrek ekarritako Arabako berriekin ekin diogu. Gaurko kolaborazio tematikoaz, berriz, SOS Arrazakeriako Patxi de la Fuente arduratu da, eta garapenzalekeriaren kronika egiteko Julio Villanuevak bat egin du gurekin.

Asteko lehen egunean egiten dugun bezala, iritziaren tartearekin ekin diogu gaur saioari; zehazki, Zaloa Ibeasek etxe langileek jasaten duten esplotazioaz egindako hausnarketarekin. Elkarrizketa nagusia Cristina Tapiari egin diogu, eta Mintzalaguna egitasmoaren Interneteko aldaera den Mintzanet egitasmoaz hitz egin digu. Saioaren bigarren zatiari Arabako Hitzako Anakoz Amenabarrek ekarritako Arabako berriekin ekin diogu. Herri mugimenduen tartean, berriz, STOP Kaleratzeak-eko Miren Olaetxearekin hitz egin dugu. Gero, garapenzalekeriaren kronika izan dugu Mikel Oteroren eskutik, eta muturreko energiari zein frackingari buruzko kontuak aipatu dizkigu. Amaitzeko, Koop57ko Liher Gonzalezek bat egin du gurekin, eta demokrazia ekonomikoaren abantailez aritu zaigu.

Astelehenero egin ohi dugun gisa, iritziaren tartearekin ekin diogu gaur ere, zehazki, Gabirel Ezkurdiakk Errusia eta Ukrainako egoeraz egindako hausnarketarekin. Elkarrizketa nagusian, Iruñeko Donibane Gazte Asanbladaren 20. urtemugaz aritu gara bertako kide Jon Abaigarrekin. Saioaren bigarren zatiari Arabako Hitzako Anakoz Amenabarrek ekarritako Arabako berriekin ekin diogu. Gaurko kolaborazio tematikoaz, berriz, SOS Arrazakeriako Patxi de la Fuente arduratu da, eta garapenzalekeriaren kronika egiteko Mikel Alvarezek bat egin du gurekin. Amaitzeko, lagun berri bat izan dugu ekonomia justuagoaren tartean, Auzolan kooperatibako Leire Saitua.

Asteko lehen egunean egiten dugun bezala, iritziaren tartearekin ekin diogu gaur saioari; zehazki, Xarlo Etxezaharretak Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako udal bozez egindako hausnarketarekin. Elkarrizketa nagusia Amaia Agirregabiriari egin diogu, Pasaiako alkatea da bera, eta herri horretan sortu nahi duten emakume migratzaileentzako taldeaz hitz egin digu. Saioaren bigarren zatiari Arabako Hitzako Anakoz Amenabarrek ekarritako Arabako berriekin ekin diogu. Herri mugimenduen tartean, berriz, STOP Kaleratzeak-eko Miren Olaetxearekin hitz egin dugu. Gero, garapenzalekeriaren kronika berezia izan dugu, Bea bizikletaz egiten ari den bidaia kontatzera batu delako Zebrabidera, eta bide batez, frackingari buruzko kontuak aipatu dizkigu. Amaitzeko, Koop57 kooperatibako Liher Gonzalezek bat egin du gurekin, eta demokrazia ekonomikoaren ezaugarriez hitz egin dugu berarekin.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »