BILAKETAK

Zebra Bidea

RSS-Podcast

aa

Lehenik eta behin, Antxeta Irratiko esatari Maia Muruagaren eskutik, asteburuan Hendaian 20. urtemuga ospatuko duen ‘Lanetik egina’ elkartearen berri izan dugu; eta Bilbo Hiria irratiko Mieltxo Monfortek Bilboko 12. Munduko Arrozak edizioaz hitz egin digu. Amagoia Mujikak ‘Gaur8’ astekariaren biharko alea aurreratu digu. Bi astean behin bezala, Mikel Elorzak azken aldiko aktualitatearen errepaso kritikoa egin digu. 111 Akademiako koordinatzaile Amaia Goikoetxearekin egon gara, eta Mixel Itzainaren ‘Xalbador’ eta Katixa Agirreren ‘Atertu arte itxaron’ liburuez hitz egin digu. Amaitzeko, Txapa irratiko lagunek Itziar Bartolomerekin izandako solasaldiari egin diogu lekua.

Lehenik eta behin, Bilbo Hiria Irratiko koordinatzaile Mieltxo Monforten eskutik Bizkaia aldeko kontuen berri izan dugu. Tertulian, Itziar Arteaga eta Izar Mendigurenekin haurrak txertatzearen aldeko eta aurkako arrazoiez hausnartu dugu. Elkarrizketa, Urtzi Urkizuri egin diogu ‘Kakatua dabel ur’ emanaldiaz. Kultur sormenen tartean, Halabediko esatari Jon Aranburuk eta arte kolaboratzaile Alba Fernandezek Yves Klein artistaz hitz egin digute. Amaitzeko, Ttiklikeko Itxaro Mendizabali Txapa irratiko lagunek aurtengo ikasturteaz egindako elkarrizketa izan dugu entzungai.

Lehenik eta behin, Gure Irratiko esatari Ihintza Arrietak bakegintza, lurralde erreforma eta gizarte zerbitzuei buruzko kontuak ekarri dizkigu irratien tartera. Ondoren, Estitxu Eizagirrek Argiaren aste honetako Argiaren alea aurreratu digu. Elkarrizketaren tartean, Halabedi irratiko esatari Iker Leturiondok Leire Sueskunekin hitz egin du aurteno Araba Euskaraz festaz eta Arabar Errioxan euskarak duen egoeraz. Komunikazioari zabaltzen diogun tartera Patxi Gaztelumendi batu zaigu, eta EHZ festibalari komunikazio ikuspuntutik errparatu dio. Amaitzeko, bihar Parisko Asanblada Nazionalean egingo den bake konferentziaren berri izan dugu Radiokulturakoek Peio Dufauri egindako elkarrizketari esker.

Gaurko irratien tartean, Halabedi irratiko Jon Aranbururekin eta Esan Erran irratiko Lur Gilekin hitz egin dugu Gasteiz, Ultzama eta Basaburuako kontuez. Ondoren, Javier Maroto Gasteizko alkatearen adibideari tiraka, homosexual izanik arrazista izateak duen eraginaz hausnartu dugu Lander Arbelaitz eta Aitor Kaltzakortarekin. Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Mieltxo Monfortek Josu Larrinagarekin aztertu duen Greenpeacen ingurumen txostenaren ingurukoei ere egin diegu lekua. Gizarte eta ekonomia gaien tartean, Koop57ko Liher Gonzalezekin joan den asteburuan egindako Alternatiben herrixkaz aritu gara hizketan. Amaitzeko, Bergaran sortu den Senegalen aldeko elkartearen berri izan dugu, Txapa irratiko lagunen bidez.

Irratien tartean, Oiartzun Irratiko lagunek Oiartzungo nesken futbol taldearen atzoko partidaz bildutakoak entzun ditugu. Ondoren, Euskal Herriko Bilgune Feministako kide Idoia Trenorrekin azken ‘Bilgune Kontari’-n landutako kontuen errepasoa egin dugu. Elkarrizketa Arraio irratikoek MFESst! Kolektiboko kide Gurutze Ostolazari egin diote, Zarautzen antolatu duten Lou Rock udalekuaz. Euskal antzerkigintzari zabaltzen diogun tartean, EHAZE Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteko Itziar Eliasek ‘Abarka Short’ ikuskizunaz zein Azkoitiko Matadeiko antzerki jardunaldiez hitz egin digu. Amaitzeko, Bilbo Hiria irratikoek Gotzon Hermosillarekin Barakaldoko Udaleko kontuak jorratu dituzte.

Lehenik eta behin, Radiokoltura irratiko lagunek Filgi Claverieri egindako elkarrizketari esker, Luhusoko dekoratu fabrikaren berri izan dugu. Aimar Etxeberriak ‘Gaur8’ astekariaren biharko alea aurreratu digu. Eguneko adierazpenen tartean, bihar EH 11 Kolorek egingo duen festaren ingurukoak izan ditugu, Hamaika telebistan Xabier Mendigurenen esandakoen harira. Elkarrizketaren tartean, Fiachrasen azken diskoaz Txapa irratiko lagunek Aitor Aldanondori egindako elkarrizketa izan dugu entzungai. Garoa kultur laborategiko Imanol Agirrerekin egon gara, eta literaturaz eta saraogintzaz aritu zaigu. Amaitzeko, Deustualdeko Prest aldizkariaren azken aleaz aritu da Lur Mallearekin Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Mieltxo Monfort.

Lehenik eta behin, Beleixe Irratiko esatari Alfredo Alvaroren eskutik Sakana aldeko kontuen berri izan dugu. Ondoren, Ikoitz Arrese eta Aimar Etxeberriarekin tertulian murgildu gara, eta LOMCEren ezarpenaren bueltan dagoen zalapartaz aritu gara. Aurten hamar urteko ibilbidea osatuko duen Skasti musika taldearen berri izan dugu Zarauzko Arraio irratiko lagunek Itu eta Joeli egindako elkarrizketari esker. Kultur sormenen tartean, musika kontuetan murgildu gara, Halabedi irratiko esatari Jon Aranbururen eta Ibon Rodriguez musika kolaboratzailearen eskutik ‘Euskantu’ egitasmoa ezagutu dugu. Amaitzeko, Txapa irratikoek Andoni Larrañagarekin ‘Erein Da Jan’ dendaz izandako elkarrizketari egin diogu lekua.

Lehenik eta behin, Irulegi Irratiako esatari Jojo Bidart batu zaigu eta euren bueltako berriak ekarri dizkigu. Ondoren, Estitxu Eizagirrek Argiaren aste honetako alea aurreratu digu. Eguneko adierazpenetan, Fito Rodriguezek Gladys del Estalen erailketaren 36. urtemugan esandakoei egin diegu tartea. Elkarrizketaren tartean, Blanca Urgellekin hitz egin du Halabedi irratiko esatari Iker Leturiondok, Javier Maroto Gasteizko alkatetzatik kanpo uzteko hainbat ezagunek egin duten eskariaz. Xabier Landabideak ‘Gabriel Arestiren ondarea’ zikloaz hitz egin digu. Amaitzeko, Igandean Berriozarren egingo den Lasterbideanen 3. edizioaz aritu gara Igor Ibargurenekin.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »