BILAKETAK

Zebra Bidea

RSS-Podcast

aa

Lehenik eta behin, Ataria irratiko esatari Iñigo Terradillos batu zaigu irratien tartera, eta Tolosa aldeko kontuak ekarri dizkigu. Ondoren, Euskal Herriko Bilgune Feministako kide Oihana Etxebarrietarekin azken ‘Bilgune Kontari’-n landutako kontuen errepasoa egin dugu. Elkarrizketa Berako Kaxerna irrati libreko Jon Mikel Matxiarenari egin diogu, joan den ostegunean ekin baitzioten emisioari. Euskal antzerkigintzari buruzko tartean, EHAZEko Itziar Eliasekin egon gara, ‘Idazlea zeu zara, irakurtzen duzulako’ antzezlanaz eta ‘Antzez-motz’ lehiaketaz. Amaitzeko, Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Mieltxo Monfortek Joseba Lazkano ACT antzerki laburren jaialdiaren antolatzailearekin izandako solasaldiari lekua egin diogu.

Lehenik eta behin, Gure Irratiko esatari Ihintza Arrietak bakegintza, lurralde erreforma eta gizarte zerbitzuei buruzko kontuak ekarri dizkigu irratien tartera. Ondoren, Estitxu Eizagirrek Argiaren aste honetako Argiaren eta Larrun hilabetekariaren aleak aurreratu dizkigu. Elkarrizketaren tartean, Halabedi irratiko esatari Iker Leturiondok Gasteizko ‘Gure hezkuntza’ plataformako Aitor Idigorasekin hitz egin du LOMCEren barnean LHko 3. mailako ikasleei egin nahi dieten kanpo ebaluazio azterketaz. Komunikazioari zabaltzen diogun tartera Urtzi Urkizu batu zaigu, eta prentsa askatasunaz, publizitate jaialdiez eta hedabideetako nobedadeez hitz egin digu. Amaitzeko, asteburuan Zarautzen izango den Literaturiaren ingurukoak ekarri dizkigute Arraio irratiko lagunek, Ana Galarragari egindako elkarrizketari esker.

Gaurko irratien tartean, Halabedi irratiko Jon Aranbururekin eta Esan Erran irratiko Lur Gilekin hitz egin dugu Gasteiz, Ultzama eta Basaburuako kontuez. Ondoren, igandeko udal eta foru hauteskundeek utzitako emaitzez hausnartu dugu tertulian, Lander Arbelaitz eta Aitor Kaltzakortarekin. Gai berari tiraka, Bilbo Hiria irratian Josu Larrinagak eta Jabi Zabalak esandakoei ere egin diegu lekua. Gizarte eta ekonomia gaien tartean, Koop57ko Liher Gonzalezek bera kide den elkartearen sorreraren ingurukoak eta bertan parte hartzearen garrantzia nabarmendu dizkigu.

Lehenik eta behin, Beleixe Irratiko esatari Alfredo Alvaroren eskutik Sakana aldeko kontuen berri izan dugu. Ondoren, Ikoitz Arrese eta Aimar Etxeberriarekin tertulian murgildu gara, eta Euskadi irratiak Xabier Olanoren hitz batzuk ezkutatu izanaz hausnartu dugu. ‘Latsegietan’ egitasmoaren berri ere izan dugu, Radiokulturako lagunek Alice Tuckerren hitzekin osatutako erreportajeari esker. Kultur sormenen tartean, arte kontuetan murgildu gara, Halabedi irratiko esatari Jon Aranbururen eta Oihana San Vicenteren eskutik. Amaitzeko, Txapa irratikoek Nerea Mendizabalekin haurren autonomiaz eta gurasoen gainbabesaz izandako elkarrizketari egin diogu lekua.

Lehenik eta behin, Irulegi Irratiako esatari Jojo Bidart batu zaigu eta euren bueltako berriak ekarri dizkigu. Ondoren, Estitxu Eizagirrek Argiaren aste honetako alea aurreratu digu. Eguneko adierazpenetan, Hekimeneko zuzendari Alberto Barandiaranek gaur Euskal Irratietan esandakoei egin diegu tartea. Elkarrizketaren tartean, Halabedi irratiko esatari Jon Leturiondo ‘Des Zentsu elektorala’ dinamikako Karlos Zulaikarekin egon da. Komunikazioari zabaltzen diogun tartera Patxi Gaztelumendi batu zaigu eta Gasteizko herri harresiak izan zuen hedapenaz zein txiolarien aurkako errepresioaz aritu da. Amaitzeko, Arraio irratiaren 9. urtemugaz hitz egin dugu Ganix Gesalagarekin.

Lehenik eta behin, Xorroxin Irratiko esatari Amaia Eneterreagarekin hitz egin dugu, Baztan, Malerreka, Bertizarana, Bortziriak, Zugarramurdi eta Urdazubi aldeko berriez; eta, ondoren, Oiartzun irratiko Alazne Etxeberriak Oarso-Bidasoako Hitzako Urko Etxebesterekin izandako solasaldiari egin diogu lekua. Tertulian,Aitor Abaroa eta Ander Perez izan ditugu, Gasteizen atzo izandako herri harresiaz hausnartzen. Elkarrizketa, Bilbo Hiriako koordinatzaile Mieltxo Monfortek Iñaki Barcenari egin dio, frackingaren gaiak hauteskundeetan izan behar lukeen garrantziaz. Gizarte eta ekonomia kontuei buruzko tartean, Gaindegiako koordinatzaile Imanol Esnaolarekin Euskal Herriko inportazioaz. Amaitzeko, Info7 irratiko Maite Bidartek Fernando Mendiolarekin Nafarroako gobernu berriari memoria historikoaren arloan eskatu beharrekoez hitz egindakoa izan dugu entzungai.

Lehenik eta behin, Ataria irratiko esatari Iñigo Terradillos batu zaigu irratien tartera, eta Tolosa aldeko kontuak ekarri dizkigu. Ondoren, Euskal Herriko Bilgune Feministako kide Idoia Trenorrekin azken ‘Bilgune Kontari’-n landutako kontuen errepasoa egin dugu. Elkarrizketa Eleak mugimenduko Garaziri egin diogu goizean Gasteizko herri harresian gertatu dena baloratzeko; bide beretik, Gara egunkariko kaeztari Aitor Agirrezabalekin eta Halabedi irratiko esatari Jon Aranbururekin hitz egin dugu, halakoak hedatzeaz duen garrantziaz. Euskal antzerkigintzari buruzko tartean, kritika ekarri digu gaur, Itziar Eliasek. Amaitzeko, Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Mieltxo Monfortek Gotzon Hermosilla kazetariarekin izandako solasaldiari lekua egin diogu.

Lehenik eta behin, Antxeta Irratiko esatari Maia Muruagaren eskutik, maiatzaren 21etik 24ra Hendaian egingo den ‘Antzerkiaren maiatza’-ren berri izan dugu; eta Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Mieltxo Monfortek ‘Berton’ aldizkariaz Lur Mallearekin izandako solasaldiari ere egin diogu lekua. Oihana Llorentek ‘Gaur8’ astekariaren biharko alea aurreratu digu. Eguneko adierazpenen tartean, igandean Sarrigurengo eskolaren ald e egingo den ‘Sortzen’ jaiaren ingurukoak izan ditugu. Elkarrizketaren tartean, Perurenako I. Giza Proba Txapelketaz Emarriko Olatz Mitxelenarekin eta Ibarrako Aitzi Lizarralderekin izandako solasaldiari egin diogu lekua. Garoa kultur laborategiko Imanol Agirrerekin egon gara, eta udal eta foru hauteskundeetarako kanpainak liburu dendetan duen eraginaren ingurukoak jorratu ditugu.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »