BILAKETAK

Zirimola saioa

RSS-Podcast

aa

Gabon gaueko Zirimola saioa

Aste honetako Zirimolan: Iruñeako Altxatu taldeko kidea, larunbat honetan Ondarrun egingo den “Emakume Abertzaleon VI. Topaketa Feminista”, kale inkestak, Joxemi Zumalaga Fundazioak antolaturiko proiektua…

Zirimola, denboraldi berriko lehen saioa

Zirimola saio berria

Zirimola saio berria

Berri batzuen irakurketarekin hasi dugu aste honetako irratsaioa, eta horren ostean Bilgune Feministarekin batera gorpuzten gabiltzan Arrakala proiektua hartu dugu hizpide. Ekainaren 13an, ostirala, egingo dugu aurkezpen jaialdia Donostiako Kafe Antzokian, 19:30ean hasita. Bertan espero zaitugu!

Eta eguzkia atera da, uda bertan daukagu… zer egingo dugu gazteok hurrengo hilabeteetan?Parrandaz parranda ibili, bidaiatu, dantza egin, ligatu…? Telefonoaren bestaldetik udarako zein plan dituzten kontatu digute hainbat gaztek!

Gaurko Zirimola saioan, gazteekin loturiko azken albisteak errepasatzearekin batera, Arraundeguorlen inguruan sakondu eta Siroka taldearen kantak ekarri nahi izan ditugu.

Berri batzuen irakurketarekin hasi dugu aste honetako irratsaioa, eta Okela Sormen Lantegira egin dugu jauzi ondoren. Diziplina ezberdinetako hiru artista euskaldunek osatzen duten espazio kolektiboa da, Bilboko San Frantzisko auzoan kokatua. Bertan, Okelako kideen ibilbide artistikoa garatzeaz gain, kolektiboki eskaintza kultural bat burutzen da. Euskal arte garaikidea ardatz izanik, pentsamendu kritikoa, gogoeta, eztabaida eta artisten saretzea bultzatzeko asmoz jaio den espazio irekia da, topaleku eta elkargunea. Arte eragileen eta herritarren arteko elkarlankidetza eta harreman eremuak eskainiko dituena.Jarraian, dei “erdi ezkutuak” egin ditugu (kar, kar, kar): haiek ezer jakin gabe azterketak ate joka dituzten hainbat ikaslerekin jarri gara harremanetan, azken egun hauetan bizitzen ari diren komerien berri jasotzeko. Aupa gazteak, animo!

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »