BILAKETAK

Zirimola saioa

RSS-Podcast

aa

Berri batzuen irakurketarekin hasi dugu aste honetako irratsaioa, eta Askapenako kide Igor Goikolearekin solastu gara ondoren brigaden inguruan. Asteko kolaborazioan, aldiz, elikadura eta ekologia hartu dituzte hizpide Galdakaoko Ortuondo irratiko gazteek. Portzierto, Oliba Gorriakekoek egin zuten crowfundinga benetakoa izan zela uste duzue? Gutako batzuri iritsi zaigu etxera disko berria, beste batzuri ez… Eta gainera ez digute telefonoa hartzen! Ideien guda tarte batez utzi eta azalpenak ematea exijitzen diegu! kar, kar, kar!

Berri batzuen irakurketa kritikoarekin hasi dugu aste honetako irratsaioa. Ba al zenekien Alemaniako Gobernuak haurrak dituzten gurasoek astean 40 ordu lan egin beharrean 32 egin eta soldata bera jasotzea proposatu zuela urtarrilean? Hemen posible izango litzateke horrelakorik? Guk Adegira (Gipuzkoako enpresaburuen elkartera) deitu dugu hori galdetzen, eta telefonistak esan digu gurekin kafe bat hartuz gero kontatuko digula bere iritzia! Kar, kar, kar!Bestetik, aste honetako irratsaioan Ernaik kaleratu berri duen ‘Gazteak, lana eta prekarietatea’ dossierra izan dugu hizpide nagusi. Horretarako, gazte antolakundeko kidea den Gotzon Elizburu izan dugu gurekin Antxeta Irratiko estudioan, eta modu argian azaldu dizkigu dossierrean bildu dituzten datuak eta ideiak.Amaitzeko, martxoaren 8aren harira, gogoeta interesgarria plazaratu du Oihana Etxebarrietak: “Zergatik atera behar gara kalera?”.

Beno beno benoooo, hasi garela Zirimola irratsaioari neurria hartzen! Ttak ttak! Aste honetan hainbat berri eta astokerirekin hasi dugu saioa, eta martxoaren 3an Bilbon zein Gasteizen eratuko diren gazte blokeen inguruko solasaldiekin gorpuztu dugu irratsaioa

zirimola_taldea_3Ekin diogu Zirimola irratsaioaren bidez uhinak astintzeari ere! Lehen saioa, aste honetakoa, duzue hemen entzungai. Egitasmoa eta gure buruak aurkeztu ditugu. Eta ez, irratsaioa ez da hutsetik sortu, gogoan daukagu oraindik Irauli Uhinak! Garai hura gogoratzeko, Inderrekin hitz egin dugu, eta Haraba!-ko Maddi Ane eta Antxeta irratiko Aitziber ere izan ditugu gurekin.Kontu kontari aritu gara, beti ere zirikatzen. Tartean aurkituko dituzue asteko galdera tranpa (Tasio Erkiziak txapelarekin egiten du lo?), edo Euskadi Gazteara egindako dei ezkutua, sortu zaien konpetentzia dela eta. Hitza eman digute gertutik jarraituko dutela gure saioa, kar kar kar!

Hemendik aurrera asteazkenero 21:00etan Info7 irratian (eta sarean ondoren) aurkituko gaituzue, zirikatzeko prest!

« Aurreko orrialdea :: Ondorengoak »