BILAKETAK

Hauteskundeak 2015

RSS-Podcast

aa

Martin Garitano, azken lau urteetan Ahaldun Nagusiarekin egon gara, eta gaurkoan oso oso lasai aurkitzen dela  adierazi digu. Lau urte hauetan egindako lanagatik, oso pozik agertu da, bere lantaldeak lanak bikain egin dituela azpimarratu digu. Gaurko parte hartzearen igoeragatik, gipuzkoarrak zoriondu ditu. Gipuzkoan eta Donostian EH Bilduk irabaziko duela argi du, baina beste gauza bat besteek beraien artean egingo dituzten paktuak izango direla salatu digu. Bidegi kasua salatu egin beharrean aurkitu direla gaineratu digu. Bukatzeko, kazetaritzara bueltatzeko gogo handiak dituela esan digu.

Azken hamarkadan ezker soberanistak gora egin du, gutxinaka gutxinaka egin du gora eta aldaketa generazionalak eta beste faktore batzuk tendentzia hau markatu dute, Arabako irudia aldatuz. Lehia elektoralak bozka aktibatu du, bai alde batekoak eta bai bestekoak. Gobernua aldatu nahi dutenak eta beldurrak eragindakoak besteak. Baina EH Bildu gauzak aldatzeko erreferentea bilakatu da Gasteizen.Fragmentazioaren ideia azpimarratu beharrekoa da. Lehia Gasteizen zentratzen da, Arabako lurralde osoaren 3/4 osatzen bait du hiriburuak. PPren azken gotorlekua da Gasteiz, galdu ez gero, zaila izango dute berriro berreskuratzea, ez da koyuntarala izango. Ikusi beharrekoa da PPren beherakada norainokoa den eta noren alde egiten duen jeitsiera horrek.

Gipuzkoan 18:00tan emandako estatistiken arabera %2,6 igo da parte-hartzea. 2011ean ordu honetan %49koa zen, gaur ordea %51tik gorakoa. Donostian %7 igo da, nahiz eta Mutriku eta Orio bezalako herrietan jende gutxiago joan da bozkatzera orain arte. Jokoan gehienbat Gipuzkoako aldundia eta Donostiako udaletxea dago.

Lehen datuek parte hartzeak Bizkaian ere gora egin duela diote, baina beste lurraldeekin alderatuta ez hainbeste. Ez dira sorpresa handiak espero Bizkaiako lurraldean, lehaia ez baita oso hadia. Argitzeko dagoena, EAJk nagusitasunari uetsiko dion edo ez da, gotorlekua izate jarraituko duen ala ez. Azkuna gabeko lehen hauteskundeak dira Bilbon eta berak lortzen zuen efektuak jarraituko duen ikusi beharko da. Beraz, aldaketa nagusia, EAJk gehiengo osoari eutsiko dion edo ez ikusi beharko da, hori da galdera nagusia Bizkaian.

Ameriketako Esatu Batuetako Obamak ere abestu zuen presidente bihurtu aurretik bere hauteskunde kanpainan. Euskal Herrian ere hainbat izan dira botoak, kantuz eskatu dutenak, Oioneko alkatea adibidez, 300.000 bisitaldi izan ditu bere bideoak, ez du oso ongi kantatzen egia erran, baina adibide hobeak badaude, PLATZ! mugimenduko rapa, Ehbilduren doinu countryak edo, Dino Alvatezen jotikak.

Donostiako hautagaitzen artean bada bat jendeari ezezagun egingo zaiona, PLAZ hautagaitza feminista. Izena bai, baina hautagaitza ez da berria. 1993an sortu zen Plazandreok eta orain eraberrituta dator. Josebe Iturrioz dute zerrendaburu.

Entrevista a Adolfo Araiz, candidato de EH Bildu a la presidencia de Nafarroa.

Alderdi guztiak ari dira itunen inguruan hitz egiten, maiatzaren 25tik aurrera negoziaketa garaia izanen da, eta gogor egin beharko dute alderdiek. Negoziaketa askotan ibilia da Patxi Zabaleta, ongi ezagutzen du berak Nafarroako politika. Gobernu aldaketa ez du erreza ikusten, eta are zailagoa itunak egitea. Aitortu digu, beldurra ematen diola UPNren B planak, boto nahikoa lorten ez badu, PSN, GEROA Bai eta Izquierda Ezkerrak osatutako Gobernu bati bidea ematea.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »