BILAKETAK

Asteko kanta

RSS-Podcast

aa

Musika lagun jarri gara Emakueenganako Indarkeriaren Kontrako egunari begira. Horretarako, hainbat proposamen egin dizkigu Miren Arangurenek: bakarlari madrildar baten “La otra” kantua, Virginia Rodrigoren “hipersexualidad” edota Criatura taldearen “Plantar cara al miedo”. Laugarren bat ere bazuen prestatuta, etxekoa gainera, baina beste batetarako utzi dugu Managaitzen “Beldurrik ez”. Barkatuko diguzu, ezta Andrea…?

unnamedOspitalean zela Teresa Romero erizainaren argazki bat kaleratu dute hainbat egunkarik. Zalaparta handia sortu da eta  egunkari batzuek  hura kentzea erabaki dute. Baina non dago muga? Gari Garaialde kazetariak beste hiru argazki ekarri dizkigu hausnarketarako ateak parez pare zabaldu ditu.

Astero tarte berezia egiten diogu musikari. Horretarako, musika gustoko duten eta musikaren inguruan aritzen diren hainbat lagun izaten ditugu txandaka. Gaurkoan Jaione Ortiz de Zaratek bidali digu proposamena Mexiko DFtik. Sonido Gayo Negro eta Gipsy Rhumbaren kantu bana bidali dizkigu, tekila txupito batekin topa eginez. Mila esker eta uda on Jaione!

Astero tarte berezia egiten diogu musikari. Horretarako, musika gustoko duten eta musikaren inguruan aritzen diren hainbat lagun izaten ditugu txandaka. Gaurkoan Miren Aranguren izan da gurekin eta bi talde ekarri dizkigu: Las Conchudas eta Kumbia Queers, tropipunk bezala izendatutako estiloan oinarritutako bi talde. Gozatu!

Astero tarte berezia egiten diogu musikari. Horretarako, musika gustoko duten eta musikaren inguruan aritzen diren hainbat lagun izaten ditugu txandaka. Gaurkoan Ekaitz Goienetxea izan da gurekin eta txosnaguneetarako proposamena egin digu. Batetik, Tokyo Brass Styl taldearen “Makafushigi Adventure” kantua eta bestetik, etxean grabatutako “Errege Trono” reggaeton-a. Gozatu!

Astero tarte berezia egiten diogu musikari. Horretarako, musika gustoko duten eta musikaren inguruan aritzen diren hainbat lagun izaten ditugu txandaka. Gaurkoan irratiko Antton Basurkori jarri diogu lana. Punish Yourself taldearen “All you Zombies” eta “Enter me now” kantak ekarri dizkigu.

Astero tarte berezia egiten diogu musikari. Horretarako, musika gustoko duten eta musikaren inguruan aritzen diren hainbat lagun izaten ditugu txandaka. Gaurkoan, Julen Azpitarte izan dugu eta musika proposamena egitearekin batera “Pop Pilula” ekimenaren bigarren fanzinea aurkeztu digu. Musika proposamenari dagokionean, Dream Syndicate talde estatubatuarraren melodiak ekarri dizkigu. Ardo koparekin topa eginez irribarretsu amaitu dugu “When you smile” kantuarekin. On egin!

Astero tarte berezia egiten diogu musikari. Horretarako, musika gustoko duten eta musikaren inguruan aritzen diren hainbat lagun izaten ditugu txandaka. Gaurkoan Jaione Ortiz de Zaratek bidali digu proposamena Mexiko DFtik. Kontrakultura eta musika independientearen ikur nagusi den Foro Aliciako bi talde ditugu entzungai: Los Explosivos-en “Lo que me excita” eta Sonido Gallo Negro-ren “Santa Barbara”. On egin!

« Aurreko berriak :: Hurrengo orrialdea »