BILAKETAK

Elkarrizketak

RSS-Podcast

aa

Bihar ospatuko dute Oñatin Fan Hemendik eguna, eta dagoeneko iragarri dute aurtengo ekintza nagusia zein izango den: jende kate bat osatuko dute Guardia Zibilaren kuartela inguratuz. Fan Hemendik eguna ospatzeko arrazoiak badirela eta, aurten laugarren aldiz egingo dute “indar okupatzaileak” Euskal Herritik joan daitezela aldarrikatzeko eguna. Gogorarazi dute Guardia Zibilaren “kontrolak, mehatxuak, irainak, jazarpena… euskaldunon eguneroko ogia” direla, eta “herritarrek egin beharreko presioa” dela horrekin amaitzeko bideetako bat. Honetaz guztiaz solastu dugu, Fan Hemendik ekimeneko Oier Fernandezekin.

Hoy por la tarde en Bilbo, a las 19:30 de la tarde en la Plaza del Arriaga, Sare ha convovado una movilización muy especial con el objetivo de dar un “salto colectivo que termine con la dispersión” y para el domingo, hay convocada ottra manifestación en la Txantrea, en la que se denucniara también el encarcelamiento de Enrike Lopez. Sobre ambas movilizaciones hemos preguntado a Jose Morales y Josu Esparza, el primero vecino de Bilbo y el segundo de la Txantrea.

Bihar eskainiko du Lauka teatroak “Amodioaren ziega” antzezlana Iurretan. Bisa biseko batean elkartzen diren Aitor eta Mirenen istorioak antzokiak bete ditu euskal publikoa unkituz eta ikusleen barrenean zerbait mugituz. Nazaret Froufe eta Eneko Sagardoy aktoreekin antzezlanari begira jarri gara.

Uztailaren 27tik abuztuaren 1era bitartean neskentzako rock udaleku irekiak antolatu ditu MEFsst! kolektiboak. 8 eta 16 urte bitarteko neskentzat izango dira Zarauzko Imanol Urbieta musika eskolan. 2013an sortu zen MEFsst! taldea rockaren munduan emakumeen presentzia normalizatzeko helburuarekin eta helburu berberarekin antolatu dute 2015eko Nesken Rock udalekua. “Lourock” udalekuak deitu diote, Lourdes Olangua, Lou bezala ezaguna, OK Corral taldeko abeslaria gogoan. Euskal rockaren lehenengo emakume abeslarietakoa izan zen. MEFsst!eko Gurutze Ostolazarekin hitz egin dugu.

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 10.000 ikasle inguruk selektibitate froga egiten ari dira gaur. Joan den astean egin zituzten unibertsitatera sartzeko probak Nafarroako 2.880 ikaslek eta ipar Euskal Herriko ikasleak, berriz, ekainaren 15ean hasiko dira Baxoa egiten. Selektibitatea eta errebalidak, oro har, hizpide hartu ditugu gaur Kalegorrian saioan eta horretako, tertulia osatu dugu Steilas sindikatuko Aitor Idigorasekin eta IAko Amaia Muguruzarekin.

HUHEZI Mondragon unibertsitateak Euskal Kulturaren Transmisioaren aditu titulua eskuratzeko ikas saioak antolatzen ditu. Bertako komunikazio lanetan aritzen den Beñat Zamalloa Akizuk ikasketetan lantzen dituzten gaiak eta eztabaidak ekartzen dizkigu hamabostean behin. Gaur, Eneko Balerdi dantzariarenak ekarri dizkigu. 21 urterekin dantzan hasi, Michelin enpresan zuen lana albo batera utzi eta Londresera joan zen dantza ikasketak egitera. Egun, dantzaria eta hainbat dantza emanaldiren sortzailea da.

21.000 ikaslek landu dute bertsolaritza Euskal Herri osoan. 410 ikastetxetan aritu dira Bertsozale Elkartearen “Gu ere bertsotan” proiektua lantzen 38 irakasle. Azken asteotan ikaturteko lana erakusteko hainbat jaialdi eta topaketa egiten dabiltza. Gurean batu ditugu bertsolari izateaz gainera haur eta gazte hauekin irakasle lanetan ari diren Odei Barroso eta Iñaki Gurrutxaga.

Jon Idigorasen heriotzaren 10. urteurrena dela eta, gaur arratsaldean ‘Gure ametsa askatasuna’ izenburupean hitzaldia izango da Zornotzako Zelaieta Zentroan, 19:00etan. Hizlariak Floren Aoiz ezker abertzaleko kidea eta Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusi ohia izango dira. Urteurrena eta hitzaldia aitzaki hartuta, Iratzar Fundazioko Floren Aoizekin hitz egin dugu goizean Kalegorrian saioan eta berarekin, Jon Idigorasen bizia eta ibilbide politikoa gogoratu ditugu.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »