BILAKETAK

Elkarrizketak

RSS-Podcast

aa

“20 urte, urtero sortzen” lemapena ospatuko da aurtengo EHZ (Euskal Herria Zuzenean). Uztailaren 3tik 5era ospatuko da Lekorneko gazteluan eta antolatzaileek iragarritakoaren arabera aurtengoa “inoiz baino bereziagoa” izango da. Pasa den apirilaren 27an egin zuten aurtengo egitarauaren aurkezpena Baionan eta gaur, xehetasun guztiak ezagutu ditugu EHZko kide diren Ekhi Erramundegi eta Poline Guel gazteen eskutik.

Nepaleko lurrikara gertatu zenetik astebete pasa denean hura bizitu zuten bi euskal herritarrekin hitz egin dugu. Dagoeneko etxean den Robert Larrandaburu mendi gidari zuberotarra eta Katmandun laguntzen geratzea erabaki duen Sandra Aiape nafarra. Laguntza jasotzerako garaian nepaldarrek eta mendebaldekoek dituzten ezberdintasunak nabarmendu dituzte biek, eta Nepalera laguntza bideratzeko moduak ere aipatu dizkigute. Besteak beste, igande honetan Senperen ospatuko den Herri Urratsen laguntza ekonomikoa bideratzeko aukera egon daitekeela aipatu digu Larrandaburuk.

Como cada primer lunes de mes la plataforma de pensionistas y jubilados Duintasuna vuelve hoy a  la calle para denunciar los recortes. Una nueva protesta sobre la que hemos charlado con Santi Aldanondo, de la citada plataforma.

la fotoMaiatzaren 1arekin batera jaio da Donostian Eraldia. Ostiralean bertan Añorga Txikiko Firestone lantegi zaharra berreskuratu zuten hamarnaka lagunek eta asteburu osoa bertan igaro dute eztabaidatzen eta hausnartzen. Egungo sistema kapitalistari alternatibak bilatu asmoz elkartu ziren eta ibilbidea hasi besterik ez da egin. Horixe da goizean, Kalegorrian saioan, Andoni Egiak eta Maialen Gartziak nabarmendu dutena eta bi aste barru berriz ere elkartzeko deia egin dute “Eraldia hasi besterik ez delako egin”.

la fotoUdaberri betean gaude eta gure inguruko hegaztiak ugaltzen ari dira. Euren kantuen bidez soma liteke hori. Egunsentian edo ilunabarrean txoriek gurean duten kantu festari erreparatu besterik ez dago. Somatu duzue? Erreparatu diozue honi? Mikel Olanok uste du Afrikara joan beharrik ez dagoela, Euskal Herrian bertan bioaniztasuna dugula eta hori hegaztiek ere erakusten dutela. 200 hegazti ingururen kantua idenfikatzeko gaia da eta dakien hori besteei erakusketako txori kantuen inguruko txangoak eskaintzen ari da. Gurera hurbildu da gaur Mikel Olano basozain eta ornitologoa.

Jaiki Hadi Asistentzia medikua eta sikologikoa eskeintzen duten Jaiki Hadi elkarteko kide diren Fernando Arburuarekin eta Oihana Barriosekin solastu dugu gaur Kalegorrianen. Beraiek ere pairatu dute Estatuko errepresioa, bai Arburua baita Barrios ere atxilotuak izan ziren azken atxiloketak, eta autoak hala ez badio ere, oztopo asko dituzte bere lana betetzeko. Luze eta zabal hitz egiteko aukera izan dugu gaur.

Oñatiko Arrikrutzeko kobei begira jarri gara gaurkoan eta hainbat proposamen egin dizkigu bertako langile Leire Garaik.

40 urte bete ditu LAB sindikatuak. Asko dira sindikatu abertzalean lan eta borroka egin dutenak, horietako bi beterano gonbidatu ditugu gaur gurera: Itziar Lopetegi eta Jon Urrusolo. Langile borrokak eman dienaz, euskal sindikalgintzaren erronkez eta ereduaz gogoeta egin dugu biekin.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »