BILAKETAK

Elkarrizketak

RSS-Podcast

aa

Ayer en Bilbo, Diego Borja, miembro de la Comisión de la Verdad y exministro de finanzas de Ecuador explicó el Informe sobre la Deuda de Grecia, elaborado recientemente por un grupo de expertos, a petición del parlamento griego. Lo hizo en el marco de unas jornadas en torno a Grecia organizadas por el sindicato ELA. Explicaciones sobre la deuda griega que hoy nos ha resumido Mikel Noval, responsable del área social del sindicato ELA. Entre otras cuestiones, Noval ha afirmado que “en Grecia no hay corralito. Son medidas para evitar la fuga de capitales”.

Mikel Ibargoien Kirol Leihoko gidariak Rikardo Arregi Sarietako epaimahaiaren sari berezia jaso du.

Gaurkoan, erlezaintzari begira jarri gara. Badago kezka nagusi bat, aurten inoiz baino liztor asiatiko gehiago dagoela. Bereziki kezkatuta agertu da Gipuzkoako Erlezainen Elkartea, bertako erleari kalte egiten diolako eta bertako erleak funtzio hainbat eta garrantzitsuak dituelako. Ekosistemarako behar beharrezkoak dira erleak.Erlezaintza  hartu du oinarri, hain zuzen, Igartubeiti baserri museoak berriki egin duen Baserri Egunean. Bertako koordinatzaile Kizkitza Ugartebururekin eta Egoitz Galartza erlezain eta albaitariarekin hitz egin dugu.

Historikoki PSEk bultzatu duen proiektua da Donostiako Metroarena. EAJk ere ez zuen argi ikusten azpiegitura honen eraikitzea orain arte. Badirudi ordea, hauteskundeen harira bi alderdi hauek [EAJk eta PSEk] EAE mailan sinatu duten akordioak Metroaren proiektua berpiztu duela dirudi. Aurreko astean bertan jakin genuen Metroa eraikitzeko proiektua Eusko Jaurlaritzak informazio publikora atera duela eta ostiralean [Uztailak 3] amaitzen da proiektu honen kontrako alegazioak aurkezteko epea. Honetaz guztia solastu dugu Mikel Alvarezekin, Donostialdeko AHTren Aurkako Taldeko kidearekin.

Sexu askapenaren nazioarteko egunaren atarian transexualitateari eta sexu aniztasunari begira jarri gara errealitate hau gertutik ezagutzen duten bi lagunekin: Sexune (sexu ikerketa, heziketa eta aholkularitza sexologikoa) elkarteko Elena Jimenez sexologoarekin eta Chrysalis haur transexualen guraso elkarteko Abi Labayenekin. Azken hau lau urteko alaba transexualaren ama da. Jimenezek berriz, Usurbilgo sexu aholkularitza gunean egun hauetarako antolatu duten “Transexualitatea ikusgai, ikasgai” ekimeneko antolakuntzan parte hartu du.

Aurtengoa bigarren edizioa izango da eta antolatzaileek aurreko urtean hasitako ibilbidea sendozeko asmoa dute. Amara Berri auzoko euskara batzordeak antolatzen du krossa, baina auzoko eragile ugariren baesa dauka. Helburua euskara indartzea da eta aurten irabaziak Seaska-ri emango dizkiote. Biharko hitzorduaren inguruko xehetasun guztiak eman dizkigu Iñigo Azurmendi antolatzaileak.

GD30OBH.pdfKoop57-EH eratu berri da Euskal Herrian, 20 urteko ibilbidea duen Coop57 kooperatibaren babesean. Finantzaketa etiko eta solidarioen zerbitzua eskainiko du ekimenak; diru guztia ekonomia sozial eta eraldatzailean murgilduta dauden ekimen kolektiboetara bideratuko du. Ez da banku bat baina zerbitzu finantzieroak eskainiko ditu. Berriki lehendakari izendatu duten Gorka Julio Hurtadok eman dizkigu xehetasunak.

Atzo zendu zen Periko Solabarria ezker abertzaleko militante nekaezina, hamaika borroketan ezagutu duguna. Haren ibilbideari begira jarri gara bere adierazpenak gogora ekarrita. Gurasoengandik jasotako heziketa, 1936ko gerra, frankismoa edota transizioa nola bizitu zituen, apaiz garaiak nola gogoratzen zituen, langile borroka edota gazteengan zuen konfidantza nabarmendu ditugu bere hitzen bitartez.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »