BILAKETAK

Herri kirolak

RSS-Podcast

aa

Hilabetean behin egiten dugun bezala herri kirolei tartea egin diegu Koldo Alduntzinek lagunduta. Lehenik, sega hartu dugu hizpide Alazne Etxabururekin. Berriki izan du apostu edo norgehiagoka Irati Astondoarekin batera eta laister jokatuko du Euskadiko Txapelketa. Harri jasotze eskolako xehetasunak ere bildu nahi izan ditugu eta horretarako Joseba Ostolazarena jo dugu.

Hilabetean behin egiten dugun bezala herri kirolei tartea egin diegu Koldo Alduntzinek lagunduta. Gaurkoan, lur gaineko sokatirari begira jarri gara txapelketa erdibidean den honetan. Xabier Urrestik eman dizkigu lur gaineko sokatirari buruzko zenbait datu interesgarria. Esaterako, zergatik aritzen dira lur gaineko sokatiran eskiatzeko botekin?

Hilabetean behin egiten dugun bezala herri kirolei tartea egin diegu Koldo Alduntzinek lagunduta. Azken asteetako gertakari nagusiak bildu ostean elkarrizketei zabaldu diegu leihoa; Juan Joxe Unanue “Goenatxo” harri jasotzailearekin eta segan buru belarri dabilen Mikel Berekoetxearekin hitz egin dugu. Datozen egunetako ekimen nagusiak ere aipatu dizkigu Alduntzinek.

Hilabetean behin egiten dugun bezala herri kirolei tartea egin diegu Koldo Alduntzinek lagunduta.

Hilabetean behin egiten dugun bezala herri kirolei tartea egin diegu Koldo Alduntzinek lagunduta. Aurreko aldiko atalari jarraiki, udako kirolak neguan zertan diren aztertu dugu batetik, lasto jasotzen eta jaurtitzen arizen den Joxemartin Bustintza ‘Tubi’-rekin. Eta bestetik, bere marka ezartzeko martxoaren 22an 303 kiloko koadroarekin ahalegina egingo duen Inaxio Perurenarekin hitz egin dugu.

Urte garaiari dagokion urtarora begira jarri gara gaur Koldo Alduntzinekin Herri Kirolen tartean, negura begira. Udako herri kiroletan aritzen diren kirolariek zer egiten dute neguan? Hori galdetu diegu zuzenean bi kirolariri; besteak beste, segan eta trontzan aritzen den Irati Astondoari eta lokotx biltzen sari bat baino gehiago lortu dituen Eneko Garmendiari. Negua, lagunekin elkartzeko eta sagardotegi garaiaz gozatzeko ere erabiltzen dutela aitortu digute.

Hilabetean behin egiten dugun bezala Herri kirolei tartea egin diegu Koldo Alduntzinek lagunduta. Lehenik eta behin harriari erreparatu diogu eta horretarako, Joxerramon Iruretagoiena ‘Izeta II.a”rekin hitz egin dugu. Lesio bat tarteko etenaldia egin behar izan du eta medikuaren kontsulta atarian topatu dugu. Bestetik, aizkora eta egurraren tratamenduari begira jarri gara Donato Larretxearekin.

Oscar sariak izan ohi dira zinema mundukoen amets eta Kontxako bandera arraunlarien helburu. Zapore gozoarekin geratu ziren atzokoan Urdaibai eta Pasai Donibane, gizonezkoen eta emakumezkoen bandera irabazita. Atzoko egunari begira jarri gara Koldo Azpiazu ondarrutarrarekin.

« Aurreko berriak :: Hurrengo orrialdea »