BILAKETAK

Mahai ingurua

RSS-Podcast

aa

Pornografiari begira jarri gara gaur tertulian Ariane Kamio Gara egunkariko kazetariarekin eta Ana Eizagirre EHUko irakaslearekin. Batik bat, pornografia haur eta gazteekin nola landu aztertu dugu. Internet eta sare sozialak tarteko pornografiarako sarbidea errazagoa da gaur egun eta badu arrisku bat, bertan ikusten denak errealitatea desitxuratu eta frustrazioak sortzea. Sexu heziketa da adituek mahai gainean jartzen duten beharra. Baina bada pornografiarako sarbidea mugatu behar dela uste duenik ere.

Charlamos y debatimos sobre algunas de las noticias más comentadas de la semana con nuestros colaboradores habituales. Hoy participan en la tertulia Maite Ubiria, Edurne Eguino e Iñaki Anasagasti.

Nafarroako aldaketa ederki irudikatzen du bertako presidentatze berriaren irudiak. Ainhoa Aznarezek kargua hartu berritan hara begira eta gobernu berriaren erronkei begira jarri gara lehenik eta behin tertulian Gaizka Aranguren kazetariarekin eta Eneritz Zabaleta Baionako unibertsitateko ikerlari eta bertsolariarekin. Ondoren, Gure Esku Dago ekimenari eta igandeko hitzorduari erreparatu diogu. Ze garrantzia du igandekoak? Duela urtebete baino hotzago ote dago giroa? Ze urrats gehiago ekarri beharko lituzke igandekoak?

Gazte direla edo sentitzen direla aintzat hartuta gazteen prekaritateari eta hemendik irteteko soluzioei begira jarri ditugu tertulian Oihana Etxebarrieta kazetari eta Bilgune Feministako kidea eta Markel Ormazabal Aztikerreko soziologoa. Uda iristearekin batera lan prekarioak areagotu egiten dira gazte askorentzat baina prekarietatea bera ez ote da egiturazkoa? Administrazio publikoari begira Gazteriaren Kontseiluak egindako proposamenaz gain ekonomia sozial eta eraldatzaileari erreparatu diogu.

Charlamos y debatimos sobre algunas de las noticias mas comentadas de la semana con nuestros colaboradores habituales. Hoy, participan en la tertulia Juan Ibarrondo y Mikel Zubimendi

Udal osaketen ondorenari begira jarri gara tertulian Axier Lopez Argiako kazetariarekin eta Ekhine Atorrasagasti kazetariarekin. Andoaingo inbestidura saioa ikertzeko fiskaltzak hartu duen erabakia, inbestidura saioa bera eta EAJ eta PSEren arteko akordioa aipatu ditugu. Udal gobernura iritsi berritan ordezkari politiko berriek izan dituzten keinuei begira ere jarri gara. Iruñeko alkate Joseba Asiron esaterako, ongizate saileko langileekin elkartu zen lehen egunean, motorrean ere joan zen udalera, kotxe ofizialak eta bizkartzainak alboratuta.

Charlamos y debatimos sobre algunas de las noticias mas comentadas de la semana con nuestros colaboradores habituales. Hoy, participan en la tertulia Fermin Munarriz, Joseba Santamaria y Jose Luis Úriz.

Larunbateko udal osaketei begira jarri gara tertulian Mikeldi Diez Sakanako langabetuen asanbladako lagunarekin eta Amaia Ereñaga Zazpika aldizkariko kazetariarekin. Nafarroako aldaketa ederki asko irudikatu duen Iruñeko udal osaketa eta honi herritarrek egindako ongi etorria, edo Andoaingo inbestidura saioko sorpresak eta honek Gasteizkoan izandako eragina aipatu ditugu.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »