BILAKETAK

Kale Gorrian

RSS-Podcast

aa

Biarritzeko aireportuari “Biarritz Pay Basque” marka ezarri diotela eta, turismoari begira jarri gara tertulian Goizeder Taberna Mediabaskeko kazetariarekin eta Ixabel Etxeberria irakaslearekin. Onura ala kalte egiten dio turismoak Ipar Euskal Herriari? Turismo ereduez ere hitz egin dugu, kostaldearen eta barnealdearen artean dagoen desorekaz eta baita identitateak duen garrantziaz ere.

Aurtengoa bigarren edizioa izango da eta antolatzaileek aurreko urtean hasitako ibilbidea sendozeko asmoa dute. Amara Berri auzoko euskara batzordeak antolatzen du krossa, baina auzoko eragile ugariren baesa dauka. Helburua euskara indartzea da eta aurten irabaziak Seaska-ri emango dizkiote. Biharko hitzorduaren inguruko xehetasun guztiak eman dizkigu Iñigo Azurmendi antolatzaileak.

Esta mañana en Kalegorrian hemos charlado con Iñigo Sáez de la Fuente y Muhamadu Ladur, reprsentantes de Kirruli Elkartea de Indautxu y Sagarmina de Agurain, respectivamente. Ambos ha subrayado el importante papel que tienen estos espacios para impulsar el cambio político y social. Saéz de la Fuente ha añadido que  “esta sentencia es un eslabón más en la cadena de imposiciones de un Estado español que jamás ha roto con su pasado fascista».

Ostegunero bezala garaiko eta bertako produktuei begira jarri gara azoken tartean Lierni Elortzaren eskutik. Ekaineko azken feria jendez eta eguraldiari dagokionean portatu da. Eta usadioak eta garaiak santuekin lotzeko dugun ohiturari jarraiki San Juan Sagarrak izan ditugu abiapuntu.

GD30OBH.pdfKoop57-EH eratu berri da Euskal Herrian, 20 urteko ibilbidea duen Coop57 kooperatibaren babesean. Finantzaketa etiko eta solidarioen zerbitzua eskainiko du ekimenak; diru guztia ekonomia sozial eta eraldatzailean murgilduta dauden ekimen kolektiboetara bideratuko du. Ez da banku bat baina zerbitzu finantzieroak eskainiko ditu. Berriki lehendakari izendatu duten Gorka Julio Hurtadok eman dizkigu xehetasunak.

Atzo zendu zen Periko Solabarria ezker abertzaleko militante nekaezina, hamaika borroketan ezagutu duguna. Haren ibilbideari begira jarri gara bere adierazpenak gogora ekarrita. Gurasoengandik jasotako heziketa, 1936ko gerra, frankismoa edota transizioa nola bizitu zituen, apaiz garaiak nola gogoratzen zituen, langile borroka edota gazteengan zuen konfidantza nabarmendu ditugu bere hitzen bitartez.

Periko Solabarria hurbiletik ezagutu zuten hiru kiderekin solastu dugu, Gotzon Elizburu soraluzetarra, Iker Canasova barakaldotarra eta Alfredo Castro Berri Otxoak plataformakoa.

Charlamos y debatimos sobre algunas de las noticias mas comentadas de la semana con nuestros colaboradores habituales. Hoy, participan en la tertulia Mikel Aramendi, Iñaki Antiguedad y Joseba Agirretxea

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »