BILAKETAK

Kale Gorrian

RSS-Podcast

aa

Ostegunean, Parisen, Euskal Herriko bakearen aldeko konferentzia humanitarioa izango da, Ligue des Droits de l’Homme, Harremanetarako Nazioarteko Taldea, Conciliation Resouces, Berghof Foundation eta Bake Bidean elkarteak antolatuta. Aiete Konferentzia izan zenetik ia lau urte igaro diren honetan, bakearen aldeko mugarri berri bat jarriko dute Pariseko hitzorduarekin. Horren inguruan hitz egin dugu gaur Maitena Thicoipe-rekin, Bake Bidean elkarteko ordezkariarekin. Thicoipek aurreratu digunez Frantses Estatuari zuzendutako agiria kaleratuko da ostegunean Pariseko Bake Konferentzian.

Charlamos y debatimos sobre algunas de las noticias más comentadas de la semana con nuestros colaboradores habituales. Hoy, participa en la tertulia Niko Moreno.

Esta mañana en Kalegorrian hemos entrevistado a Uxue Barkos, portavoz de Geroa Bai y, previsiblemente, la nueva presidenta de Nafarroa. Preguntada sobre si su Gobierno impulsará un acercamiento entre la CAV y la Comunidad Foral, Barkos ha respondido que “normalizar relaciones con la CAV será beneficioso para el bien de Navarra”. También ha dado más detalles sobre la ronda de contactos que está liderando para conformar un Gobierno de cambio en Nafarroa y ha adelantado que está semana se reunirá con los sindicatos CCOO, UGT y LAB.

Isuo Sasiia Ostiraletan hainbat musikari, kantari eta sortzaile gonbidatzen ditugu gurera euren lanaren berri eman eta zuzenean kanta diezaguten. Gaur, Isuo Sasiia gonbidatu dugu. Iosu Isaias bezala ezagutu genuen guk baina izen artiskoarekin etorri zaigu gaurkoan bere bigarren diskoa besapean hartuta. “Idiaren zaintzari buruzko 10 estanpak” diskoaren azalpena emateaz gainera bertako bi kantu ere jo dizkigu zuzenean.

Gaur 40 urte betetzen dira Gabriel Aresti poeta bilbotarra hil zela. 50 urte ere bete berri dira haren Harri eta Herri poema liburua argitaratu zela, “Nire aitaren etxea”, “Apur dezagun katea” edota “Beti esanen dut egia” poemak ageri direna. Arestiren izanari eta ondareari begira jarri gara bi lagunekin: Karmelo Landa literatura irakasle eta Aresti gertutik ezagutu zuena eta Oier Guillan idazlea eta “Gabrielen lekuak” emankizuneko sortzaile eta partaidea.

Oporrak, haurrak, gurasoak, eskola…hartu ditugu hizpide gaurko tertulian Ariane Kamio Gara egunkariko kazetariarekin eta Ana Eizagirre EHUko irakaslearekin. Ikasleei oporretan etxerako lan gehiegi bidaltzen zaizkiela salatzeko hainbat gurasok egindako sinadura bilketari erreparatu diogu, baita udako oporretan guraso askok lana eta familia uztarteko dituzten zailtasunei  edota haurrak “kokatzeko” udan izaten diren aisialdi eskaintzei ere (udaleku, ludoteka).

Hilabeteetako borrokari eskerrak, Zestoako TS Fundiciones enpresako langileek  lantegiaren itxiera ekidin dute. Gonvarri Taldeak erosi du TS Fundiciones. 5.150.000   euro eskaini ditu eta 8 milioi euro inbertitzeko konpromisoa hartu du. Iharduera 60   langilerekin hasiko du baina helburua 4 urtetan 121 izatea da. Lortutakoa ordea,   langileen borrokari eta herritarren babesari esker eskuratu dutela nabarmendu du   Kalegorrian saioan Asier Lizasok, LAB sindikatuko delegatuak.

El 9 de junio Zizurko Herri Harresia llama a movilizarse en solidaridad con Koldo Santxez, por los incidentes acarecidos en el Txupinazo de Sanfermines del 2011.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »