BILAKETAK

Sortzaileak estudiotik

RSS-Podcast

aa

Ostiraletan hainbat sortzaile, musikari eta abeslari gonbidatzen ditugu gure estudiora euren lanen berri eman eta zuzenean kanta diezaguten. Gaur, Mor More eta Managaitz taldeetako Andrea Lopetegi etorri zaigu gitarra hartuta ikasturtea agurtzeko. Besteak beste, Mor More taldeak laister kaleratuko duen disko berriko “Hasieren amaierak” kantua jo digu zuzenean.

Ostiraletan hainbat sortzaile, musikari eta abeslari gonbidatzen ditugu gure estudiora euren lanen berri eman eta zuzenean kanta diezaguten. Gaur, Ander Sorozabal Kortabarria etorri zaigu Hala Bediko Gasteizko estudiora. Udari begira jarri gara berarekin eta bi kantu jo dizkigu zuzenean: Social Distorsion taldearena bata eta bere bertso sorta bigarrena. Agurtzeko berriz, Pettiren “Erramurik gabeko gauak” hautatu digu.

Joseba B.Lenoir Duo Ostiraletan musikari, abeslari eta sortzaileak gonbidatzen ditugu gurera. Gaurkoan, “Joseba B. Lenoir Gang” taldeko bi partaide hurbildu zaizkigu: Joseba Baleztena eta Miren Narbaiza. Bi kantu ere jo dizkigute akustikoan zuzenean: “Erraietatik erran” eta “Itsu eta biluzik”.

Isuo Sasiia Ostiraletan hainbat musikari, kantari eta sortzaile gonbidatzen ditugu gurera euren lanaren berri eman eta zuzenean kanta diezaguten. Gaur, Isuo Sasiia gonbidatu dugu. Iosu Isaias bezala ezagutu genuen guk baina izen artiskoarekin etorri zaigu gaurkoan bere bigarren diskoa besapean hartuta. “Idiaren zaintzari buruzko 10 estanpak” diskoaren azalpena emateaz gainera bertako bi kantu ere jo dizkigu zuzenean.

Duela hiru urte hasi zen ukelelea jotzen ikasten Izaskun Kanga autodidakta. Youtuben euskaraz dagoen eskaintza murritzaz ohartuta ukelele tutorialak euskaraz eskaintzen hasi da eta 50 inguru ditu sarean ikusgai. Euskal kantak jotzen ditu, batik bat, eta ikastaroak eskaintzen ere ari da.

Ostiraletan hainbat sortzaile, musikari eta abeslari gonbidatzen ditugu gure estudiora euren lanen berri eman eta zuzenean kanta diezaguten. Gaur, Mor More eta Managaitz taldeetako Andrea Lopetegi etorri zaigu gitarra hartuta eta bihar Zarauzko Putzuzulo gaztetxean izandako dan MEFsst!-era joateko gonbidapena egin digu. 80-90 hamarkadako punk-hardcore giroa oinarri hartuta Kashbad-en “egunsenti izartsua” kantua jo digu zuzenean.

la foto(1)Astearen amaieran musikari, abeslari eta sortzaileak gonbidatzen ditugu gurera euren ibilbidearen berri izan eta zuzenean kanta diezaguten. Gaur, Juliette Alfonso eta Pauline Junqueten bixita jaso dugu. Itxasu eta Kanbokoak dira eta 17 eta 20 urte dituzte, hurrenez hurren. Lau hilabete daramatzate elkarrekin jotzen baina ibilbide oparoa somatzen zaie, ahots ederrak dituzte. Mixel Ducau eta Caroline Phillips-en “Eiheralarre” eta Nancy Sinatraren “Bang bang” kantatu dizkigute zuzenean.

Ostiraletan hainbat sortzaile, musikari eta abeslari gonbidatzen ditugu gure estudiora euren lanen berri eman eta zuzenean kanta diezaguten. Gaur, Mor More eta Managaitz taldeetako Andrea Lopetegi etorri zaigu gitarra hartuta eta adierazpen askatasunari kantuan jarri dugu, Mozal legearen aurkako astea izendatu den honetan. Horretarako, Ekhiñe Eizagirre preso politikoaren Nola eta zertarako idatzi letra musikatu digu eta ekarritako opariaren zati bat entzuteko aukera ere izan dugu, Eizagirreren letrak oinarri hartuta Arraio irratian egiten duten “Urrunetik gertu” irratsaioko zenbait grabazio biltzen dituen CDa.

« Aurreko berriak :: Hurrengo orrialdea »