BILAKETAK

Mahaingurua

RSS-Podcast

aa

Charlamos y debatimos sobre algunas de las noticias más comentadas de la semana con nuestros colaboradores habituales. Hoy, participan en la tertulia Fermin Munarriz y Jose Luis Úriz.

Zientzia naturari gailentzen ari ote zaio? Ala interes ekonomikoak pertsonen ongizateari? Gogoeta horien jiran bi gai ekarri ditugu gaurko tertuliara Mikeldi Diez Sakanako langabetuen asanbladako lagunarekin. Batetik, obuluak izoztu, horrela ama beranduago izan eta urte emankorrenak enpresari eskaintzeko Apple edota Facebookek martxan jarri duten ekimena. Eta bestetik, Kutxak gaur egingo duen batzar orokorra eta hainbat eragilek deitu duten protesta pribatizazioaren aurka. Horretarako, protestetan parte hartzen ari den EH Bilduko Jone Etxeberriarekin hitz egin dugu.

Charlamos y debatimos sobre algunas de las noticias más comentadas de la semana con nuestros colaboradores habituales. Hoy participan en la tertulia Arritxu Marañon y Maite Ubiria.

1986tik indarrean den eta Nafarroa hiru eremutan bereizten duen Euskararen legea aldatzeko proposamena hizpide izan dugu Gaizka Aranguren kazetariarekin eta Josu Goia kultur eragile eta Berako alkate izandakoarekin. Aldaketak zonifikazioarekin amaitu eta euskararen ofizialtasunean nola eragingo duen, balizko gobernu aldaketak ze eragin izan dezaken edota D eredua publikora zabaltzeak Ikastolengan eraginik izango ote duen aztertu dugu. Galdera hau utzi digu Arangurenek: “Euskaraz ikastea edo euskaldunak haztea berdina al da?”

Charlamos y debatimos sobre algunas de las noticias mas comentadas de la semana con nuestras nuevas colaboradoras Ainhoa Beola, Edurne Eguino y Juan Ibarrondo.

Euskara batuaren sorreraren 50 urteurrena den honetan ahozkotasunean euskara batuari eta euskalkiei begira jarri gara oso euskalki markatuak dituzten bi kolaboratzailerekin; Aitor Abaroa Gaztezuloko zuzendaria eta lekeitiarra eta Joanes Etxebarria kazetaria eta zuberotarra. Batua ala euskalkia erabiltzeak gatazkarik sortzen ote dien, euren euskalkia “exotikotzat” jotzea ea nola bizi duten eta euskaldunok elkar komunikatzeko gakoak zein diren galdetu diegu.

Zenbat aldiz begiratzen dugu egunean pantailara ea whatsapp edo twitter mezu bat jaso ote dugun jakiteko? Nola sentitzen gara mugikorra etxean ahaztuz gero? Edota zenbatetan egon gara aurreko lagunarekin hizketan beharrean pantailari begira? Sare sozialek eta gailu berriek gure egunerokotasunaren parte bilakatu dira eta aukerak eskaintzeaz gainera arriskuak ere badituzte. Esaterako, internetera konektatuta egon beharrak wifi-a edonora zabaltzea ere ekarri du eta zenbaitek osasun arazoez ere ohartarazi dute. Hau guztia izan dugu hizketa gai Ekhiñe Atorrasagasti kazetariarekin eta Ekhi Erremundegi EHKZ proiektuko kide eta kazetariarekin.

Charlamos y debatimos sobre algunas de las noticias mas comentadas de la semana con nuestros colaboradores habituales. Hoy, participan en la tertulia Fermin Munarriz y Jose Luis Úriz.

« Aurreko berriak :: Hurrengo orrialdea »