BILAKETAK

Karelean

RSS-Podcast

aa

Euskara batuaren sorreraren 50 urteurrena den honetan ahozkotasunean euskara batuari eta euskalkiei begira jarri gara oso euskalki markatuak dituzten bi kolaboratzailerekin; Aitor Abaroa Gaztezuloko zuzendaria eta lekeitiarra eta Joanes Etxebarria kazetaria eta zuberotarra. Batua ala euskalkia erabiltzeak gatazkarik sortzen ote dien, euren euskalkia “exotikotzat” jotzea ea nola bizi duten eta euskaldunok elkar komunikatzeko gakoak zein diren galdetu diegu.

Zenbat aldiz begiratzen dugu egunean pantailara ea whatsapp edo twitter mezu bat jaso ote dugun jakiteko? Nola sentitzen gara mugikorra etxean ahaztuz gero? Edota zenbatetan egon gara aurreko lagunarekin hizketan beharrean pantailari begira? Sare sozialek eta gailu berriek gure egunerokotasunaren parte bilakatu dira eta aukerak eskaintzeaz gainera arriskuak ere badituzte. Esaterako, internetera konektatuta egon beharrak wifi-a edonora zabaltzea ere ekarri du eta zenbaitek osasun arazoez ere ohartarazi dute. Hau guztia izan dugu hizketa gai Ekhiñe Atorrasagasti kazetariarekin eta Ekhi Erremundegi EHKZ proiektuko kide eta kazetariarekin.

Charlamos y debatimos sobre algunas de las noticias mas comentadas de la semana con nuestros colaboradores habituales. Hoy, participan en la tertulia Fermin Munarriz y Jose Luis Úriz.

Unai Gartzia historialari eta irakaslearekin eta Arantza Santesteban historialariarekin aritu gara gaur tertulian. Lehenik eta behin, Podemos-i begira jarri gara alderdi honek bere lehen batzarra egin duen honetan. Podemos alderdiak sor ditzakeen aukerez edota frustrazioez gogoeta egin dugu. Ondoren, euskal identitatearen gaia jarri dugu mahai gainean eta hizkuntzak identitate horretan izan dezaken garrantzia ere aipatu dugu.

Charlamos y debatimos sobre algunas de las noticias más comentadas de la semana con nuestros colaboradores habituales. Hoy, participan en la tertulia Niko Moreno y Enrike Martinez.

Le Monde egunkari frantziarrak Estoniako Kinu irlako matriarkatuaren inguruko erreportaia kaleratu du duela gutxi. Kinuko zaindariak du izena erreportaiak. 500 biztanle ditu eta denak emakumeak dira alkatea eta eskolako zuzendaria izan ezik. Baina hori al da matriarkatu bat? Euskal Herri matriarkatu bat nahi dugu? Mahai ingurua Oihana Etxebarrieta eta Olatz Dañobeitiarekin.

Charlamos y debatimos sobre algunas de las noticias mas comentadas de la semana con nuestros colaboradores habituales. Hoy, participa en la tertulia Mikel Zubimendi.

Beste harri bat jarri du Gasteizko alkate Javier Marotok uda hasieran hasi zuen adierazpen arrazisten bidean. Sinadurak biltzen hasiko da orain oinarrizko errenta lortzeko oinarriak gogortu asmoz. “Maroto eta marotokerien” inguruan arituko gara hitz egiten Amagoia Mugika gaur8ko kazetariarekin eta Markel Ormazabal soziologoarekin. Bestetik, Gipuzkoako Diputazioak Aztikerri eskatutako “Euskal herritarren identitate aniztasuna” ikerketa hartu dugu hizpide.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »