BILAKETAK

Kirol leihoa

RSS-Podcast

aa

B8rD8fpCEAEW8eZEmakumeen futbol txapelketaren euskal derbia zuzenean Zubietatik, Mikel Ibargoien eta Larraitz Lukasekin.

Gaurko Kirol Leihoan ondorengo emakumeak izan dira protagonistak: Leire Fernandez (txakur-krosa), Mirene Etxeberria (arku tiratzailea), Marina Egoues (Reala), Arrate Orueta (Athletic), Olatz Ibarguren (Ordizia), Sandra Buzon (Bilbo), Rebeca Urretabizkaia (Orvina), Maite Zugarrondo (Bera Bera), Ainhoa Azaola (Zuazo), Maider Mendizabal (pala), Jaione Esain (Leadernet), Aitziber Tamara (Getxo) eta Maitane Azpeitia (atletismoa).

Gaurko Kirol Leihoan ondorengo kirolariekin hitz egin dugu asteburua gainbegiratzeko: Aintzane Encinas (Reala), Irene Paredes (Athletic), Esther Arrojeria (Bera Bera), Ainhoa Azaola (Zuazo), Idoia Etxeberria (Harrijasotzailea), Nora Orduña (Atletismoa), Teresa Errandonea (Atletismoa), Maite Gonzalez (Ordizia), Ixone Soto (Bilbo), Laura Jimenez (Orvina), Aranzazu Muguruza (Gipuzkoa EHU), Maite Etxandia (Gernika), Maria Larrakoetxea (Leadernet), Karmele Ranero (Getxo), Ilargi Ona (Waterpolo 9802) eta Aida Bartolome (Leioa).

2015. urteko lehenengo saioan ere emakume kirolari askoren ahotsak entzuteko aukera izan dugu eta haiekin batera egin dugu asteburuko errepasoa: Naiara Diez (Gernika), Iulene Olabarrieta (Gipuzkoa EHU), Yulema Corres (Athletic), Maria Diaz (Reala), Oihana Kortazar, Letecia Canales, Nora Orduña, Olatz Odriozola,  Itsaso Galarraga (Ordizia), Diana Nogales (Bilbo), Lucia Gomez (Orvina), Uxue Ezkurdia (Bera Bera), Oihane Gil (Zuazo), Jaione Esain (Leadernet), Mirane Etxebarri (Getxo) eta Enara Cacho (Hernani).

Gaurko saioko elkarrizketaren tartean, Eli Sarasolaren istorioa ezagutzeko aukera izan dugu. Atezain donostiarrak Realean hasi zuen bere ibilbidea. Ondoren, Bartzelonara egin zuen jauzi, eta, egun, berriz, Estatu Batuetan dihardu.Horretaz gain, Lara Arruabarrena (tenislaria), Nuria Amezcua (taekwondo), Olatz Ibarguren (Ordizia areto futbola), Andrea Marin (Bilbo areto futbola), Izaskun Garcia (Gernika saskibaloia), Leyre Diaz (Gipuzkoa EHU saskibaloia), Jaione Esain (Leadernet voley), Virginia Cobos (Leioa waterpolo) eta Ana Masarekin (errugbia) hitz egin dugu.

Gaurko saioan asteburuan gertaturikoa luze eta zabal gainbegiratu dugu. Horretarako, Iraia Iturregi (Athletic), Leire Baños (Reala), Onintza Aduriz (Gipuzkoa EHU), Judith Monasterio (Gernika), Patricia Maraña (Reala hokcey), Maria Larrakoetxea (Leadernet) eta Ainhoa Garmendia (Pala) elkarrizketatu ditugu, besteak beste. Halaber, Nuria Amezcuarekin hitz egiteko aukera izan dugu. Arabarrak Taekwondoko kluben arteko Espainiako Txapelketa irabazi zuen aurreko astean. Horretaz gain, bere ibilbidea ere errepasatu dugu.

Gaurko saioan Aintzane Encinas eta Arrate Oruetarekin, Reala eta Athletic-en partidak errepasatu ditugu. Aitor Etxaburu, Bera-Berako entrenatzaileak, berriz, lehen jardunaldietan bere taldeak egindako lana aztertu du, eta Eneritz Iturriagarekin BZK txirrindularitza talde berriaren barrunbeak ezagutu ditugu. Horiek izan dira gaurko saioaren ardatz nagusiak baina beste hainbat gauza ere jorratu ditugu.

Gaurko saioan asteburuari errepaso zabal bat egiteaz gain Idoia Goikoetxearekin hitz egiteko aukera izan dugu. Duela hilabete batzuk emakume multzo bat esku pilotan jokatzeko elkartzen hasi zen Bizkaian eta horren guztiaren berri eman digu berak.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »