BILAKETAK

Kaleko Mobida

RSS-Podcast

aa

Ekaitz Etxezarretaren Kaleko Mobida punk-oi! irratsaioak laugarren denboraldiari eman dio hasiera. Udarako errepaso sakon bat egiteaz aparte, datorrenari ere erreparatu diote, beti bezala umorez eta musikaz ederto hornituta. Adi Euskal Herriko Punk-Oi!-aren seinaleari!

Euskal Herriko punk-oi! mugimenduaren aktualitatea dakarkizu etxera Kaleko Mobida irratsaioak. 2012-13 denboraldia itxi dugu urteari errepaso bat eginez. Irratsaiotik pasa diren taldeen musika entzun dugu, eta tartean, musika berria ere ipini dizuegu. Agenda eta kronikaz lagunduta beti bezala. Hurrengo kurtsorarte!! Oi!!!

Euskal Herriko punk-oi! mugimenduaren aktualitatea dakarkizu etxera Kaleko Mobida irratsaioak, eta aldi honetan, Arrasateko “Skizofrenia Rock” eta “Los Quadrophenicos” taldeko kideekin egon gara. Lehenengoa 90. hamarkadako punk rock taldea da, bigarrenak berriz, aurrekotik sortutakoak, 13 abestiz osatutako lehen diskoa kaleratu berri du, eta berau aurkeztu dugu

Euskal Herriko punk-oi! mugimenduaren aktualitatea dakarkizu etxera Kaleko Mobida irratsaioak, eta asteazken honetan, Azpeitiko “Gerrarte Kids” fanzinearen erredaktore nagusiak egin digu bisita, berarekin aurkeztu ditugu atera dituen zenbaki guztiak. Beti bezala, agenda, kronikak eta berriak izan ditugu, azken zenbakiarekin atera duen KD bildumarekin musikatuaz.

Euskal Herriko punk-oi! mugimenduaren aktualitatea dakarkizu etxera Kaleko Mobida irratsaioak, eta Oreretako The Bobby’s taldearen lehen maketan sakondu dugu, baita aurreko asteetan entzun dugun NPJ taldearen “azkar bizi” diskoan ere. Beste alde batetik, Biruk ekarri dizkigun 90. hamarkadako euskal maketa ezezagun batzuetan murgildu gara, Zurt, Izenik ez eta Trapu Zaharrak bezalako taldeenak. Horrez gain beti bezala, agenda, kronikak eta berriak.

Euskal Herriko punk-oi! mugimenduaren aktualitatea dakarkizu etxera Kaleko Mobida irratsaioak, eta pasa den asteburuan Irungo Lakaxita gaztetxean ospatu zen Aiarock jaialdiaren kronika zehatza egin da. Bertan jo zuten taldeen musika eta berri andana komentatuz, Endika (Sutura-Basura-Expañolak) eta Kikiel (Birracel-Odio) lagunak izan dira estudioan jaialadiaren nondik norakoak azaltzen. Horrez gain beti bezala, agenda eta berriak.

Euskal Herriko punk-oi! mugimenduaren aktualitatea dakarkizu etxera Kaleko Mobida irratsaioak, eta gaur pasa den asteburuko kontzertuen kronika luzea egin dugu gure korrespontsal berria den Amezketako Garikoitz aurkeztuz. Ondoren, Blitz talde ingelesaren diskografia luzean sakondu dugu. Etxeko taldeei dagokionez, Tolosako Broken Faces taldearen estudioko bi abesti entzun ditugu primizia izugarrian. Beti bezala, agenda eta berriez lagunduta.

Euskal Herriko punk-oi! mugimenduaren aktualitatea dakarkizu etxera Kaleko Mobida irratsaioak, eta pasa den asteburuko kontzertuen kronika luzea egin da, tartean NPJ talde donostiarraren “Azkar bizi” lana aurkeztu delarik. Ufestuek baztango taldearen “Lanari mus” eta Altxatu Irunberritarren lehen diskotik ere zehozer entzun da. Beti bezala, agenda eta berriez lagunduta. Oi!

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »