BILAKETAK

Sexualitatea

RSS-Podcast

aa

Sexologoek maiz erantzun behar dituzte dudak, baina jatorrian kezka bera dago beti. Normala ote naiz? Hala dio Ander Lertxundik Talaiatik honetan. Sexualitate kontuetan, normaltasunak ez du biderik. Denak ditugu berezitasunak, eta hori negatiboa izan beharrean, oso positiboa da. Hasteko eta behin, nortasuna ematen dutelako berezitasunek.

Erika Leonard Jamesen “Grey-ren 50 itzal” liburuak polemika handia sortu du. Batzuek diote, emakumeentzat literatura erotikorako bidea ideki duela, besteek aldiz, tratutxarrak bultzatzen dituela. Ander Lertxundiren hitzetan, “fantasia eta desirak desberditzen jakin behar da”.

Ander Lertxundik kontatu digunez, ikerketa ezberdinek ondorioztatu dute udaberriarekin batera neurotrasmisoreak errezago askatzen ditugula eta hauek animoan, estresean edota maitasunean ditugun jarrerak hobetzen dituela. Transmisore horietan faktore askok eragiten dute. Beranduago iluntzearekin harreman sozialetarako denbora gehiago edukitzen dugu; tenperatura igoerekin arropa gutxiago dugu eta desira gehiago pizten da. Halaber, eguraldi aldaketak animoa hobetzen du, eta harreman sozial hauetatik, harreman erotikoetarako joerak handitzen dira. “Beraz, erlazioetarako prestutasuna areagotzen du udaberriak eta hortik aurrera gertatzen dena bakoitzaren sedukzio abileziarekin zerikusi gehiago du” amaitu du Lertxundik.

Pornografiaren inguruan beti egon da eztabaida handia, etikoa ote den, zein ote den emakumeari ematen zaion lekua… Baina nerabeekin sexu-hezkuntzan pornografia lantzea garrantzitsua dela dio Ander Lertxundi sexologoak. Batez ere ulertarazteko zabaltzen diren irudiak normaltasunetik hurrun daudela, fikzioa direla, mozketak daudela edota efektuak erabiltzen direla.

Zure ohiko bikotekidearekin urte asko egoteak errutinan erortzea du batzuetan ondorio. Baina garrantzitsua da sugarra mantentzea, elkar seduzitzea. Aspaldiko gaia da hau eta maiz entzuten dira aholkuak, ohiko eztabaidak alde batera uztea edota ez ohiko lekuetan zita erotikoak egitea. Baina, Lertxundiren ustez gakoa ez da paisaia aldatzea, baizik eta paisaia ikusten duten begiak aldatzea, eta beste bi proposamen ekarri dizkigu TALAIATIKera. Bitan ez pentsatu eta jarri praktikan lagun!

Ander Lertxundik, “Las sesiones” edota “Intocables” pelikulak aipatuta, laguntzaile sexualen inguruko aholkuak eman ditu.

Ander Lertxundik aniztasun funtzionala dutenen sexualitateari buruzko gogoeta egin du, pil pilean dagoen gaia hain zuzen ere.

Ander Lerxtundik teknologia berriak bikoteen erotikan aztertu ditu.

« Aurreko berriak :: Hurrengo orrialdea »