BILAKETAK

Zebra Bidea

RSS-Podcast

aa

Lehenik eta behin, Bilbo Hiria Irratiko esatari Mieltxo Monforten eskutik Bizkaia aldeko kontuen berri izan dugu. Ondoren, Ikoitz Arrese eta Amaia Eneterreagarekin ‘Euskal Y’ edo AHTk gurean lukeen azpiegituraren proiektuak izandako bilakaeraz hitz egin dugu. Jarraian, Errigora dinamikako Peru Aranbururi elkarrizketa egin diogu, martxoaren 4ra arte abian izango den Nafarroa hegoaldeko olioa eskuratzeko kanpainaz. Gero, musika kontuetan murgildu gara, eta Halabedi irratiko esatari Jon Aranburuk eta musika kolaboratzaile Beñardo Goietxek ‘munduko musika’ delakoaren baitako abestiak aurkeztu dizkigute. Amaitzeko, Txapa irratiako lagunek Bergarako XXIII. amodiozko gutun lehiaketako garaile Josune de Goñirekin izandako elkarrizketari egin diogu lekua.

Lehenik eta behin, Irulegi Irratiako esatari Jojo Bidarten eskutik euren bueltako kontuen berri izan dugu. Ondoren, Argia astekariko zuzendari Estitxu Eizagirre batu zaigu, eta aldizkariaren azken alearen errepasoa egin digu. Eguneko adierazpenetan, ‘Pertsona naiz, ez transexuala’ hitzaldiaz Maddi Imazek Info7 irratian esandakoak bildu ditugu. Halabedi irratiko Iker Leturiondok Bizi mugimenduko Mattin Ihidoperi egin dio elkarrizketa, mugimendu horrek udan egin asmo duen ‘Alternatiba itzulia’-z. Komunikazioari zabaltzen diogun tartera Xabier Landabidea batu zaigu eta irratigintzarako software libreez zein Airtime programaz aritu zaigu. Amaitzeko, Txapa irratiko lagunek Irene Santamariari egindako elkarrizketari esker, Bergarako azoka txikia ezagutu dugu.

Lehenik eta behin, Xorroxin Irratiko esatari Fernando Anbustegirekin hitz egin dugu, Baztan, Malerreka, Bertizarana, Bortziriak, Zugarramurdi eta Urdazubi aldeko berriez. Ondoren, Aitor Abaroa eta Ander Perezekin tertulia egin dugu, futbolaren bueltan sortzen diren jarrera sexista, homofobo eta xenofoboez. Elkarrizketa, Bilbo Hiriako koordinatzaile Mieltxo Monfortek Igor Erauzkin sexologoari egin dio sexu harremanetarako desio faltaz. Gizarte eta ekonomia kontuei buruzko tartean, Gaindegiako koordinatzaile Imanol Esnaola euskal lurguneko aldagai sozial eta ekonomikoez aritu zaigu. Amaitzeko, Txapa irratiko lagunek Leire Aranari ‘Matematikekin jolasean’ ikastaroaz egindako elkarrizketa izan dugu entzungai.

Lehenik eta behin, Ataria irratiko esatari Iñigo Terradillos batu zaigu irratien tartera, eta Tolosa aldeko kontuak ekarri dizkigu. Ondoren, Euskal Herriko Bilgune Feministako kide Saioa Iraolarekin azken ‘Bilgune Kontari’-n landutako kontuen errepasoa egin dugu. Joan den astean Danimarkan topatutako lapurtera klasikoko Doctrina Christiana liburuaz hitz egin dugu Urtzi Reguero filologoarekin. Euskal antzerkigintzari zabaltzen diogun tartean, EHAZE Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteko Itziar Eliasekin batera Urki Muguruza aktorea izan dugu gure artean, eta ‘Amodioaren ziega’ obraz hitz egin digute. Amaitzeko, Bilbo Hiria irratiko koordinatzaie Mieltxo Monfortek eta Iñaki Barcenak energia burujabetzaz izandako solasaldiari lekua egin diogu.

Lehenik eta behin, Antxeta Irratiko esatari Maia Muruagaren eskutik, gaur Senperen ikusgai egongo den musika ikuskizuna ezagutu dugu; eta Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Mieltxo Monfortek urte berri txinatarraz Bilbon egingo denaren berri ekarri digu. Oihana Llorentek  ‘Gaur8’ astekariaren biharko alea aurreratu digu. Eguneko adierazpenen tartean, bihar Zarautzen jaialdia egingo duten Amarauna Sareko kideen hitzak bildu ditugu. Bi astez behin bezalaxe, Mikel Elorzak lagundu digu azken gertaeren errepaso kritikoa egiten, eta gaurko literaturaren tartean, 111 Akademiako koordinatzaile Amaia Goikoetxearekin egon gara. Amaitzeko, Txapa irratiko lagunek Nahia Alkortarekin doulen aurkako kriminalizazioaz izandako solasaldiari egin diogu lekua.

Lehenik eta behin, Beleixe Irratiko esatari Alfredo Alvaroren eskutik Sakana aldeko kontuen berri izan dugu. Ondoren, Itziar Arteaga eta Izar Mendigurenekin euskal hiztunok jasaten ditugun hizkuntza eskubideen urraketez hausnartu dugu tertulian. Elkarrizketa, Amaia Anterori egin diogu; Leintz bailarako Arizmendi ikastolan baliatzen duten konfiantzaren pedagogiaz. Kultur sormenen tartean, musika kontuetan murgildu gara, eta Halabedi irratiko esatari Jon Aranburuk Petti musikariari elkarrizketa egin dio ‘Astirtitan’ diskoaren inguruan. Amaitzeko, Jokin Labayenekin hitz egin dugu ‘Bertsolaritzaren sekretuak’ ikuskizunaz.

Lehenik eta behin, Euskal Irratietako ‘Goizberri’ saioan Amaia Bessoueti egindako elkarrizektari esker, Gosearen Kontrako Ekintza elkartea ezagutu dugu . Ondoren, Argia astekariko zuzendari Estitxu Eizagirre batu zaigu, eta aldizkariaren azken alearen, zein Larrun hilabetekariaren aurrerapena egin digu. Elkarrizketaren tartean, berriz, Halabedi irratiko esatari Iker Leturiondok Askapenako Julen Zulaikarekin erakunde internazionalistaren aurkako kriminalizazioaz hitz egin du. Komunikazioari zabaltzen diogun tartera Patxi Gaztelumendi batu zaigu eta kolaboratzaile sareen garrantziaz hitz egin digu.

Gaurko irratien tartean, Halabedi irratiko Jon Aranbururekin hitz egin dugu Gasteiz aldeko kontuez. Ondoren, Hamaika Telebistako lagunek Aizank saioan landutako gazteen aisialdiari buruzko mahai inguruari egin diogu tartea. Bilbo Hiria irratiko esatari Mieltxo Monfortek Josu Larrinaga EHUko irakasle eta soziologoari egin dio elkarrizketa geoingeniaritzari buruzko kontuez. Gizarte eta ekonomia gaien tartean, Koop57ko Liher Gonzalezek ekonomia eraldatzaileaz hitz egin digu. Txapa irratiko lagunen eskutik, Kukutzako desalojoaren auzian izandako ebazpena baloratu du Itziar Ullik.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »