BILAKETAK

Zebra Bidea

RSS-Podcast

aa

Asteleheneroko gisara, iritziaren tartearekin ekin diogu gaur ere, zehazki, Gabirel Ezkurdiak Libiako egungo egoeraz egindako hausnarketarekin. Elkarrizketa nagusia Pasaiako Udaleko berdintasun arloko Maria Jauregiri egin diogu, eta bertako jabetze eskoletako eskaintzaz hitz egin digu. Saioaren bigarren zatiari Arabako Hitzako Anakoz Amenabarrek ekarritako Arabako berriekin ekin diogu. Gaurko kolaborazio tematikoaz, berriz, SOS Arrazakeriako Patxi de la Fuente arduratu da eta Melillako aferez hitz egin digu. Gero, Auzolan elkarteko Jasone Mitxeltorenak bat egin du gurekin, eta ekonomia harremanen inguruan hitz egin digu. Amaitzeko, garapenzalekeriaren kronika Julio Villanuevak egin digu Madrildik, AHTren aurkako tartalarien epaiketa dela-eta zegoen bertan.

Asteleheneroko gisa, iritziarekin tartearekin ekin diogu Zebrabideari, gaurkoan, Aitziber Eguskitzaren hausnarketarekin. Interneteko atarietan eguneko berrien errepasoa egin ondoren, bosgarren urtemuga ospatzen ari den Zestoako Ekainberri museoko kide bat elkarrizketatu dugu. Saioaren bigarren zatiari Arabako berriak errepasatuz ekin diogu, Arabako Hitzako Anakoz Amenabarrekin. Kolaborazio tematikoan, STOP Kaleratzeak-eko Miren Olaetxeak azken asteotako kontuez hitz egin digu, eta garapenzalekeriaren kronika egiteaz Mikel Otero arduratu da. Amaitzeko, ekonomia etikoagoaren tartean KOOP57-ko Liher Gonzalez izan dugu Zebrabidean.

Asteleheneroko gisa, iritziarekin tartearekin ekin diogu Zebrabideari, gaurkoan, Ruben Sanchezen hausnarketarekin. Interneteko atarietan eguneko berrien errepasoa egin ondoren, larunbatean sortutako Ipar Euskal Herriko Aitzina! gazte antolakundeko bozeramaile Koldo Etxegarai elkarrizketatu dugu. Saioaren bigarren zatiari Arabako berriak errepasatuz ekin diogu, Arabako Hitzako Anakoz Amenabarrekin. Kolaborazio tematikoan, SOS Arrazakeriako Patxi de la Fuentek azken asteotako kontuez hitz egin digu, eta ekonomia etikoagoaren tartean Auzolan-eko Jasone Mitxeltorenak euskal kooperatibagintzaz hausnarketa egin du. Amaitzeko, garapenzalekeriaren kronika egiteaz Mikel Alvarez arduratu da, eta AHTren aurkako tartalarien kontrako epaiketaz, eta frackingari buruz hitz egin digu.

Gaur, iritziarekin ekin diogu Zebrabideari eta Amaia Nausiaren hausnarketa entzuteko aukera izan dugu. Eguneko berrien laburpena egin ondoren, Legorretako Gazte Asanbladako kide Ekhi Zugasti elkarrizketatu dugu, eta gaur abiatuko den gazte festen hamabosgarren edizioaz hitz egin digu. Saioaren bigarren zatian, Arabako Hitzako Anakoz Amenabarrek eman digu Arabako albisteen berri. Ondoren, STOP Kaleratzeak-eko Miren Olaetxeak bat egin du bat gurekin. Beak egin digu garapenzalekeriari buruzko kronika, eta, amaitzeko, ekonomia etikoaren tartean Koop57-ko Liher Gonzalez batu da Zebrabidera.

Ekin dio Zebrabideak beste ikasturte bati, eta aurten astelehenetan arduratuko da Info7 irratia saioaren ekoizpenaz. Gaur, iritziarekin ekin diogu Zebrabideari eta Ander Lertxundiren hausnarketa entzuteko aukera izan dugu. Eguneko berrien laburpena egin ondoren, Azpeitiko Bilgune Feministako kide Leire Ibarguren elkarrizketatu dugu, eta asteburuan Azpeitin egin dituzten lehen emakume topaketen balorazioa egin digu. Saioaren bigarren zatian, Arabako Hitzako Anakoz Amenabarrek eman digu Arabako albisteen berri. Ondoren, SOS Arrazakeriako Patxi de la Fuentek egin du bat gurekin, eta amaitzeko, Julio Villanuevak egin digu garapenzalekeriari buruzko kronika.

Osteguneroko gisara, Boltxebike aldizkariko Kanitok eginiko astearen errepaso kritikoarekin ekin diogu saioari. Gaurko musikaren tartean, Saioa Gauilunak izan da protagonista, eta saioko lehen zatiari TasTas irratiko Iñigorekin egindako Bizkaiko aktualitatearen errepasoarekin eman diogu amaiera. Saioko lehen elkarrizketatua Iñaki Egaña historialaria izan da, eta honek, gaur arratsaldean euskal iheslari politikoez Donostian egingo duten mahai inguruaz hitz egin digu. Bigarren gonbidatua Jone Etxeberria izan da, Kortxoenea gaztetxeko kidea, eta honekin gaztetxe horren hirugarren urtemuga izan dugu hizpide. Amaitzeko, iritziaren tartean, Lur Olaizolak zinemaren inguruan egindako Talaiatik ataleko kolaborazioa izan dugu entzungai.

Osteguneroko martxari Boltxebike aldizkariko Kanitok egindako astearen errepasoarekin ekin diogu. Musikaren tartean, Koldo Otamendi izan dugu gure artean, eta Bizkaiako aktualiatearen errepasoa TasTas irratiko kide Iñigok egin digu. Saioaren bigarren zatian, Alemania aldera begiratu dugu lehenengo, Etxepare Euskal Insititutuak antolatuta lehen euskal literatura lehiaketa egiten ari direlako bertan, eta horretaz hizketan aritu gara Mikel Babianorekin, Etxeparek Frankfurten duen irakurlearekin. Ondoren, Iruñera erreparatu dugu, larunbatean bost gazte auziperatu babesteko herri harresia abiatuko baita bertan, eta auziperatu horietako bat, Maider Caminos, izan dugu Zebrabidean. Azken elkarrizketatua, Salvador Gonzalez izan da, Euskadi-Kuba elkartearen Bergarako kidea. Berarekin, gaurko Arrasaten antolatu duten emakume kubatar idazle baten hitzaldiaz aritu gara. Amaitzeko, iritziaren tartean, Zaloa Ibeasen hausnarketa izan dugu entzungai.

Boltxebike aldizkariko Kanitok asteaz egindako errepasoarekin ekin diogu gaurko Zebrabideari. Ondoren, Inaxio Esnaolaren bidez jakin dugu musika kontuen berri. Lehen zatiarekin amaitzeko, TasTas irratiko Iñigok egin digu Bizkaiko aktualitatearen inguruko errepasoa. Saioaren bigarren zatian, Gose taldeko Ines Osinaga izan dugu Zebrabidean, larunbatean Biarritzen egingo den “Elkartasun hatsa” ekitaldiaz hitz egin dugu berarekin, Gosek kontzertua eskainiko baitu han. Ondoren, Kutxa Ekoguneko Itsaso Olaizolarekin hitz egin dugu amaitzear dauden Oarsoaldeko hizkuntza jardunaldien inguruan. Mugarik gabe elkarteko kide Joana Etxanorekin ere egon gara, joan den astean auzitegi sinboliko batek Bilbon emakumeen eskubide urraketei buruz eginiko epaiketaz hizketan. Azken elkarrizketatua Hegoa Ugalde izan da, eta azken erailketa matxisten harira biharko Bilbon deitutako mobilizazioez hitz egin digu. Gaurko iritziaren tartean, Josu Txapartegiren hausnarketa izan dugu, amaitzeko.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »