BILAKETAK

Zebra Bidea

RSS-Podcast

aa

Osteguneroko modura, Kanitorekin asteari begira hasi da gaurko Zebrabidea. Urtarrilaren 12ko manifestazioa, CAN auzia eta Maliko gatazka errepasatu ditugu berarekin. Ondoren, Saioa Gauilunakek ekarri dizkigu musikaren tarteko kontuak, eta TasTas irratiko Iñigorekin errepasatu dugu Bizkaia aldeko aktualitatea. Saioaren bigarren zatian, Odei Barroso elkarrizketatu dugu lehenik, 2zio rap taldeko kidea, eta euren lehen diskoaren inguruan hitz egin digu berak. Bigarren elkarrizketatua, berriz, Pantxika Telleria izan da, Elirale dantza konpainiako koreografoa. Azken honek, bihar Saran estreinatuko den “H” ikuskizunaren nondik norakoak kontatu dizkigu.

Edukiz beteta itzuli da ostegunetako Zebrabidea. Saioaren lehen zatia asteari begira hasi dugu, Kanitoren errepaso kritikoarekin. Ondoren, Koldo Otamendik ekarri dizku aste honetako musika gomendioak. Eta amaitzeko, TasTas irratiko Iñigoren bidez jaso dugu Bizkaia aldeko kontuen berri. Bigarren zatian, berriz, Libe Boterok Artemisia Gentilleschi italiar artistaren inguruan hitz egin digu artearen txokoan. Ondoren, Aizpea Otxandiano elkarrizketatu dugu,Gurasoatari digitalaren inguruan. Bigarren gonbidatuak, Jokin Azpiazu Joxemi Zumalabe Fundazioko kideak Zumalaberen heriotzaren hogeigarren urteurrenaren harira antolatutako jardunaldiez hitz egin digu. Azkenik, Martxel Toledoren hausnarketa entzun dugu iritziaren tartean.

Inaxio Esnaolaren musika kolaborazioarekin ekin diogu gaurko Zebrabideari, Info7 irratian. Ondoren, TasTas irratiko Iñigok egin digu Bizkaiko gaurkotasunaren errepasoa. Saioaren bigarren zatian, Ana Revueltaren arte gomendioak izan ditugu. Elkarrizketen atalean, berriz, Ane Zelaia Herria mugimenduko kidea elkarrizketatu dugu lehenik. Ondoren, Eneko Dorronsoro zinemagile zumaiarrak Xalbadorri buruz egiten ari den dokumentalaren berri eman digu. Amaitzeko, Bilboko Gabriel Aresti euskaltegiko Eli Carrascosaren bidez, gaur Bilboko Kafe Antzokian egin duten “Urte-on” jaia zertan datzan jakin dugu.

Elkarrizketaz bete-bete eginda etorri da gaurkoan Zebrabidea Info7 irratiaren eskutik. Kanitorekin gaurkotasuna zorrotz errepasatu, Saioa Baleztenaren ahotik musika hitzorduak jaso, eta TasTas-eko Iñigorekin Bizkaiko aktualitatearen berri izan ostean, hiru gonbidatu izan baititugu gaurkoan. Lehenik, Zinegin festibaleko Matiu Bordatok azaldu dizkigu bihar hasi eta larunbatera arte Hazparnen ospatuko den festibalaren nondik norakoak. Ondoren, Elene Gonzalez kazetaritza ikasleak Durangoko Azokaren inguruan egin duten ikerketaren berri eman digu. Amaitzeko, Jone Arroitajauregik Bularretik Mintzora ekimena zertan datzan kontatu digu.

Osteguneroko modura, asteari begira hasi dugu gaurko Zebrabidea Kanitoren laguntzaz. Musikaren tartean, Koldo Otamendi izan dugu gaur kolaboratzaile modura. Jarraian, TasTas irratiko Iñigok egin digu Bizkaiako aktualitatearen errepasoa. Bigarren zatian, berriz, Libe Boterok Norman Fosterren arkitektura hartu du hizpide Artearen Txokoan. Ondoren, “Tximeletak, etengabeko metamorfosia” egitasmoko kide Alaia Martin elkarrizketatu dugu, izen bereko dokumentalaren estreinaldirako minutu batzuen faltan. Amaitzeko, Aitor Renteriak Talaiatik atalerako eginiko hausnarketa ekarri dugu gaurko Zebrabidera.

Ostegunero gisa, Info7ko estudioetatik izan da gaurkoan entzungai Zebrabidea, eta Boltxebike aldizkariko Kanitok kutxekin gertatzen ari denari egindako kritikarekin abiatu da saioa. Jarraian Inaxio Esnaolak ekarri dizkigu aste honetako musika gomendioak, eta TasTas irratiko Iñigoren eskutik jasotako Bizkaiko korrespontsaliarekin amaitu da lehen zatia. Aktualitate informatiboaren ostean, Libe Boterok kale-eskulturez eginiko kolaborazioa izan dugu entzungai Artearen txokoan. Jarraian, ZUGA Zumaiako Gazte Asanbladako Maddi Gallastegi elkarrizketatu dugu, ZUGAren zazpigarren urtemugako ospakizunen berri jasotzeko. Ondoren, Oñatiko gaztetxeko Ander Lizarralderekin hitz egin dugu azaroaren 29tik abenduaren 2ra Bergarako gaztetxean egingo diren Debagoieneko Gaztetxeen IV Jardunaldien berri. Amaitzeko, Estibalitz Esteibarrek bertsolaritzaren inguruan nabarmendutako ekimenak izan ditugu entzungai.

Asteroko atal iraunkorrei jarraituz abiatu da gaurko Zebrabidea, eta saioaren lehen zatian Asteari Begira, Musikaren Tartea eta Bizkaiko Korrespontsalia izan ditugu. Elkarrizketen atalean, berriz, hiru gonbidatu izan ditugu gaurkoan. Lehenik eta behin, Euskal PEN Klubeko lehendakari Urtzi Urrutikoetxea eta Ataramiñe elkarteko ordezkari Oier Gonzalez etorri zaizkigu Zebrabidera. Bi hauek, idazle eta kazetari presoen aldeko nazioarteko egunaren harira Donostian antolatutako ekimenez hitz egin digute. Hirugarren gonbidatua, Laida Arrieta izan da, Donostiako Udaleko berdintasun teknikaria hain justu, eta honekin, Emakume Idazleen XXV. Topaketak izan ditugu hizpide. Amaitzeko, iritziaren tartean, Arantza Santestebanen hausnarketa izan dugu entzungai.

Boltxebike aldizkariko Kanitorekin aktualitatearen errepaso zorrotza eginez abiatu da gaurko Zebrabidea, astero modura. Ondoren, Saioa Gauilunak kolaboratzaileak eman digu musika kontuen berri. Astero bezala, TasTas irratiko Iñigok kontatu dizkigu Bizkaia aldeko gaurkotasunaren nondik norakoak. Ana Revueltaren eskutik etorri den artearen txokoaren ostean, bi elkarrizketatu izan ditugu gaurkoan. “Su txikian” antzerkiko zuzendari Galder Perez batetik, eta Altzako Bizarrain euskara elkarteko kide Josean Abecia bestetik. Amaitzeko, iritziari egin diogu tartetxoa, eta Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko kide Estibaliz Esteibarrek datozen asteetarako ekimenetarako gonbitea luzatu digu.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »