BILAKETAK

Zebra Bidea

RSS-Podcast

aa

Lehenik eta behin, Oiartzun irratiko esatari Mirari Martiarenak Oiartzungo futbol taldearen 2. mailako garaipenaz bildutako adierazpenak izan ditugu irratien tartean. Ondoren, Estitxu Eizagirrek Argiaren aste honetako alea aurreratu digu. Eguneko adierazpenen tartean, gazteek etorkizunaz dituzten aurreikuspenen berri izan dugu, Hamaika Telebistari esker. Elkarrizketaren tartean, Arraio irratiko lagunek Gurutze Ostolazarekin hitz egin dute aurtengo Mefsst jaialdiaren inguruan. Komunikazioari zabaltzen diogun tartera Patxi Gaztelumendi batu zaigu eta Lauaxetaren atxiloketatik abiatuta egungo kazetaritzaz hausnartu du. Amaitzeko, ‘Gizartea eta artea haur eta gazte literaturan’ liburuaren ingurukoak ekarri dizkigu Bilbo Hiria irratiko Mieltxo Monfortek.

Gaurko irratien tartean, Esan Erran irratiko Lur Gilekin hitz egin dugu Ultzama eta Basaburuako kontuez. Ondoren, euskalgintzak lituzkeen aurrera begirako erronkez aritu gara, tertulian, Lander Arbelaitz eta Aiora Mujikarekin. Elkarrizketa Josu Larrinagari egin dio Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Mieltxo Monfortek, Donostia 2016 zein Bilboko Loraldia bezalako kultur ekintza handiez. Koop57ko Liher Gonzalezek ‘Heldu den matxinada’ liburutik elkar topatzeko moduen eta adiskidetasunaren alde politikoaren ingurukoak nabarmendu dizkigu.

Irratien tartean, Euskal Irratiei esker asteazkenetik aurrerako Xarnegu Eguna jaialdiaren berri izan dugu. Ondoren, Euskal Herriko Bilgune Feministako kide Saioa Iraolarekin azken ‘Bilgune Kontari’-n landutako kontuen errepasoa egin dugu. Elkarrizketa Juanjo Perez Elhuyarreko teknikariari egin diogu, EkoLinguA solas jokoaz. Euskal antzerkigintzari zabaltzen diogun tartean, EHAZE Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteko Itziar Eliasek ‘Zazpi aldiz elur’ obra nabarmendu digu. Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramaile Larraitz Ugartek Bidegi auziaz gaur esandakoak bildu ditugu eguneko adierazpenen tartean. Amaitzeko, Txapa irratiko lagunek Nerea Agirreri haurren arteko inklusibotasunaz egindako elkarrizketa izan dugu entzungai.

Lehenik eta behin, Antxeta Irratiko esatari Maia Muruagaren eskutik, bihar Hendaiako literatur eskolak antolatuta Asisko Urmenetak eskainiko duen saioaren berri izan dugu; eta Metrokoadroka taldeko antzezle Idoia Beratarbideri Su izan nahi obraz Oiartzun irratian egindako elkarrizketari ere egin diogu lekua. Oihana Llorentek ‘Gaur8’ astekariaren biharko alea aurreratu digu. Garoa kultur laborategiko Imanol Agirrerekin egon gara, eta liburuaren nazioarteko egunerako egiten dituzten prestaketen berri izan dugu. Amaitzeko, apirileko Mirarikeria izan dugu Mirari Martiarenaren eskutik.

Lehenik eta behin, Xorroxin Irratiko esatari Fernando Anbustegirekin hitz egin dugu, Baztan, Malerreka, Bertizarana, Bortziriak, Zugarramurdi eta Urdazubi aldeko berriez. Ondoren, Aitor Abaroa eta Ander Perezekin tertulia egin dugu, Arabako popularrek azken aldian darabilten diskurtso publikoaz. Elkarrizketa, Bilbo Hiriako koordinatzaile Mieltxo Monfortek Imanol Agirreri egin dio, Loraldia jaialdiko antolatzaileari. Gizarte eta ekonomia kontuei buruzko tartean, Gaindegiako koordinatzaile Imanol Esnaola Euskal Herriko enpleguaren gorakadak eragindako desegonkortasunaz aritu gara. Amaitzeko, Radiokulturako lagunek Jose Angel Goñi sagardogileari egindako elkarrizketa izan dugu entzungai.

Lehenik eta behin, Ataria irratiko esatari Iñigo Terradillos batu zaigu irratien tartera, eta Tolosa aldeko kontuak ekarri dizkigu. Ondoren, Euskal Herriko Bilgune Feministako kide Idoia Trenorrekin azken ‘Bilgune Kontari’-n landutako kontuen errepasoa egin dugu. Elkarrizketa Alazne Azpitarte psikologoari egin diogu, ‘Bikote arteko biolentzia’ nazioarteko tesiaz. Euskal antzerkigintzari buruzko tartean, ‘Zu gabe’ obra aurkeztu digu, gaur, EHAZE Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteko Itziar Eliasek. Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Mieltxo Monfortek Koldo Zelestinori egindako elkarrizketaren bidez, berriz, 13. Gazte Musika Topaketen berri izan dugu.

Lehenik eta behin, Antxeta Irratiko esatari Maia Muruagaren eskutik, Kalakan taldearen azken diskoaren berri izan dugu. Amagoia Mujikak  ‘Gaur8’ astekariaren biharko alea aurreratu digu. Bi astez behin bezalaxe, Mikel Elorzak lagundu digu azken gertaeren errepaso kritikoa egiten, eta gaurko literaturaren tartean, 111 Akademiako koordinatzaile Amaia Goikoetxearekin egon gara. Amaitzeko, Txapa irratiko Hazi-Hezi aldizkariko Arantzazu Munoari egindako elkarrizketari egin diogu lekua.

Lehenik eta behin, Bilbo Hiria Irratiko koordinatzaile Mieltxo Monforten eskutik Bizkaia aldeko kontuen berri izan dugu. Ondoren, Itziar Arteaga eta Izar Mendigurenekin nerabeen arteko bikote harremanetako kontrolaz hausnartu dugu tertulian. Elkarrizketa, Galder Perezi egin diogu, asteazkenetik aurrera, Maisha MC-rekin batera Bilbon eskainiko duen irrati antzerki tailerraz. Kultur sormenen tartean, musika kontuetan murgildu gara, eta Halabedi irratiko esatari Jon Aranburuk eta Ibon Rodriguez musika kolaboratzaileak Lovers Rock estiloko kantak proposatu dizkigute. Amaitzeko, Txapa irratikoek Komite Internazionalistetako Igor Olabarrietarekin Kurdistanez izandako elkarrizketari egin diogu tartea.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »