BILAKETAK

Asteko argazkia

RSS-Podcast

aa

Gari Garaialderen gomendioak jarraituz izena aldatu diogu tarte honi, “Asteko argazkiak” izango da hemendik aurrera eta ez “asteko argazkia”, gertakari batek hamaika irudi edo argazki barnebiltzen dituelako. Norman Atlantic ferryaren istripua oinarri hartuta hiru argazki eta aurrez aipatutako hausnarketa nagusi hori ekarri dizkigu Bostok Photoko Gari Garaialdek urte berriarekin batera. Ikatza banatzeko gogoz etorri zaigu…!

Poliziaren jazarpena agerian uzten duten Gernikako aste honetako irudiak bezalakoak zabaltzea zigortu egingo ote den, hori da profesional eta herritar askok egiten duten galdera PPk martxan jarri nahi duen”Mordaza” legea tarteko. Gogoeta horien jiran aritu gara Argazkipresseko Jagoba Manterolarekin.

Durangoko Azoka 2014 Aurtengo Durangoko azokaren atarian Monica del Vallek ateratako argazkia da honako hau baina izan zitekeen orain dela bost edo hamar urtekoa. Zein ikuspegitatik ateratzen dira Durangoko azokako argazkiak? Honako argazki hau ez al da azokaren ikono bihurtu? Errekonozituko al genuke azoka beste ikuspegi batetik? Gogoeta hauen jiran etorri zaigu gaur Bostok Photoko Gari Garaialde azokako hiru argazki hartuta. Proposamena ere egin die Gerediaga elkartekoei: hurrengo urtean ez utzi argazkilariei pasarela horretara igotzen eta azokako argazkiek kalitate gehiago izango dute.

001Emakumeen aurkako indarkeriari begira jarri gara argazkien bidez. Hiru erreportajeetako argazki bana ekarri dizkigu Bostok Photo-ko Gari Garaialdek. Donna Ferratoren “Domestic Violence”, Walter Astradaren “Violence Against Women- Shattered Miths in Norway” eta Sara Lewkowicz-en “A Portrait of Domestic Violence”. Aitortu digu, argazkietara eramateko gai zaila dela eta askotan ez dela egonki lantzen eguneroko prentsan.

Asteazkenetan argazkiei begira jarri ohi gara eta gaurkoan Argazkipress-eko Jagoba Manterolak Nafarroako presidenteari begira jarri gaitu, hautagaitzara aurkeztuko ez den Yolanda Barcinari begira. Bere irudia asko landu duen agintaria izanagatik hutsune batzuk izan dituela aipatu digu, esaterako, igaro berri den asteburuan hilerri batean adierazpenak eman izana. Beste pasarte batzuk ere kontatu dizkigu Manterolak, turistek Iruñean atera ohi duten argazkirako jartzea lortu zuenekoa adibidez.

002 Lehen begiratuan galdeketaren aldeko argazkia dirudi ABCko azalean ikusten ari garenak, baina xehetasunei erreparatuz gero bestelako irudia eman nahi dela azaldu digu Bostok Photoko Gari Garaialdek. Batik bat, esteladaren kolorean, kaputxan, eta gizonezkoaren bizarrean erreparatzea gomendatu digu. Ez al du boto emalearen irudi “negatiboa” eman nahi? ABCkoa bezala, El Mundo eta Publikokoa ere ekarri dizkigu.

Asteazkenetan argazkiei begira jarri ohi gara eta gaurkoan Bostok Photo-ko Gari Garaialdek ekarri dizkigun hiru irudiri begira. Lehena, Lyongo tranbia batean Remi Fraisse gazte ekologistaren heriotza salatzen duen margoketa ageri da. Bigarrenean, etxea kendu dioten emakume bat aulkian eserita, senide eta lagunek kaletik bere ondasunak nola jasotzen dituzten ikusten. Eta azkena, Estatu Islamiarraren aurkako gudan izandako bonba leherketa baten argazkia.

Astea urteurren batekin hasi genuen, hiru urte pasa dira ETA erakunde armatuak borroka armatua alboratu zuela iragarri zuenetik. “ETAren aurkako borroka” deitzen dioten horretan gobernu espainiarraren aldetik denbora honetan irudiak zer nolako bilakaera izan duten aztertu dugu Jagoba Manterola Argazkipress-eko argazkilariarekin. Eta Zangotzara begira ere jarri gara, igandeko Nafarroa Oinez arrakastatsua hizpide hartuta.

« Aurreko orrialdea« Aurreko berriak :: Ondorengoak »Hurrengo orrialdea »